Gure Zirkua gure zirkuan
Euskalerria irratiko kolaboratzailea den Endika Legarrak euskal kate publikoaren programazioari buruzko iritzi kritikoa eman du audio labur honetan. Euskaldunok merezi al dugu halako programaziorik?
Eta zu? ETB1eko programazioak asetzen al zaitu?
Irudia: DimaDim_art, Pixabay
Transcription:[+] Transcription:[-]
Endika Legarra, Euskalerria irratiko kolaboratzailea. Gure Zirkua heldu da! Aitortu behar dut esaldi hori iragarki batean entzun eta Poxpolo bat piztu zitzaidala barrenean. Aspaldiko partez, aire freskoa gure telebista izan beharko lukeen, baina, azken aldian, nahiko zirku bilakatu den horretan. Izan ere, gutxi dira benetan merezi duten eta euskaldunok merezi ditugun saioak.
Jateko modukoa izan nahi eta ezin irentsia baita sarri gure katea. “Piztu telebista” agintzen digute, baina niri itzaltzeko gogoa sartzen zait. Nekatuta nago gure Oholtzan mariatxiak entzuteaz. Bata dela edo bestea dela, esanen nuke Ztanda egiteko gutxi falta zaigula askori.
Atzo inoizko zakurik handiena banatzeko zorian egon zen Mihiluze −bide batez, zirku hau zutik mantentzen duen zutabe bakarrenetakoa−. Simpsondarrak nor diren badakigu; ez, ordea, zein diren haien ahots originalak. Bada, pentsatzen jarrita, gurean ere badira zer esana bai, baina non esanik ez duten ahots original ugari. Mihia luzatzen uztea da behar duten bakarra.
Ados, jaun-andreok, ados. Pilota partidek funtzionatzen omen dute. Baina pilota bakar batekin ezin da malabarik egin. Beraz, bada garaia pailazokeriak alde batera uzteko, errealitatea fikzionatzeko eta fikzioa errealizatzeko. Fikzioak ez baitu zertan utopikoa izan.
Bitartean, gure zirkuan Gure Zirkua ikusten jarraituko dut.