Egipton aurkikuntza arkeologikoak nonahi
Ane Irazabal kazetariak eta Karlos Almorza historiagileak, norberak bere ikuspegitik, Egipto izan dute mintzagai Faktoria Magazina saioan (Euskadi Irratia). Sarri izaten dira herrialde horretan aurkikuntza arkeologiko sonatuak, baina guztia ez da arkeologia, Ane Irazabalek ongi gogoratu duenez.
Ane Irazabalek dioen bezala, Egiptoren kaosa eta edertasuna ezagutu nahi badituzu, entzun hurrengo bi elkarrizketatuen hitzak.
Irratsaio osoa entzuteko, berriz, klikatu esteka.
Argazkia: Pixabay
HIZTEGI LAGUNGARRIA Zer datorkizu gogora? Gogora etorri. Zer etortzen zaizu gogora, zer gogoratzen duzu? Era berean: zer datorkizu burura? Egiptoko kultura zaharra izatetik aparte. Egiptoko kultura zaharra da, eta gainera… Hezetasunik ez dagoen heinean. Heze edo bustita ez dagoen neurrian, ez badago (lurra edo basamortua). Gurutzatu egiten dira. Txertatu egiten dira, nahastu. Zer gertatu zen iragan hilabetean. Zer gertatu zen aurreko hilabetean, pasa den hilabetean. Lurpean sekula aurkitutako eremu urbano handiena. Lurraren azpian inoiz aurkitu den eremu urbano handiena. |
Esataria 1. Ane Irazabal. Ane, egun on.
Ane Irazabal kazetaria. Kaixo, egun on.
Esataria 1. Zuri, Ane, Egipto entzutean zer datorkizu gogora?
Ane Irazabal. Bueno, niri oroitzapen pila bat datozkit gogora ze(ren) bi urte eta erdi bizi izan nintzen Kairon, eta, eta bueno ba, aurkikuntza arkeologiko guztiez gain, nik nahasmen politiko handiaren garaia bizi izan nuen, eta mila… Egiptori buruz pentsatzen dudanean pentsatzen dut: “Edertasuna eta kaosa”. Biak batera.
Esataria 2. Karlos Almorza. Egun on.
Karlos Almorza historiagilea. Egun on.
Esataria 2. Antzinako Egiptoko jakintzan doktorea zara zu.
Karlos Almorza. Bai.
Esataria 2. Eta Egiptologia da zure pasioetako bat.
Karlos Almorza. Bai. Bai. Hala da, bai.
Esataria 2. Zu zer zara? Egipto medio (komunikabide ) handietako titularrean ikustean, segituan klik egiten duenetakoa edo?
Karlos Almorza. Ba bai. Segitzen dut. Segitzen dut.
Esataria 1. Bai. Zergatik agertzen da, Karlos, zure ustez hainbestetan Egipto komunikabideetan, titularretan (izenburuetan)?
Karlos Almorza. Bueno, hasteko, Anek esan duena zuzena da, ez? Baina nik, adibidez, historia aldetik(an) esango nuke Antzinako Egipto, Egiptoko kultura zaharra izatetik aparte, 3.000 urte iraun zuela. Erromatarrak Kristo aurreko 30 urtera ailegatu ziren arte. Orduan, bestalde, Egiptoko basamortuan lurperatu zituztelako beraien arbaso eta altxorrak. Hezetasunik ez dagoen heinean gauzak ondo kontserbatu izan dira.
Esataria 1. Aja!
Karlos Almorza. Horregatik dituzte ere museoetan hainbeste pieza.
Esataria 1. Ya! Ya! Alde batetik, beraz, zibilizazio honek luzez iraun zuelako, 3.000 urte esan duzu…
Karlos Almorza. Klaro! (jakina!)
Esataria 1. Eta horretaz aparte basamortuak aukera ematen du zera, gauzak, materialak eta, hobeto gordetzeko, ezta?
Karlos Almorza. Hori da. Bueno, hobeto… Hezetasunik ez dagoen lekuan ondo kontserbatzen dira. Edo… Ni historialari, historialaria naizen heinean ez dut esango garrantzia ez dutenik, baina milaka eta milaka aurkikuntzen artean beste batzuk gehiago dira. Denak inportanteak dira. Bale? Baina aurkikuntza oso inportanteak izateko, adibidez, beste pisu bat (zerbait ) behar du. Adibidez, Kleopatra eta Alejandro handiaren hilobiak aurkitzea. Por ejemplo, (esaterako) ulertzen?
Esataria 2. Ane, izan ere, hemen kazetaritza eta arkeologia eta historiaren ikerkuntza zientzia bezala gurutzatu egiten dira, ezta? Eta Egipton Turismoko Ministerioa daraman sail berak darama baita ere aintzinako kontuen alor guztia, ezta?
Ane Irazabal. Bai. Bai. Eta Egipton ikusi duguna da azken hamarkadetan. Zer gertatu da? Egipton askotan erabili dela arkeologia edo erabili direla aurkikuntza arkeologikoak edo historikoak, demagun, polemika politikoak tapatzeko. Ikusi genuen, adibidez, zer gertatu zen iragan hilabetean Ever Given ontzi handiarekin, ezta? Egiptok egin zuen erredikulu (lotsagarrikeria) handiaren ostean Suez kanalean, gero muntatu zuten izugarrizko zeremonia ba hilkutxa asko eramateko, eta Tahrir plazan dagoen, edo zegoen, arkeologia-museo zaharretik piramideen aurrean dagoen arkeologia-museo berrira, ez?
Eta ikusi dugu, eta hau behin baino gehiagotan ba nabaritzeko aukera izan dugu bertan bizi ginen kazetariok, erabili izan dela instrumentu propagandistiko moduan polemikak edo errepresio politikoa ba nolabait tapatzeko. Atentzioa (arreta) desbideratzeko.
Esataria 1. Bueno, beraz, propaganda eta kultura-zabalkundea, pixka bat hor, nahastu bezala egiten dira. Dena den, Karlos, azkenaldian, zera, jakinarazi dizkiguten aurkikuntzen artetik bakarren bat azpimarratuko zenuke? Adibidez, lehen Jonek esan du, Urrezko Hiri galdua deitzen diotena aurkitu dutela, ezta?, lurpean sekula aurkitutako eremu urbano handiena. Garrantzirik ematen diozu aurkikuntza honi?
Karlos Almorza. Bueno, hori, inportantea izanik, baina ez, ez gehiago [gehiegi]… Esan nahi dizudana da. Nik, adibidez, zientifikoki azken, hola, berrikuntza handienetako izan da ba Egiptologia zientzian berrikuntza batzuk egiten dira teknologia berriak aplikatuta. Adibidez, ADNa. Eta orduan, nik uste dut hor historian, guk ikasi dugun historian behintzat nola esango nuke?, berri onena izango zen, edo argiena, Tutankamon Akenatonen semea zela. Eta Egiptoko faraoien artean bere izena ezabatu behar zenaren semea da. Gaur egun, munduan zehar faraoi ezagunena. Modu sinple batean esango dizut. Akenaton izango zen faraoien artean gorrotatuena. Bere izena leku guztietatik kendu zuten, inork ez gogoratzeko, eta Akenatonek, hango kleroa boteretik baztertu zuen, Amarna hiria sortu eta Aton, eguzki-jainkoa, jainko bakarra izendatu. Eta hori ez zioten inoiz barkatu.
Orduan, pentsatu, bere semea da gaur ezagunena, aurkitu zutelako bere hilobia 1922an. Nik uste dut zientifikoki izan den gauza garrantzitsuenetakoa hori izan dela, kendu gabe, zuk ondo esaten duzun bezala, beste aurkikuntza hauek.