Egiaztatze-probetarako baliabide bereziak edo egokitzapenak behar ditut
Inprimakia bete baino lehen, irakurri arretaz ohar hauek:
- Agiri bidez zuritu behar da baliabide bereziaren edo egokitzapenaren beharra
- Eskaera azterketariak duen desgaitasunaren edo berezko zailtasunaren eremuan eskumena duen erakunde publikoak emandako agiri ofizialez zurituko da. Agirian jasota egon behar dira, dataz gain, dokumentua sinatzen duen profesionalaren izen-abizenak, titulua, lan egiten duen erakundearen izena, lanpostua eta harremanetarako datuak.
- Agirien aurkezpena eta konpultsa: azterketariak aurkeztutako agiriaren konpultsa 7 egun natural igaro baino lehen egin beharko du HABEren egoitzetako batean, matrikula egiteko epea bukatu eta hurrengo egunetik aurrera.
- Inprimakia betetzean, argi zehaztu behar da zein den desgaitasuna edo zailtasuna, eta zer baliabide edo egokitzapen eskatzen den
- Desgaitasunaren edo berezko zailtasunaren ondoriozko mugak deskribatu behar dira, eta egiaztatze-prozesuan zer eragozpen eragiten duten, baita ere desgaitasuna edo zailtasuna ebaluatzeko eta neurtzeko erabilitako tresnen zerrenda (ez da beharrezkoa aldaezinezko desgaitasun sentsorial edo fisikoak gertatzen diren kasuetan).
- Eskatzen den egokitzapena zehaztu behar da, eta behar bezala arrazoitu
- Eskatzen diren egokitzapenentzat esanguratsuak diren heinean, erreferentzia egin ahal zaie eskatzailearen heziketa-, garapen- eta mediku-historiari, erabilitako egokitzapenen historia barne.