Euskal emakume raketistak, Madrileko izar

Gloria Agirre, "Aizarnako Txikita", raketista profesional aritu zen Madrilen XX. mendean, beste emakume kirolari euskaldun batzuen antzera (Agustina, Irura, Chiquita de Anoeta, Pepita, Julita).

Zestoako Aizarna auzora joan zaizkio orduko bizipenak entzutera Gaizka Aranguren eta Loli Astoreka, Itxi liburuak saioko bideo honetan ikusiko dugunez.   

 


Transcription:[+] Transcription:[-]

Gaizka Aranguren kazetaria. Raketista onenak haien garaiko kirol-izarrak ziren: toreroak, aktoreak eta klase guztietako artistak joaten ziren haiek ikustera. Kromoak, afixak eta egunkariak bete zituzten haien irudi, izen eta goitizenekin: Agustina, Irura, Pepita, Julita, Txikita de Anoeta. Azken honek tarteka bi raketisten kontra jokatzen zuen, baita irabazi ere.  

Inoizko raketista profesionalen artean hoberenetariko bat Txikita Anoetakoa izan zen. Hura hil egin zen, baina bere ezizen hura bertze batek hartu zuen gerora eta harekin egonen gara.  

20 urtez aritu zen profesionalki pilotari Madrilen, eta guk gaur bere bizipenak entzunen ditugu. Gloria Agirre du izena, Aizarnako Txikita raketista gisa.  

Ez dakidana da zuri nola erran behar ote dizudan, Gloria ala Txikita 

Gloria Agirre, Aizarnako Txikita, raketista ohia. Herrian, Gloria.        

Gaizka Aranguren. Baina kirolari gisa.  

Aizarnako Txikita. Aizarnako Txikita. Bai.  

Gaizka Aranguren. Eta hori nondik hartu zenuen? 

Aizarnako Txikita. Nire aitaren lagun batek esan zidan: “Gloria, Madrilera joaten baldin bazara, jarri behar duzu Chiquita de Aizarna. Orduan, ba, Aizarna ezagutu egingo du jendeak. Porque (zeren) bestela, Aizarna…” Eta gero, neuri ilusioa egiten zidan, ba,  izan(du) zen Txikita bat, Anoetakoa, niretzat izan den pilotaririk handiena. Beti edukitzen nuen halako, nik ere Txikita jarri behar dut, aber (ea) zerbait pegatzen zaidan edo, bere jokoa edo ez dakit ba! 

Gaizka Aranguren. Noiz hasi zinen zu pilotan? Ze lehenik eta behin pilotan hasi zinen, ez?, bertan, herrian. 

Aizarnako Txikita. Bai. Hasi ginen eskuz.  

Gaizka Aranguren. Eskuz.  

Aizarnako Txikita. Nire frontoia, hauxe! Eta nik etxetik(an) entzuten nuen: tak-tak-tak. Ui, pilota! Ari dituk. Bueno, banitxik (banoak) 

Gaizka Aranguren. Deialdia zen. Zuret(z)ako deialdia.  

Aizarnako Txikita. Hori da.  

Neskek ez zuten hainbesteko afiziorik, gutxiago. Eta ja mutilekin. Mutilak kontrarioak, eta mutilak… Eta halako batean, Zestoako festetan, hango alkatea orduan, garai hartakoa… Eta esan zuten: “hauek pilotan jarri behar ditugu. 12 edo 13 urte horrela geneuzkan, eta Zestoako bi mutilen kontra Zestoan jokatu genuen.  

Orduko alkate horrek erregalatu zidan egun horretan jokatu nuen partiduagatik raketa bat: izugarri raketa polita! Baina nik banekien hemen ez zegoela jokatzerik. Eta nik esaten nuen, nik neukan afizioarekin, eta nik ezin dut pilotan hemen jokatu. Hasi nintzen ikusten, rebistak (aldizkariak), eta egunkarian… Madrilen ez dakit zenbat raketista, kanpeonato (norgehiagoka) bat, ez dakit, irabazi dute eta ez dakit zein artista izan diren premioak entregatzen. Ui, niri izugarrizko zera egiten zidan, aizu! 

Gaizka Aranguren. Begiak horrela!  

Aizarnako Txikita. Marisol, eta garai hartan, ez dakit zein izan diren premioak entregatzen! Eta bueno… Eta etxean, ba, gurasoei nik Madrilera joatea nahi nuela. Ba etxean, badakizu, pues (bada) ez zuten aurrena onartzen. Eta halaxe, denbora pasa zen. Baina halako batean neuk idatzi nion hango enpresarioari, Madrileko enpresarioari.  

Loli Astoreka aktorea. Eta bekatuan egin zenuen dena, hori dena ezkutuan? 

Aizarnako Txikita. Bekatuan. Bai.  

Loli Astoreka. Gainera, gaztea zinen. Zenbat urte zenuen?  

Aizarnako Txikita. 14 edo horrela. 

Gaizka Aranguren. Jesus! 

Loli Astoreka. Aitaren eta Semearen! 

Aizarnako Txikita. Bai. Eske (izan ere) nik ez nuen beste modurik ikusten!  

Gaizka Aranguren. Ea, proposatzen dizut zuret(z)ako jadanik berezia izanen den bertze leku batera joatea.   

Aizarnako Txikita. Kontentu. Ondo. 

Gaizka Aranguren. Benga! (Goazen) 

Aizarnako Txikita. Bai.  

Gaizka Aranguren. Txikita, erran diguzu nola egin zenuen jauzia Aizarnatik Madrila. Eta Madrilen, zer? Zer egin zenuen Madrilen?  

Aizarnako Txikita. Aurreneko nire ideia zen, ba, pilotan egitea, ezta? Eta zenbat eta lehenago, aber ikusten nituen kantxan Chiquita de Anoeta eta Irura, Agustina eta horiek, ezta? Baina gurasoek eta esan zidaten: “Aizu! Baina han zerbait egin behar duzu. Edo ikasi edo zerbait”.  

Gaizka Aranguren. Pilotaz gain, bertze zerbait.  

Aizarnako Txikita. Pilotaz gain. 

Eta ez dakit, lagun batzuek eta esan zidaten: “Goazen ikustea Farmaziako fakultatea, aber gustatzen zaizun”. Eta horrela eta joan, ikusten eta jardun ginen eta esan nuen: “Ba, bueno, hauxe 

Gaizka Aranguren. Farmazia. 

Aizarnako Txikita. Farmazia.  

Loli Astoreka. Baina aber, bihotza. Denbora nondik ateratzen zenuen? 

Aizarnako Txikita. Bai. Nik uste dut denbora ateratzen zela, porque (zeren) guk partidu bat jokatzen genuen arratsaldez edo gauez. Baina gero egun guztia zekazun (zeneukan). 

Gaizka Aranguren. Eta raketista gisa, gainera, arrakasta bazenuten, ez, Madrilen?   

Aizarnako Txikita. Bai. Bai. Bai. Bai. Bai. Ezagutzen zen deporte (kirol) bat zen. Jende askori gustatzen zitzakon (zitzaion). Eta oso anbiente (giro) polita egoten zen frontoian.  

Gaizka Aranguren. Baina horien artean zu gazteena, ez?, nabarmen. 

Aizarnako Txikita. Bai. Bai. Bai. Hauek ziren Agustina eta Irura. Ni Chiquita de Aizarna, eta hor ez da ikusten Chiquita de Anoeta 

Gaizka Aranguren. Betiko, denbora guzietako raketa lau pilotari onenak. Eta tartean… 

Loli Astoreka. Txikita 

Aizarnako Txikita. Bueno, hemen hala jartzen du.      

(barreak)      

B2
03-08-2021
28036998
06:29
2810