Formula-esnea

Elikagai produktuen etiketetan agertzen diren osasun eta elikadura baieztapenak zertan oinarritzen dira? Maiz baieztapen horien atzean ez dago oinarri zientifikorik eta berdin du produktu horiek norentzako diren...

Euskadi Irratiko entzungai labur honetan haurrentzako formula-esneko poteetan agertzen diren baieztapenei buruz dihardute. 

 

 

 

 

 

 

Irudia: Sarah Chai, Pexels

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Garapenean laguntzen du. Garapenerako lagungarria, onuragarria da. 
Zirrikitu bat merkatura iristeko. Tarte, bide bat merkatura iristeko. 


Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

Galarraga: Ni hasiko naiz. Formula esneko boteetan  (poteetan) azaltzen diren osasun eta nutrizio baieztapenak ez daude ebidentziatan oinarrituta. Zer iruditzen zaizu Nagore? 

Nagore: Ba oso larria.  

Galarraga: Eta hala da. Hau egin dute ikerketa bat mundu osoko 15 herrialde hartuta, kontinente guztietakoak, bote  pila bat, 700 bote, eta ia denetan jartzen zuen zerbait, ba kognizioan laguntzen du, garapenean laguntzen du… batez ere, gainera, nerbio sistemaren eta garunaren garapenean laguntzen du, edo, bestela, jogurt-etan ere jartzen duena, inmunitate sistema indartzen du. Eta begiratu dutenean hori ea zertan oinarrituta esaten duten, ia behin ere ez zen azaltzen saio kliniko bat edo ikerketa bat edo ez zioten aipamenik egiten ezeri. Baina egiten zutenetan ere begiratu dute horren atzean zer ikerketa zegoen, eta gehienetan oso-oso ahulak ziren, eta ez zeukaten ez sinesgarritasunik ez fidagarritasunik. Orduan, zuk esan bezala, oso larria da, ze pentsa produktu hauek zeinentzako (nori) dauden zuzenduta, ezta? Jaioberrientzat;  eta hor gezurretan aritzea edo iruzur egitea, legez ez luke honek eduki behar ezta zirrikitu bat merkatura iristeko. Baina ikusten duzu, holaxe da. 

Nagore: Marketina sartu da orduan, kontuan. Hor tartean.  

Galarraga: Ba handia, gainera, eta beno, heldu beharko diote, eta hementxe geratzen da esana zer gertatzen den.  

Nagore: Ba adi gurasook, kontuan izan.  

B1
04-03-2023
30243358
00:01:35
1345