- Type:
Kalabaza-bizkotxoa
Osagaiak (8 lagunentzat):
- 250 g kalabaza edo kuia (gordina eta garbia)
- 200 g azukre
- 3 arrautza
- 70 g oliba-olio
- 250 g irin
- 16 g legamia
- Kanela-hautsa goilarekada txiki bat
Nola egin:
- Kalabaza kubo txikitan moztu eta ontzi batean, su motelean irakiten jarri .
- Kalabaza egosita dagoenean, sardexka batez zanpatu eta azukrea nahastu.
- Aurreko nahasketari arrautza irabiatuak, irina, olioa, kanela-hautsa eta legamia ondo nahastu.
- Orea molde batera bota eta aurrez berotutako labean sartu (180 gradutan, 30 minutuz).
- Hozten utzi, moldetik atera eta prest duzu bizkotxoa gau beltza behar bezala ospatzeko.