Eta zu, nolako parrandazalea zara?

Gustatzen al zaizu parranda egitea? Eta, nolakoa zara parrandan? Hitzontzia, isila, zirikatzailea, negartia…? Parrandazale mota bat baino gehiago ezagutuko dituzue seguruenik. Ados al zaudete audioan aipatzen diren parrandazale-mota hauekin?

Ezbaian saioko podkast honetan (Euskadi Irratia) jendea parrandan nolakoa den adierazten dute hainbat kolaboratzailek. Eta zuek, zer diozue?

Audio osoa entzuteko, sakatu hemen.

 

Irudia: Montecruz Foto (CC BY-SA 3.0)

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Mozkor-mozkor eginda dagoena. Mozkor hitza bi aldiz errepikatuta eta gidoia tartean, hitz konposatua: oso mozkortuta. Era berean: eder-ederra, busti-bustia, beltz-beltza, zikin-zikina…
Kristoren pedoa (mozkorra, aitzurra) dauka. Kristoren erabiltzen da “handia edo itzela” esateko. 
Tutore-moduko bat.  Tutorearena egingo duena. 
Agian igual inkluso botaka edo. Botaka ere agian. 
Gero gogoraraztea. Gero gogoratzera behartzera. 
Ze faena! Ze zorte txarra!
Korte bat, hemen… Ebaki bat alegia. 
Ez da abilitatea. Ez da gaitasuna edo trebezia. 
Dorpea da. z da trebea, baldarra da.


Download
Transcription:[+] Transcription:[-]
Olaia Urtiaga esataria. Iñaki, lehenengo pertsona.
Iñaki Cid esataria. Has gaitezen. Parranda bera hasi baino lehen mozkor-mozkor eginda dagoena
Olaia Urtiaga.  Uau!
Eneritz Sanchez esataria. Um.
Iñaki Cid. Ez dakigu zergatik eta nola, baina gaueko 12etarako ja(da) mozkor eginda dago…
Eneritz Sanchez. Bai. 
Iñaki Cid. Bi kaña hartuko zituen. Gehiago ez. 
Eneritz Sanchez. Edo bi zurito. 
Iñaki Cid. Edo bi zurito. Baina kristoren pedoa (mozkorra, aitzurra) dauka
Olaia Urtiaga. Bai. 
Iñaki Cid. Orduan, klaro, arazoa zein da? Berarekin bakarrik baldin bazaude ba bakarrik geratuko zara, zeren segituan etxera joango da.
Eneritz Sanchez. Bai. 
Iñaki Cid. Eta ez baldin bazaude berarekin bakarrik eta lagun gehiago baldin badaude agian ez da etxera joango, baina parranda osoan zehar aguantatu egin beharko duzu. Eta pentsa, ja norbaitek txupito bat edo eskaintzen baldin badio, bueno, ja koma etilikoa hor daukagu. 
Olaia Urtiaga. Nik benetan esaten dizuet ez nagoela prest pertsona-mota hori berriro jasateko.  
Eneritz Sanchez. O sea, ya! (baina, jakina!) Baina zure laguna baldin bada? 
Olaia Urtiaga. Bueno, gero ez da gogoratuko. 
Eneritz Sanchez. A, nik begiratu. Daukat pertsona bat. Behin parranda batean… O sea, beti gertatzen zaio berdin(a), txikitxoa da eta bueno, eske (izan ere) segituan jartzen da super-mozkor (oso mozkor, hordituta), gaixoa eta ez da konturatzen. Baina… 
Olaia Urtiaga. Baina zu bai.
Eneritz Sanchez. Aurrekoan esan genuen. Igual hemendik aurrera jarri behar dugu tutore-moduko bat.  
(txaloak)
Eneritz Sanchez. Hola. Zu izango zara arduraduna. 
Iñaki Cid. Gaur zuretzako. 
Eneritz Sanchez. O sea, eske ez du balio etortzea tipa (neska) bere lagunarekin, eta bere laguna jiji-jaja… (iji-aja)
Iñaki Cid. Egia da. Lagune(ta)z ari garela, lagunak edo, bueno, ez dakit nola esan. Bai. Badaude juxtu kontrakoa, ezer edan, edan ez dutenak eta orduan hurrengo egunean dena dakite. 
Eneritz Sanchez. Badago jendea horrela? 
Iñaki Cid. Badago. 
Olaia Urtiaga. Bai. Badago. 
Iñaki Cid. Bai. Badaude. Eta gainera, hauek pasatzen dute gau guztia argazkiak ateratzen.
Eneritz Sanchez. A bai! 
Iñaki Cid. Bideoak ateratzen. Eta horiek denak instagramera igotzen. Klaro, beraiek oso ondo aterako dira argazkietan baina zu ez.  
Eneritz Sanchez. Baina zu ez. 
Iñaki Cid. Zu lasai… Agian igual inkluso botaka edo aterako zara argazkiren batean baina beraiek ez, e!
Eneritz Sanchez. Ya! Jende hori ez. Bueno, aber, nik uste dut pertsona arduratsu bat egon behar dela baina…
Olaia Urtiaga.  Eske nik oso memoria ona daukat. Edanda ere oso memoria ona. 
Eneritz Sanchez. Bai. Nik ere. 
Olaia Urtiaga. Niri, bueno, nire koadrilako lagun batek hau entzuten badu esango du: “Olaia, zu pertsona hori zara”. Beti haserretzen da nirekin ni denaz gogoratzen naizelako. 
Eneritz Sanchez. Ya!   
Olaia Urtiaga. Dio, baina nola, nola da posible? Nola gogoratzen zara horretaz ere? Bueno, ya, gogoratzen naiz. 
Eneritz Sanchez. Ya. 
Olaia Urtiaga.  Eske hori ezin da aukeratu. Esan nahi dut: gogoratzea…
Iñaki Cid. Ya. Bai. Horrela zara. 
Olaia Urtiaga.  Ni normalean, hala ere gogoratzen naiz, baina…
Iñaki Cid. Ya. Baina gero gogoraraztea. Ere jendeari gogoraraztea, klaro.
Olaia Urtiaga. Hori enpatiarekin eta egin behar da. Aizu!
Eneritz Sanchez. Ze faena!
Olaia Urtiaga. Norbaitek duintasuna galdu zuen momentu batean…
Iñaki Cid. Zu gogora zaitezke, baina besteei…
Eneritz Sanchez. Ez kontatu. 
Iñaki Cid. Hori da. Ez kontatu, eta gainera, gutxiago publikoki.
Olaia Urtiaga.  Behar bada momenturen batean erabil daiteke informazio hori? 
Iñaki Cid. Agian bai. 
Eneritz Sanchez. Beharbada…
Olaia Urtiaga. Ez dakigu.
Eneritz Sanchez. Gordeko dugu gure kaxoitxoan.
Olaia Urtiaga.  Benga! Beste bat. 
Eneritz Sanchez. E, bale. Niretzako, duela gutxi gertatu zitzaigun, urgentzietan bukatzen duena. O sea, duela hilabete batzuk, en plan (zera), batzuk oporretan, etxe batean. Baina, pues hori, derrepente…
Olaia Urtiaga.  Gure erizaina.
Eneritz Sanchez. Pues eman zion letxe bat (zartako) bat hola…
Olaia Urtiaga.  Kolpe bat hartu zuen.
Eneritz Sanchez. Korte bat, hemen…
Olaia Urtiaga. Odola. 
Eneritz Sanchez. Eta ezkontzen zen. 
Iñaki Cid. Tan-tan!
Olaia Urtiaga.  Ezkontzen, noiz?
Eneritz Sanchez. Ba handik hilabetera ezkondu zen.
Olaia Urtiaga.  Ai, ama!
Eneritz Sanchez. Bera ondo, e! Ondo geratu zen. 
Olaia Urtiaga. Flekilloa zeukan. Flekilloa utzi zuen ezkontzarako, ez? 
Eneritz Sanchez. Flekilloa jarri zuen. Bai. Bai. Total. “O sea, bueno, ja badakit nola joango naizen ezkontzara orraztuta”.
Olaia Urtiaga.  A, gaixoa!
Eneritz Sanchez. Gaixoa! Baina badago jendea daukala [daukana], ez da abilitatea, baina ez dakit, egiten duzu, hola klak eta mina hartzen duzula! Edo…
Iñaki Cid. Bueno!
Eneritz Sanchez. Txankletekin… Bai. 
Iñaki Cid. Ez dakit abilitatea daukan edo igual kristoren…
Eneritz Sanchez. Torpea da. Edo pedoa. 
Iñaki Cid. Horrek ere laguntzen du. 
Eneritz Sanchez. Bai. 
Olaia Urtiaga.  Nik uste dut egin dugula dekalogo polita, baina beharbada amaitzeko, Iñaki, aipatu behar genuke, Ibonek iradoki digu zerrenda honetan ba dela pertsona-mota bat, eta beharbada pertsona-mota hori aipatuz bukatuko dugu zerrenda hau?
Eneritz Sanchez. Bale. 
Iñaki Cid. Motor-saltzailea. 
Eneritz Sanchez. Aber? (nola)?
Iñaki Cid. Klaro, esan nahi du. Aste guztian zehar parranda, kristoren parranda egingo duzunaren motorra saltzen dizu. 
Eneritz Sanchez. Bai. Bai. 
Iñaki Cid. Eta gero, momentua iristen denean, “Ez, zeren hurrengo egunean amonarekin bazkaria daukat”. Eta ez dakit zer. Eta azkenean ez du parrandarik egiten. 
Eneritz Sanchez. Bai. 
Iñaki Cid. Eta zuk ja(da) plan guztia zeneukan osatua eta etxean geratzen zara. 
Olaia Urtiaga.  Pertsona horiek ez.
Eneritz Sanchez. Ez. Pertsona horiek ez, mesedez. Ez!
B2
12-10-2021
28962742
00:04:00
2788