Docutec
Bost erronka emakumeak ahalduntzeko
Emakumeen etxeak oso elementu garrantzitsuak izan dira emakumeen ahalduntzerako. Han ikasitakoak aurrera egiteko modua erakusten digu.
Joana Regueiro Martinez eta Joxepa Bornaetxea Estela Elhuyarko Berdintasun teknikariak emakumeen etxeetan ikasitakoari buruz aritu zaizkigu; etorkizunari begirako erronkak zein diren azaldu digute.
|
HIZTEGI LAGUNGARRIA Elhuyar bidelaguna izan da. Elhuyarrek lagundu egin du bidea egiten. |
Joana Regueiro Martinez: Emakumeen ahalduntzerako ekipamenduak ugaritzen ari dira Euskal Herrian azken urteotan. Mugimendu feministak egindako aldarria da hiri eta herri askotan, baita zenbait udalek bultzatutakoa ere. Elhuyar bidelaguna izan da zenbait prozesutan, eta, bidea egiten jarraitzeko, bost erronka identifikatu ditugu.
Joxepa Bornaetxea Estela: Bat. Txoko hauek emakumeen ahalduntzerako balio dutela frogatu dute hainbat ikerketek (ikerketak). Erabiltzaile asko isolamendutik eta bakardadetik ahizpatasunera, sareetara... harremantzeko balio dute. Erronka: ahalduntze indibidualetik kolektibora salto egitea.
Bi. Mugimendu feministaren aldarrikapen historikoa izan dira emakumeen etxeak, eta sortze-prozesuetan lehen lerroan egoten dira normalean. Erronka: mugimendu feminista eta etxeen arteko harremana iraunkorra izatea.
Joana Regueiro Martinez: Hiru. Udalek eta administrazioek emakumeen txokoen lana aitortzen dute. Ikusi besterik ez dago Berdintasun Legean egiten zaion aitortza edota zenbat etxe berri ireki diren azken urteotan Euskal Herrian. Erronka da administrazio publikoak jartzen dituen baliabideak egokiak eta iraunkorrak izatea, asko langilerik gabe edota (eta/edo) dirulaguntzei lotutako proiektuak baitira oraindik.
Lau. Emakumeen etxeetan emakume oso anitzak (askotariko emakumeak) elkartu ohi dira: ikasketadunak, jubilatuak, etxeko langileak, migratuak, genero-disidenteak edo gazteak. Errealitate hori dute eskaintzen diren zerbitzu eta programazioei esker. Erronka da nola egin desberdinen arteko harremanak eraikitzeko, komunitate anitzak sortuz (eta komunitate pluralak sortzeko).
Joxepa Bornaetxea Estela: Bost. Espazio hauek ez dira berariaz indarkeria matxistaren kontrako zerbitzuak, baina, ateak irekitzen diren unetik, errealitate honekin egiten dugu topo. Erronka etxe eta gizarte-zerbitzuen arteko koordinazioa hobetzea da. Hauek dira kontuan hartu beharreko alderdiak eta erronkak.
