Docutec
Ofizio eta afizio
Ez da erraza nor bere gustuko lanean aritzea; afizioa ofizio ere bihurtzea. Helmuga argi dagoenean, arinago egiten da biderik gogorrena ere.
Julene Etxaurik Maddi Oses elkarrizketatu du Naiz Irratiko Ofizio eta afizio saioan. Gazte nafar horrek bere bizimodua zertan den kontatu du, eta bere helburuak zein diren azaldu du.
Irudia: Pixabay
|
HIZTEGI LAGUNGARRIA Lanean egonkortu. Lanpostu finkoa izateko aukera izan. |
Offean. Ofizio eta afizio Naiz Irratian.
Aurkezlea. Bederatzi urtez ikasten egon ondoren, Maddik, azkenean, lortu du hainbeste denbora itxoiten egon den lanpostu hori. Agian, oraintxe bertan baldintzak ez dira onenak, eta baliteke egunen batean ―ez oso berandu― baldintza hobeak lortzea eta egonkortzea. Baina berak argi dauka bere bizitza profesionalerako zer nahi duen, eta betidanik, gainera. Izan ere, batxilergoan ondoren ikasiko zuen gradua aukeratzeko ordua iristen hasi zenean, ez zuen zalantzarik izan. Berak Dietetika eta Nutrizioa gradua ikasi nahi zuen; baina, hala ere, argi zeukan osasun publikoan lan egin nahi zuela. Eta osasunaren munduan murgiltzen hasi zenean, ikusten hasi zen zer bide hartu behar zuen bere helburuak lortzeko. Elkarrizketa honetan, Maddik Nafarroako Unibertsitate Publikoan irakasle eta ikertzaile bezala (bezala) lan egiteko eman dituen urrats guztiak ezagutuko ditugu.
Bueno, Maddi, eskerrik asko zure etxeko ateak irekitzeagatik. Zer moduz? Ongi?
Maddi. Kaixo, Julene. Eskerrik asko zuri hona etortzeagatik elkarrizketa egitera. Bueno, hemen topatu nauzu, etxeko bulegoan, nire lanaren beste leku bat delako, hemen klase asko prestatzen ditudalako, eta ere (era berean) bestelako lanak ere egiten ditudalako.
Aurkezlea. Klaro! (Bai, ba!) Ikusten dugu badaukazula hemen zure txokoa, ongi jarrita. Ez da bakarrik zure etxea, aipatu bezala; pues, pixkat (pixka bat), lantokia ere bada, ez?
Maddi. Bai, azkenean, bueno, unibertsitatean lan eginez (eginda)... ez soilik klaseak prestatzea eta klaseak nola bideratu, baizik eta ere (ere) ikerkuntzako lan asko (ere) hemen egiten dut, eta, azkenean, ba, ikasten eta gauzak prestatzen denbora asko pasatzen dut hemen.
Aurkezlea. Bai. Sartzen dituzu orduak, ez?, hemen ere bai. Eta zer esan behar nizun? Zer moduz gaurko eguna? Adibidez, goizean lan egin duzu, ezta?
Maddi. Bai, gaur goizean, zehazki, lehen orduan, ba, ikerketa-taldearekin bilera bat izan dut. Bilera horretan, gure ikerketa-proiektu ezberdinak (proiektuak) nola doaz(t)en komunean jartzen (partekatzen) dugu ikerlari guztion artean, eta ere (baita) elkarlanean hainbat kontu bideratzen (ere) ditugu. Eta hau amaitu ostean, ba, unibertsitatera joango naiz, Osasun Zientzietako fakultatera, hor klaseak ematen ditudalako, eta nahiz eta gaur klaseak (klaserik) ez eduki, ba, bestelako kontuak prestatu behar nituen, eta hor ere bestelako bilera batzuk nituen.
