Sagardotegira joateko, fidantza ordaindu

Aurtengo sagardotegi denboraldia hasia da eta berrikuntza esanguratsu bat dakar gainera. Izan ere, sagardotegian erreserba egin eta ondoren ez agertzea, galera handia da bertako jabe eta langileentzat eta, egoera hori, guk uste baino askoz gehiagotan gertatzen da.

Hala, sagardotegi batek baino gehiagok hartu duten erabakiaren berri jasoko duzu bideo labur honetan.

 

 

 

 

Irudia: eitb

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Eskatzen dugula pertsonako. Eskatzen dugula pertsona bakoitzarengatik.  

Erreserba egiten duen orok. Erreserba egiten duten pertsona guztiek. 

Buruhauste handi samarrak. Arazo nahiko handiak.  

Horrek suposatzen duenarekin janari aldetik. Janariari dagokionez horrek dakartzan ondorioekin.  

Halabeharrez hartu behar izan dute. Beste aukerarik ez daukatelako hartu behar izan dute. Egoerak hala eskatuta egin behar izan dute. 

Etortzerik ez baldin badauka. Ezin baldin badu etorri. Etortzeko aukerarik ez badauka. 

 


Transcription:[+] Transcription:[-]

Iparragirre sagardotegiko arduraduna. Esan behar dizut 5 euroko fidantza eskatzen dugula pertsonako.  

Esataria. 5 euroko fidantza ordaindu beharko du Iparragirre sagardotegian erreserba egiten duen orok. 

Iparragirre sagardotegiko arduraduna. Ari zara kontratatzen janaria, ari zara kontratatzen pertsonal bat zuri zerbitzeko, janari hori zerbitzeko, eta abar. Orduan, klaro, guk aurreratzen dugu lan guzti hori, gastu guzti hori…   

Esataria. Hernaniko sagardotegi honetan buruhauste handi samarrak eman dizkien hainbat adibide kontatu dizkigute. Azkena, Behobia-Donostia lasterketan gertatutakoa.  

Iparragirre sagardotegiko arduraduna. Aurtengoa izan da ikaragarria. O sea (alegia), 30 lagun gutxiago etorri zaizkigu. Horrek suposatzen duenarekin janari aldetik, pertsonal aldetik, eta dena.  

Esataria. Neurria halabeharrez hartu behar izan dute.  

Iparragirre sagardotegiko arduraduna. Baina derrigortuta gaude. Eta egunetik egun gehiago, gainera.  

Esataria. Astigarragako Lizeagan ere 5 euroko prezio sinbolikoa eskatuko digute.  

Lizeaga sagardotegiko arduraduna. Azkenean, pues bueno, jendea preokupa (ardura) dadin ba piska bat, aldaketaren bat baldin badago edo etortzerik ez baldin badauka, ba bera preokupatu dadila piska bat, deitzeko eta, eta aldaketa horiek notifikatzeko (jakinarazteko) guri.     

Esataria. Txotx denboraldia datorren astean hasiko da Gipuzkoan.  

Iparragirre sagardotegiko arduraduna. Lehenengo eguna, 70 bat lagun ditugu.  

Esataria. Eta erantzukizunez jokatzeko eskatzen diote jendeari.     

B1
01-05-2023
30085869
00:01:23
2023