detalle dokuteka-generico-fitxa

Despopulazioari aurre egiteko

Gero eta herri txiki gehiago ari da desagertzen, gazteek hirietara egiten dutelako alde, eta herritar zaharrenak geratzen ari direlako. Aizarotzek, ordea, kontrako bidea egin du.

EITBko Gaur Egun albistegian, Dani Martirena kazetariak Aizarotz herriari buruzko erreportaje laburra egin du. Hango hainbat herritarren adierazpenak jasota, herri hori azken 20 urteetan nola berpiztu den azaldu digu.

 

 

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Zerbaiten kontrako ikur. Sinboloa zerbaiten aurka
Kontzejua. Araban eta Nafarroa Garaian, toki-entitate mota bat da, udalerria baino lurralde-eremu txikiagokoa. Nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna ditu, eta bere interesak kudeatzeko autonomia.
Aunitz. Asko
Karrika. Kale
Emeki-emeki. Poliki-poliki
Sutsuki eutsi. Kartsuki, indartsu jarraitu nork bere ideian, asmoan...

 

Transcription:[+] Transcription:[-]

Xabier Usabiaga. Ba, bigarren etxebizitza, ez, inork nahi ez zituen etxeak betez hazi da Nafarroan Aizarotz, eta, orain, despopulazioaren kontrako ikur bilakatu da. Hamar biztanle inguru baino ez zituen orain 25 urte; ia 200 ditu gaur egun. Herri oso berezia da, gainera: ia denak dira kanpotik joandakoak, adin bertsukoak, eta ia ez dago pertsona adinekorik. 

Oihana Sarasola. 25 urtean, Aizarotzen hamar biztanle inguru izatetik ia 200 izatera pasatu dira. Basaburua bailaran dago, Iruñetik ordu-erdira eta Donostiatik ordubete baino gutxiagora. Hustutzen (husten) ari zen herria izanda, erabaki zuten herria berreraikitzea, etxe merkeagoak eraiki zituzten, baita igerileku bat, frontoi bat edo taberna bat ere. Lasaitasun horrek hainbat eta hainbat familia erakarri zituen, eta orain, guztien artean, herria berpiztea lortu dute. 

Dani Martirena. Basaburuko bihotzean dago Aizarotz, oihan mardul batean sartuta bezala. Etxe-multzoa oraintsu arte, kontzejuaren izaera eman berri diote.  

Herritarra 1. Etorri ginen justu... bueno, herri edo zonalde (eremu) hau egin berria zenean, duela 21 urte.  

Dani Martirena. 2000. urtean, apenas hamabi biztanle.  

Herritarra 2. Ni gaztea nintzela, Aizarotzen ziren lau famili(a).  

Dani Martirena. Egun, 184. Gazteak aunitz, umeak...  

Herritarra 3. Ni hiru urtetatik (urterekin) etorri nintzen, eta, egia esan, beti eskertu dut hemen, herri batean, hezi izana.  

Dani Martirena. Karrikak hutsik goizean, eskolan baitira haurrak. Izan ere, Jauntsaratseko eskola ixteko arriskua ikusita, 120 etxebizitza eraiki ziren kolpean, soldata normal batekin erosi zitezkeenak. 

Herritarra 4. Mi mujer y yo pasabamos por aquí, y vimos que estaba en obras, y nos gustó el sitio... y dijimos: oye... 

Dani Martirena. Horrela hasi ziren, emeki-emeki, familia berriak Aizarotzera errotzen.  

Herritarra 5. Beti egon da handitzen, eta haur gehiago etortzen... 

Dani Martirena. Herriak hustutzen (husten) ari diren bitartean, Aizarotzek sutsuki eusten dio.

x61pRelaContWAR

x61pRelaContWAR is temporarily unavailable.

detalle2

Document library

B2
09-29-2025

x61pRelaContWAR

31830820
00:02:10

x61pViewCountWAR

1360

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR