Zein dira zuzeneko artistarik onenak?

Forbes aldizkariak kaleratutako informazioan oinarrituta, azken hiru hamarkadetako zuzeneko artistarik onenak errepasatu ditu Gazteako Ibon Fernandezek ETB1eko Ahoz Aho saioan.

 

Jatorrizko bideoa, helbide honetan duzu ikusgai. 

 

 

 

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA 

Zuzeneko musika. Grabatua ez den musika, zuzenean jotzen dena. 

Aldizkari entzutetsua. Aldizkari ezaguna, famatua. 

Oso potoloa da. Oso esanguratsua da, garrantzitsua. 

Beste saiakera bat egin. Beste ahalegin bat egin edo beste bide bat hartu duela.  

Ezaugarri hori partekatzen dutela. Ezaugarri hori bera dutela zerrendako talde guztiek.   

Majo askoa da. Oso ederra da.      

Sekulako musika egiten. Maila handiko musika egiten.  

Rockaz haratago erakusten duen alde hori. Rockaz gain erakusten duen alderdi edo ezaugarri hori.   

Bira bertan behera geratu da. Bira eten egin da.  

Ordezkatu behar izan zuten. Ordezko bat jarri behar izan zuten, beste norbait, alegia.  

Da pasada bat. Demasa da, sekulakoa, berealdikoa, egundokoa, alimalekoa… da. 

Behera jaisten da. Alegia, goiko tonuetatik beheko tonuetara igarotzen dela abesteko orduan.                  

 


Transcription:[+] Transcription:[-]

Ilaski Serrano aurkezlea. Zuzenekoei buruz hitz egingo dugu. 

Ibon Fernandez kolaboratzailea. Ba bai. Gainera, aitzakia da Forbes aldizkariak, Forbes, badakizu aldizkari entzutetsua dela. Aldizkari honek zerrenda bat argitaratu du azken egun hauetan eta zerrenda hori da, batez ere, zuzeneko musikari eskainitako zerrenda. Zeintzuk ote dira artistarik onenak zuzenean? Galdera ja oso potoloa da, ze galdera bera oso erlatiboa da. Norberak… 

Ilaski Serrano. Klaro. (Noski).  

Ibon Fernandez. … bere esperientziatik tiraka bere zerrenda egin dezakeelako. Baina, klaro, Forbesek esaten badu, zerbait jakingo du Forbesek, aldizkari horrek. Kontua da, zein da asuntoa (kontua) hemen? Klaro, hasten bagara planteatzen nortzuk duten zuzenekorik onena, jende guztiak esango du, mundu guztiak esango du: “Bale, izango dira Rolling Stones-ak, hor egongo da U2 taldea, hor egongo da Paul McCartney…” Bueno, klasiko batzuk, legenda (mito) batzuk direnak… Garai bateko eta gaur egungo musikariak dira hauek… 

Ilaski Serrano. Madonna… 

Ibon Fernandez. ...ze martxan jarraitzen dute. Madonna, hauek guztiak… Baina kontua da Forbesek zerrenda berri honetan beste saiakera bat egin duela eta euren abiapuntua da, kriterioa (irizpidea) nolabait planteatzerako garaian, zerrenda hau egiterako garaian, kriterio (irizpide)  edo gako nagusia da batez ere azken hiru hamarkada hauetako zuzenekoak kontuan izatea. Beraz, baldintza nagusia da zerrenda honetan topa(tu) ditzakegun artistek, denek izan behar dutela debuta, lehenengo diskoa, 92. urtea eta ondoren, horren ostean argitaratuta. Beraz, horrela, pixka bat atzean geratzen dira Rolling-ak, bueno, Paul McCartney, Madonna, U2 eta hauek guztiak, oso intereskoak direla… 

Ilaski Serrano. Bai.  

Ibon Fernandez. Baina ondo dago baita pixka bat belaunaldi berriei lekua uztea eta hauek ere zerrendetan, zerrenden parte izaten ikustea.  

Ilaski Serrano. Bueno, oso ondo dago, Ibon, oinarri batzuk jartzea besteak beste, klaro (noski). Zer behar du zuzeneko batek ona izateko?  

Ibon Fernandez. Eske(Izan ere) 

Ilaski Serrano. Horrenbeste gauza dagoz (daude) momentu batean magia sortu behar delako eta sentimendua dagoelako hor, zuzeneko horregatik delako, ezta? Baina, klaro (noski), zelan neurtu hori?  

Ibon Fernandez. Nik uste dut lehenik eta behin… Hau nire iritzia da. Ez naiz Forbesekoa, ez naiz zerrenda hau egin duena; baina indarra, indarra ezinbestekoa da. Eta konturatu naiz 15 artista hauen zerrenda honetan, zerrenda konkretu honetan denek ezaugarri hori partekatzen dutela, indarraren ezaugarria; ze, azkenean, hor egon behar zara ordu eta erdi, inkluso (are) esango dugu denbora gehiago, denbora luzeko kontzertuak eskaintzen dituztelako artista hauek… Eta indarra bada gauza bat, baldintza bat denek betetzen dutena. Hala ere, ekarriko dizkizuet zerrenda honetako hiru, ze hasten bagara 15 artistak zerrendatzen, zure alboko kolaboratzaileari lekua kenduko diogu, ze zuen zerrenda ere majo askoa da. Beraz, hasiko gara horietako batekin, eta hau da Foo Fighters taldea, hain juxtu gaurkotasunezko taldea… Jakingo duzuen bezala, Foo Fighters taldeko bateria-jolea, bateri(st)ak, ba duela gutxi albiste izan da hil egin delako, ba, kontsumoagatik. Ezustekoan harrapatu gaituen albistea… 

Ilaski Serrano. Taylor Hawkins, 30 urterekin. 50 urterekin.  

Ibon Fernandez. Taylor Hawkins. Hori da. 50 urte. Bai. Egia esan, albiste oso gogorra izan da musika munduarentzat eta hain juxtu, Forbes aldizkariak Foo Fighters taldea zerrendatzen du zuzeneko onenen lista honetan. 

Zergatik Foo Fighters? Ba Forbesek dioenaren arabera, ze nik egia esan, ez dut aukerarik izan kontzertuan ikusteko Foo Fighters, baina aipatzen dute rockaren festa bat dela banda honek eskaintzen duena, eta batez ere festa zentzurik zabalenean, ez festa musikala bakarrik, baizik eta eurak ere nolabait, arlo, komedia arlotik ere eraman dezaketela euren showa. Hau da, gertu(ko)tasuna eskaintzen dute, kantu eta kantu artean badakite zer esan, publikoarengana zuzentzen dira… Eta gero baita asko aipatzen da beraien bertsioen inguruan, ezta?, ba, nola besteak beste, Bee Gees edo Queen bezalako taldeen bertsioak egin ditzaketen Foo Fightersekoek eta horrek ere, azken batean, beste leihotxo bat zabaltzen du zuzenekoetarako.  

Ilaski Serrano. Baina apurtxo bat esaten egon garena… 

Ibon Fernandez. Eta gainera badakigu…  

Ilaski Serrano. Ibon, lehen… Foo Fighters ikusten gabiltza (ari gara). Gainera, orain, beitu (begiratu) bateria irudietan… Dave Grohl, Nirvanako bateria (bateria-jolea) zenak sortuta Foo Fighters, Seattle-n, groungea eta hori dena… Esaten ari zarena, batzuk dira ikuskizuna eta dantzariak eta festa eta argiak eta, eta beste bat da, musika. Musika. Musikari batzuk sekulako musika egiten eta izango litzateke hau euren adibide bat, zalantza barik.  

Ibon Fernandez. Arrazoia daukazu, Ilaski, baina nik uste dut, bale, Foo Fightersen oinarri nagusia zuzenekoetan musika dela, baina Foo Fightersek ere oso ondo daki show businnessa (ikuskizun-negozioa) menperatzen eta denok hasi gara, nire kasuan behintzat bai, MTVn eta bideo-klip saioetan euren bideo-klipak ikusten. Eta beraiek ere oso ondo dakite bideo-klipetan eta irudi aldetik beraien beste alde hori, rockaz haratago erakusten duten alde hori esplotatzen. Eta hori da umorearen alde hori, badakite txantxak eta… Ez daukate inongo konplexurik txantxa batzuk egiteko, txiste batzuk kontatzeko… Eta, azken batean, horrela lortzen dute Foo Fightersekoek, Dave Grohl-ek eta konpainiak euren musika publiko zabal batengana helaraztea. Beraz, esango dugu, ezta? Forbesen zerrenda honetan Foo Fighters egon behar zen derrigor. Oraintxe jakingo duzuen bezalaxe, Taylor Hawkinsen heriotza dela-eta, banda, bandaren bira bertan behera geratu da. Baina ikusten gabiltzan (ari garen) irudi hauetan… Hauek dira irudi batzuk euren azken kontzertu horietako batenak, juxtu Hego Amerik(et)an, euren etenaldi hau, espero dugu etenaldi txiki hau, gertatu aurretik. Beraz, Foo Fighters zerrendan dago. Eta beste bat ere aipatu behar dugu, Ilaski. Jarraituko dugu, ze Foo Figthersekin lotuta, niri asko gustatzen zaidan artista bat: ahotsa eta bere banda ere, topatu dezakegu zerrenda honetan. Florence & The  Machine. Bide batez, zubi-lan gisa esango dizuet, 2015eko Erresuma Batuko Glastonbury jaialdian…  

Ilaski Serrano. Bai.  

Ibon Fernandez. Foo Fighterseko Dave Grohlek hanka hautsi zuenean, kartel buru izanda Foo Figthers, hanka hautsi zuen, eta nolabait ordezkatu behar izan zuten Foo Figthersen kartel buru izen hori, urte horretarako Dave Grohlek ezin zuelako kontzertua eskaini. Ba Florence & The  Machine jarri zuten Foo Fightersen ordez Glastonburyko kartelburu nagusi gisa. Pentsa…  

Ilaski Serrano. Zuk, badakizu telebistaz ikusi nuela? Telebistaz ikusi nuen zuzenean.  

Ibon Fernandez. Ze mailatan mugitzen den.  

Ilaski Serrano. Ingalaterran nengoelako…  

Ibon Fernandez. A, begira!  

Ilaski Serrano. Sasoi horretan. Eta ikaragarria, bueno, besteak beste, telebista publikoan kontzertua eskaintzen zuten, eta klaro, nik han telebista ikusteko, klaro, subitutuluak (azpi-tituluak) jartzen jatez (zitzaizkidan), ezta? Kantu denak agertzen ziren. Bueno, ez dakizu zenbat gozatu neban! (nuen). Kantu denak, han, idatzita.  

Ibon Fernandez. Ez. Ez. Glastonburyko showetan eta hango festibaletan, Erresuma Batuan, BBCkoak oso, oso top (goian) ibiltzen dira euren eskaintza horiekin, euren zuzeneko horiekin… Zuzenekoek bideo-klipak dirudite, bide batez. Eta Florence & The  Machinena da pasada bat (demasa). Emakume honek, begira  ze emakume mistikoa den… Badauka halako… Beti ematen du dagoela ke artean, ezta? Ematen du ez dakit zer erre duela. Eta ematen du hor, ibiltzen da taula gainean batetik bestera gelditu gabe… Energia dauka. Esan dudan bezala lehen, indarra dauka Florence Welch-ek, eta bere bandak ere bai, jakina! Baina niri harritzen nauena da, nire kasuan behintzat, ikusten dudanean bere showa… Kasu honetan ikusia daukat Florence zuzenean, ez da geldirik egoten taula gainean, batetik bestera mugitzen da, baina gero oso kantu zailak dauzka abesteko. Abesterako garaian… 

Ilaski Serrano. Bai. 

Ibon Fernandez. teknika asko eskatzen duten kantuak. Eta, eta ez du hanka sartzen. Joe, ez duela hanka sartzen. Eta hor dago beti oso tonu altuetan, gero behera jaisten da, eta, eta gero keinu bat egiten dizu, gero arropaz aldatzen da… Baina hori guztia divaren kontzeptuan erori gabe. Ulertzen didazue, ezta? Ez da sartzen ohiko pop izarraren eskema horren barruan, baina aldi berean horretara ere, pixka bat mundu horretan ere ibiltzen da jolasean. Beraz, artista… 

Ilaski Serrano. Gustatzen zait.  

Ibon Fernandez. oso interesgarria. Maiatzean diskoa dakar, bide batez, e, Florencek.   

B2
08-05-2022
29726605
07:32
1668