Eutanasia Euskadin
Euskadin eutanasiaren legea onartu zenez geroztik bi urte igaro dira eta, tarte horretan, ia 100 pertsonek egin dute eskaera. Eutanasiaren Berme eta Ebaluazio Batzordeko buruak ibilbide horren inguruko balorazio laburra eskaini du.
Eitbko bideo labur honetan Euskadin eutanasiaren inguruko zenbait datu ezagutu ditzakezu.
Irudia: Petra, Pixabay
HIZTEGI LAGUNGARRIA Batzordeko burua. Talde horretako nagusia, arduraduna. |
Esataria. Itsaso Bengoetxea da Euskadiko Eutanasiaren Berme eta Ebaluazio Batzordeko burua. Bi urte hauek nola joan diren galdetuta:
Itsaso Bengoetxea. Gure inguruan, behintzat, arazo handiegirik ez dugulako (dugu) aurkitu. Ba azkenean gizarteak aspaldidanik eskatzen zuen zerbait zela (zen).
Esataria. Osasun arloko profesionalen artean ere bestelako arazo aipagarririk gabe hartu dute eutanasiarako aukera legezkoa izatea.
Itsaso Bengoetxea. Behintzat, gure profesionalek nahiko egoki hartu dutela eta barneratu dutela.
Esataria. Gure artean mediku eragozle gutxi dago eta ez da utzi eskaririk aztertu gabe.
Itsaso Bengoetxea. Egon dira arazo txiki puntualak. Nonbait, mediku objektore (eragozle) batek esaten duela ezetz, baina beti dago besteren bat kasua hartzen duena.
Esataria. Euskal Autonomia Erkidegoan 90 pertsonak eskatu dute eutanasia, eta 14ri ezetza eman diete. Horietako 10, Berme Batzordearen Osoko Bilkuran aztertu behar izan dituzte desadostasunen bat sortu delako prozesuan.
Itsaso Bengoetxea. Kasuak ez dira, ez zuriak ez beltzak. Denak daukie (daukate) gris tarte horreek (horiek). Eta horreek ondo aztertu behar dira, azkenean, bueno ba, gai garrantzitsua delako.
Esataria. Iaz, Euskadin eutanasia prestazioa jaso zutenen artean gehienak erietxean hil ziren, %62. Lautik bat erresidentziaren batean, eta etxean hil zirenak gutxiengoa izan ziren, %12. Batez beste, 60 eta 70 urte arteko gizon-emakumeak izan ziren, eta gehienak, hemen, lehen arretan, euren familia medikuen aurrean ireki zuten eutanasiarako atea.