detalle dokuteka-generico-fitxa

Haurrentzako poema bat

Nola tratatzen ditugu helduok haurrak? Zer dela-eta halako nagusikeria tratu horretan? Heldukrazia batean bizi gara.

 
Helduok gara mundu honen jabe. Zaharrak eta, bereziki, haurrak mendean ditugu. Guk dakigu zer den onena azken horientzat, eta guk erabakitzen dugu noiz eta nola egon umeekin. Mejillon Tigre kolektiboko Eider Adeletxek Hitz Esana kolaborazioa egiten du Euskadi Irratiko Faktoria saioan; poema bat irakurri die haurrei. 

 

Irudia: Pixabay

 

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA 

Heldukrazia. Asmatutako hitza da, greziar jatorriko atzizkia erabilita. Helduen agintea edo aginpidea oinarri duen sistema. 
Kostata egin. zailtasun handiarekin, nekez egin. 
Heldukeria. Heldutasuna bertutetzat dugun moduan, heldua izatea, baina horrek dakartzan ezaugarri txar guztiekin. 
Deseraiki. Kontzeptu jakinak aztertzea (testu honetan, generoa eta arraza), horiek desegin edo ahaztu eta beste balio batzuen arabera egituratzeko. 
Eraikuntza sozial. Errealitatea interpretatzeko modua, gizarteak objektibotzat jotzen duena, baina kulturaren bidez sortu dena.  
Heldu izate hutsak dakarren boterea. Heldua izateagatik, berez lortzen den boterea. 

 

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

Eider Adeletxe. Haurrek baduzue zerbait erritmo naturalarekin konektatzen zaituztena, eta gu ere birkonektatzen gaituzue horrela. Zuentzako da poema hau. Prest?  

Denok nahi ditugu donuts hegalariak, eskolara salto-saltoan joan eta eskola atrakzio-parke bat izatea. Denok nahi ditugu txutxezko etxeak, dragoi bat eduki eta arrano baten gainean bidaiatu. Denok nahi dugu espazioan besarkada bat eman. Batez ere, besarkada bat da denok nahi duguna. Eta amatxokin (amatxorekin) egon eta hortz bat puskatzen bazaizu, beste bat ateratzea. Gora bokata Nocilla (Nocilla bokata)! Eta behera heldukrazia!  

Zer da heldukrazia? galdetuko duzue orain, 10.000 galdera egiten dituzuelako egunero. Ba, heldukrazia da autobusetako aulkietan hankak zintzilik geratzen zaizkizuenean, “umemoko” eta “ume bat baino okerragoa zara” esaldiak. Heldukrazia da “ze polita zauden” esatea pozik zaudetenean eta “ze itsusi” negar malkoak begi-ertzean lehertzen zaizkizuenean. “Aita, aita, aita” deitu eta haserre: “zer nahi duzu?” garrasika erantzuten dugunean. Heldukrazia da, mugikorra helduen begietan imantatuta. Oraindik zerbait izango ez bazinate (bazinete) bezala galdetzea: “zer izango zara handitan?” eta zuei eskatzea guk ere kostata egiten duguna. Beraz, esaten badizuete: “gaur egungo umeak bla-bla-bla-bla-bla-ba”, erantzun iezaiezue: “gaur egungo helduak bla-bla-bla-bla -bla-bla-bla”. Gora goxokiak ostiraletan eta behera jangelako kalabazin-tortilla! 

Eta, bide batez, galdera bat: nahi duzue zuek ere hilabete batez heldu izan? Bai? Ba, jakin dezazuela ez dela batere erraza. Denok nahi dugu lan gutxiago eta jolas gehiago, eta amatxokin egon eta hortz bat puskatzen bazaizu, beste bat ateratzea. Imajinatu mundu bat haurrik gabe. Uf, ze aspergarria! Deseraiki badaitezke generoa eta arraza, heldukeria, eraikuntza sozial bezala ulertuta ere, deseraiki daiteke; birplanteatu (birplantea) daiteke heldu izate hutsak dakarren boterea. Azken esaldi hori ez duzue ulertu, badakit, baina haurrek baduzue zerbait, beti jostailutxo bat aldean, eskuak koloretsu margotuta eta kontaktua bilatzen duzuela, gu ere birkonektatzera eramaten gaituzuela. Eta horregatik, ba, mila esker. Eta hau bai ulertuko duzuela: gora bokata txorizo (txorizo-bokata) eta Sugus piña, eta gora zuek!

detalle2

Document library

C1
11-06-2025

x61pRelaContWAR

38687366
00:02:14

x61pViewCountWAR

1147

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR