Elikagaien kaltegabetasunari buruzko mitoak eta errealitateak

Elikagaien Segurtasunaren Munduko Eguna ospatzen da urtero ekainaren 7an. Elikagaien segurtasunarekin zerikusia duten hainbat mito eta errealitate irakur ditzakezu jarraian.

Elikagaiek eragindako arriskuak prebenitu, antzeman eta kudeatzea eta giza osasuna hobetzea du helburu Osasunaren Mundu Erakundeak bultzatzen duen kanpainak. Aurtengo leloa Elikagai seguruagoak, osasun hobea da. 

Segidan dituzu irakurgai elikagaien segurtasunarekin zerikusia duten hainbat mito eta errealitate, kontuan izan ditzazun.


Jakin al daiteke jakiak kaltegabeak diren ala ez itxura eta usainari bakarrik erreparatuta?
EZ
Gaixotasunak eragin ditzaketen mikroorganismo gehienek ez dute elikagaien itxura edo usaina aldatzen.

 

 

Beharrezkoa al da janari-soberakinak hoztea?
BAI
Elikagaiak giro-tenperaturan bi ordu baino gehiagoz kontserbatzen badira, kaltegarriak izan daitezke.
 

 

Etxeko hegaztien haragia garbitu egin behar al da janaria prestatu aurretik?
EZ
Etxeko hegaztien haragia garbitzeak mikroorganismo kaltegarriak eskuetara, gainazaletara, tresnetara eta gainerako elikagaietara zabaltzea eragin dezake.

 

Sukaldeko esku-zapiek bakterio arriskutsuak zabal ditzakete?
BAI
Sukaldeko oihalek eta espartzuek bakterio arriskutsuak garraiatu eta zabal ditzakete.
Disoluzio desinfektatzaile batean sartu edo irakin itzazu.

 

 

Elikagai bat lurrera erortzen denean, jan al daiteke 5 segundo baino lehenago jasotzen bada?
EZ
Mikroorganismoak berehala eskualda daitezke elikagaietara, eta, kasu batzuetan, gaixotasunak eragin.

 

Duela hiru egun jandako elikagaiek gaixotasun bat eragin dezakete?

BAI
Mikroorganismo arriskutsu batzuek ordu batzuk baino gehiago behar izaten dituzte gaixotasunak sortzeko.

 

Segurua al da elikagaiak giro-tenperaturan desizoztea?
EZ
Elikagaiak hozkailuan desizozteak edo ur hotzetan murgiltzeak mikroorganismoak ugaritzea saihesten du.

 

Beharrezkoa al da fruta eta barazki ekologikoak garbitzea?
BAI
Produktu guztiak, ekologikoak barne, ur garbiarekin garbitu behar dira, kutsatzaile fisikoak ezabatzeko eta mikroorganismo kaltegarriak edo substantzia kimikoak egotearen ondoriozko arriskua murrizteko.

 

 

testuaren eta argazkien iturria: https://www.who.int/campaigns/world-food-safety-day/2022 

 

 


C1
06-07-2022
29512940
521