detalle-recetas

  • Type: Desserts

Te-pasta goxo-goxoak

OSAGAIAK:

  • 400 g irin
  • 250 g gurin pomadan (biguna)
  • 2 arrautza-gorringo 
  • 150 g  azukre xehatu
  • Arrautza irabiatu oso bat pastak margotzeko
  • Intxaur txikituak, arbendolak, hurrak, txokolatea…aukeran

NOLA PRESTATU:

Lehendabizi, osagaiekin orea egin:

  1. Gurin biguna bota ontzi batera. 
  2. Azukre xehatua nahastu gurinarekin.
  3. Arrautza gorringoak banan-banan gehitu eta nahastu.
  4. Azkenik, irina bota. Ez bota guztia batera. Pixka bat bota eta nahastu. Ondoren, pixka bat gehiago bota eta nahasten jarraitu. Azken zatian, nahasketa eskuekin egin behar da, orea eskuekin erabiltzeko moduan geratzen den arte. Batzuetan irin guztia behar izaten da, baina ez beti. Eskuekin ongi erabiltzeko moduan geratzen denean, nahikoa da.
  5. Mahai gainean irin pixka bat bota eta zabaldu masa arrabolarekin. Ez oso-oso fina egin, 0,5-1,0 cm artean, nork bere gustura.

Ondoren, moldeak erabiliz nahi den forma eman eta labeko erretiluan jarri, labeko paperaren gainean. Paperari ez zaio gurinik eman behar, erraz askatzen dira. Nahi izanez gero, apaindu daitezke intxaur txikituekin, edo arbendolekin, hurrekin, kokoarekin, txokolatearekin, etab. 

Amaitzeko, arrautza irabiatuarekin margotu goiko aldea eta labean sartu, 200 graduko tenperaturan, 15 edo 20 minutu inguru.

On egin!

Irudia: Ikasbil
 


detalle2

Document library

B1
01-15-2026

x61pRelaContWAR

39012136

x61pViewCountWAR

1232

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR