Gosari osasungarria

Zer egin gure gosaria osasungarria izan eta goiza ondo-ondo hasteko? Eiderrek gomendio batzuk bildu dizkigu bideo honetan, eta azaldu digu zer gosaltzea komeni zaigun goizean zehar egingo dugun lana nolakoa den kontuan izanik.

Joseba Argiñanoren Sukalerria programan gomendio batzuk eman dizkigute.

Bideoa osorik ikusi nahi baduzu, hemen klikatu. 

 

 

 

 

Irudia: Bernardette Wurzinger, Pixabay

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Eguneko otordu garrantzitsuena. Egun bakoitzean egiten den janaldietako bakoitzaren artean, garrantzi handienekoa. 
Ni ez nago guztiz ados. Ia-ia ados egon bai, baina ez erabat. 
Karbohidratotan aberatsak diren elikagaiak. Karbohidrato-kopuru handia dutenak; aipatzen den elementutik asko duena. 
Ogi-xerra. Ogi zati zapal eta mehea. 
Barauaren ostean. Elikagairik hartu gabeko tartearen ondoren. 
Urdaiazpiko ondua. Gazitan lehortutako urdaiazpikoa. 
Fruitu lehorren eskukada bat. Esku batean har daitekeen kopurua. 
Kristoren energia izan. Energia-kantitate handi-handia izan. 
Gomendio erabilgarriak. Erabiltzeko modukoak edo egokiak diren gomendioak. 


Transcription:[+] Transcription:[-]

Kaixo, Joseba. Eguerdi on. Eider naiz, Onure zentrutik (zentrotik), Gasteiztik, eta gosari osasungarriei buruz hitz egingo dizuet. Beti esan da gosaria eguneko otordu garrantzitsuena zela, baina ni ez nago guztiz ados: gosaria garrantzitsua da osasuntsua baldin bada. Azukre asko izanez gero, ba, ez da osasuntsua izango, ezta? Orduan, aukera ezberdinak erakutsiko dizkizuet eta konbinazio ezberdinak egingo ditugu, bai?  

Orokorrean, gosarian karbohidratotan aberatsak diren elikagaiak jatea gomendatzen da, eta hauek izan daitezke, ba, zerealak, azukrerik gabeko zerealak, edo ogi ezberdinak, horrelako krakerrak, ogi integrala dena, edo ogi-xerra integralak, eta hori nahastu ahal diogu, ba, tomate apur batekin, olio apur batekin edo gazta freskoarekin, e, marrubiekin. Horrek energia emango digu. Horrez gain, proteinetan (proteinatan) aberatsak diren elikagaiak ere gomendatzen dira: urdaiazpikoa, adibidez, eta jogurta, eta gazta, aguakatea, e, oliba-olioa, e, fruitu lehorrekin egindako kremak… 

E, barauaren ostean, e, gosaria egiten dugu barau hori apurtzeko, eta, orduan, lanaren arabera, edo esnatzen garen gosearen arabera, ba, elikagai batzuk hautatu edo beste batzuk hautatuko ditugu. Nire lana bulego batean baldin bada, nire lana hau denez, ba, agian ez dut, e, gosari handia egin behar, bai? Berez, eserita egongo naizelako denbora guztian, ez? Orduan, neretzat (niretzat) nahikoa da jogurta hartzea, ba, fruitu lehor batzu(r)ekin, ez? Baina zure lana fisikoa baldin bada, ba, agian, esnea zerealekin, fruitu lehorrekin-eta izan daiteke, eta gero ogi-xerra bat, ba, urdaiazpiko onduarekin eta tomate apur batekin. Eta horrekin, ja, energia izango duzu, ba, lan fisiko hori egin ahal izateko. 

Kirola egiten baldin baduzu, ba, agian, e, kakahuete-kremarekin egin dezakegu ogi-xerra bat: kakahuete-krema, e, platano apur bat eta txokolate apur bat. Edo, bestela, niri porridgea asko gustatzen zait. Eta porridgea dira olo-malutak, azukre gabekoak; nahastu daitezke jogurtarekin edo esnearekin, eta honi fruta gehitu ahal diogu, zatituta, eta fruitu lehor eskukada bat. Horrekin kristo(re)n energia izango duzu, e, kirola egin ahal izateko.  

Edateko, esnea edan dezakegu, behi-esnea, edo edari begetala, edo kafesnea edo kafesnea edari begetalarekin, edo infusioa, edo bakarrik ura. Ez da beharrezkoa, ez dago arau finko bat gosaria definitzeko, ez? 

Bueno, espero dut gaur emandako gomendioak erabilgarriak izatea eta beste bat arte! Eskerrik asko. 

Agur, Joseba. 

A2
10-09-2023
30614833
00:03:09
3097