Docutec
Egoten jakitea
Umorezko bakarrizketetan, ohiko egoerak karikaturizatu egiten dira; saio honetan, egote hutsari egingo diogu barre.
ETBko Barre librea saioan, Jon Plazaolak bakarrizketa egin du. Hark esan digu badela egoten dakien jendea; izan ere, nork ez daki egoten, ba? Ematen du, ordea, hori ez dela beti gertatzen.
|
HIZTEGI LAGUNGARRIA Aurkezpen txatxua. Aurkezpen ganoragabea, ergela. |
Eskerrik asko, Aitziber, batez ere ETBko zuzendaritzaren partetik, ze oraintxe bertan jende guztiak Supervivientesera, klak, hortxe egin du, kar-kar-kar, Aitziberri esker. Gero, etxera bueltan esango dit: “Ai, ze presentazio (aurkezpen) txatxua egin dizuten (dizudan), maitti (maitea), barkatu. Hori da Aitziber Garmendia. Bueno, zer egingo diogu!
Aizue, gauza batekin nator, beitu (begiratu): ze erraza den egotea, eta ze zaila, berriz, egoten jakitea. Ez? Egoteko, ez daukazue ezer egin beharrik: egon, besterik ez. Zera, Extremaduran portalean ateratzen dituzten amonak bezala, ez?: beltzez jantzi eta hortxe, egon, fotosintesia egiten. Baina jendeak ateratzen ditu: beltzez jantzi, portalera atera fotosintesia egitera. Baina jendeak ez daki egoten, ez daki egoten, edo oso jende gutxik daki. Euzkitzek, bai. Xabier Estar.
Hondartzak, adibidez, hondartzak egoten dakien eta ez dakien jendea desberdintzeko termometro oso egokiak dira. Oso erraza da hondartzan egotea, ez? Hondartzara joan, toalla zabaldu eta egon, punto. Ez, ba! Ez dakizu egoten, toalla baino handiagoa den altaboza (bozgorailua) hartuta joan baldin bazara hondartzara, eta Hacendadoko David Guetta bat bezala, zure musika guztiokin elkarbanatzen (partekatzen) jartzen baldin bazara. Ez dakizu! Ea, musika... musika puzkerra bezalakoa da: bakoitzari gustatzen zaio berea. Esan nahi dut; beti egiten diot galdera bat neure buruari, eta da: zergatik dira zurrunga egiten dutenak beti lo hartzen lehenak? Ez? Ba, berdina da: zergatik dira hondartzara altaboza eramaten dutenak beti gustu musikal txarrena dutenak? Gainera, proportzionala da: gero eta (zenbat eta) altaboz handiagoa, gero eta (orduan eta) bolumen handiagoa, gustu musikal txarragoa. Osea, Aitziberren entrenatzeko playlista ona bihurtzen dute hauek. Hauei gustura entzungo nieke: súbeme la radio. Ahora mismo te la subo: a casa, contigo!
Badaude egoten dakiten pertsonak ere bai (bai), hondartzan. Esan nahi dut: haurra begi-bistatik galdu eta hortxe, bilaketa-posizioan, isilik, aguantatzen. Hor, giltzurrunei helduta, prozesio guztia barrutik daramatenak esaten: “Mekabendio! Haur alu hori harrapatzen dudanean, epelak aditu beharko ditu!”.
Eta, baita ere, ez egoteko aitzakiak bilatzen dituztenak, hondartzetan. Gandua sartu dela, adibidez. ―Jose Felipe Auzmendiren bitartez jakin nuen “gandua”: guk denok bruma deitzen (esaten) diogun hori gandua dela―. Aurrekoan, Donostian gandua sartu zen, bruma, laino pixka bat, ez? Ba, ematen du, bruma hori sartzen denean, ez dakit, Txernobyletik ihes egindako gasa dela, gandua izan beharrean; ze hori da: Txernobyletik ihes egindako gasa balitz bezala jokatzen du jendeak, hondartza guztia enteratzeko moduan gainera, oihuka. Ze, klaro (jakina), altaboza jarrita dago ondoan… “Uy, la bruma; vaya bruma ha entrado; vámonos, antes de que nos pille la bruma”. Ze, brumatan?
Zer pasatzen da?...
