detalle dokuteka-generico-fitxa

Patenteak

Zer patenta daiteke? Zer ez? Azalpen horiek eta beste hainbat emango ditu audio honetan patenteen arloan lan egiten duen Ismael Igartuak.

Entzun Ismael Igartuak, Galbaian Intellectuak Property agentziako zuzendariak, zer dioen jabetza industriala eta intelektuala babesteko zenbait tresnez.

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria. Ismael Igartua, Galbaian Intellectual Property agentziako zuzendaria. Egun on.

Ismael Igartua, Galbaian Intellectual Property agentziako zuzendaria. Egun on. Bai.  

Esataria. Zuek jabetza industrial eta intelektualaren esparruan egiten duzue lan eta, horrenbestez, patenteekin, ezta?  

Ismael Igartua. Hori da. Hori da. Guk jabetza industrial eta intelektual mailako zerbitzu integral bat eskaintzen dugu, beti ere negozio-ikuspuntutik eta estrategiari garrantzia handia emanez, eta bai, jabetza industrial eta intelektual deitzen dugun honen baitan berrikuntzaren emaitzak babesteko tresna desberdinak daude, eta jakina, patentea da tresna horietako bat.  

Esataria. Beraz, tresna desberdinak daude. Patentea da aukera bat, baina asmakizun edota ideak legez babesteko beste bide batzuk ere badaude?    

Ismael Igartua. Kontua da ideia baten inguruan sortutako proiektu batean jabetza industrialak eta intelektualak eskaintzen dizkigun tresna desberdin hauek erabil genitzakeela, ez? Eta orduan, patenteak erabiliko genituzke  produktu jakin bat garatu behar baldin badugu, produktu horren asmakuntzan ez?, patentearekin asmakuntza babestu ahal dugu. Ideia abstraktuak ezin izango ditugu babestu. Eta berrikuntza bat zer da?: soluzio tekniko bat, azken batez. Beraz, ezaugarri teknikoak izango ditu.  

Esataria. Beraz, patentatzeko zerbait ukitzeko modukoa edo, edo zehaztu daitekeena izan daiteke, ezta?  

Ismael Igartua. Zehaztu daitekeena eta ezaugarri teknikoak dituena. Adibidez, negozio-modelo bat ezingo genuke patentatu, ezaugarri teknikorik ez daukalako.

Esataria. Ez daukalako.  

Ismael Igartua. Orduan, esandako moduan, ez?, ideia baten inguruan proiektu bat sortzen badugu, adibidez, produktu berri bat garatzen baldin badugu, asmakuntza produktu horretan, horren baitan egon daitekeen asmakuntza bat baino gehiago izan daitezke; babestu genezake patenteen bitartez. Eta baita bigarren modalitate batez be (ere), utilitate-modeloen bitartez. Baina esandako moduan, tresna gehiago ere badauzkagu. Adibidez, askotan produktu horren aspektu garrantzitsu bat bere itxura izan daiteke, bere, bere estetika… Orduan, badaukagu beste pertsona bat, diseinu industriala, estetika hori babesteko. Eta gero, nola ez, produktua merkaturatzeko orduan produktu hori identifikatzeko zeinu bat aukeratu beharko dugu. Eta hori marka baten bitartez babestuko genuke.  

Esataria. Beraz, marka ere erregistratu daiteke.  

Ismael Igartua. Hori da. Hori da.  

Esataria. Sakondu dezagun pixka bat sekretu industrialaren ideia horretan.  

Ismael Igartua. Sekretu industriala ere jabetza industrialaren eta intelektualaren barneko tresna bat gehiago da. Enpresa-sekretuen kasuan ez dago erregistro bat non sekretu hori erregistratzen den baizik eta norberak mantendu behar du sekretuan sekretuan mantendu daitekeen bere produktuaren alderdi hori. Eta hemen beti jartzen dugun adibidea Coca Colaren formularena da. Coca Colaren formula laborategian ezin da, ezin da jakin zein den. Orduan, Coca Colak erabaki zuen bere formula hori patentatu beharrean sekretuan mantentzea.  

Esataria. Patentatuz gero une batean agortu egingo litzatekeelako.  

Ismael Igartua. Hori da. Alde batetik, kontutan izan behar dugu guk asmakuntza bat patentatzen dugunean monopolio bat lortzen dugula. Monopolio hori mugatua da, gehienez 20 urte patentatzen denetik. Eta bestalde, monopolio horren truke, derrigortuta daude asmakuntza hori esplikatzera, ez?, asmakuntza horrek nola funtzionatzen duen azaltzera. Beraz, informazio hori partekatu egiten du mundu guztiarekin, beraz, patente horren bizitza bukatu ondoren edozeinek erabil dezake ezagutza hori.  

Esataria. Ismael Igartua, Faktorian azalpen hauek emateagatik, eskerrik asko.   

Ismael Igartua. Zuei. Plazer bat.       

detalle2

Document library

C1
03-12-2021

x61pRelaContWAR

28050672
03:58

x61pViewCountWAR

3896

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR