Maytree taldea

Maytree taldeak hainbat gailu teknologikoren onomatopeiak egiten ditu a capella.

Entzun Maytree, eta ea zer dioen Maite Goñi gonbidatuak talde horretaz Euskal Telebistako Ahoz Aho saioan.  


Transcription:[+] Transcription:[-]

Ilaski Serrano esataria. Zer ikusiko dugu? Sarean ibili da Maite bilaka eta bilaka. Eta hau ekarri digu.
Maite Goñi gonbidatua. Bai, bueno. Badakizu, beti, astero-astero badagoela beti bitxikeriaren bat edo, hortik zehar birala egiten dena. Goazen entzutera piska bat. 
(hainbat gailuren onomatopeiak).
(barreak) 
Maite Goñi. Ez didazu esango ez dela oso ona.
Ilaski Serrano. Oso ona da.
Maite Goñi. Eta nik uste dut ikusleek identifikatuko zutela ez? beraien tonua, edo horrelako zerbait. 
Ilaski Serrano. Datorren galder(e)a da: zeini okurritu zaion denetatik eta non gelditzen diren entseiatzeko, hau,  oso ondo dagoelako, e!
Maite Goñi. Baina ematen du… Begira, hau oso adibide polita da ikusteko hor, biral egiteko, behar dena. Bueno, imajinazio piska bat behar da. Imajinazio asko, adibidez, hau egiteko. A capella egiten ari dira soinu horiek. Baina badauka beste lekzio (irakaspen) bat honen atzetik, eta da ba ez dela lehenengo aldia. Urteak daramatzala talde honek gauzak egiten Interneten…
(iratzargailu-hotsa)
Ilaski Serrano. Hau nire despertadorea da. 
Maite Goñi. Bueno ba esnatu! Bai ba, pentsatu ze imajinazioa, eta hori… Eta dute, bueno… Joaten baldin bazarete  Youtubeko kanalera, Maytree, nire, bueno ingelesezko nire zuhaitza edo izango litzateke. Eta ez bakarrik iPhoneko tonu ezagun-ezagun horienak eta abar. Baizik ba Windows-eko soinuak eta bestelakoak. Eta orduan talde hori iritsi da momentu bat, ba bueno, piska bat izan dira hortxe-hortxe, iritsi da momentu bat birala egin dena bere lana. Eta bueno, ja astebeteko kontuan edo miloi bat eta hirurehun, edo ez dakit zenbat mila, erreprodukzio izan dituzte Youtubeko kanalean. Orduan, norbaitek nahi baldin badu gehixeago edo gustatzen bazaio, horrelako, horrelako bitxikeriak gustatzen bazaizkio, ba hauxe izango litzateke aste honetako bitxikeria. 
Ilaski Serrano. Ikusten duzulako tonua, bale, baina, mezuarena oso ona da. 
Maite Goñi. Bai. Niri asko gustatzen zait. Beraiek serio-serio bezala holako lan bat egiten eta kristoren itxura serioa eta bueno, eta ezta?, bai, karteltxoarekin, eta gero, ba bueno, bideoaren amaieran egiten dute itxierako tonua bezala, identifikatzen dena ixtearekin edo, amaierarekin edo horrela. Oso, oso, bueno, oso kuriosoa iruditu zait. 
Ilaski Serrano. Ze ondo! Iratzargailurik barik (gabe) egongo naiz hurrengo bi egunetan be (ere) bai. Hori ere bai. Ez diot nik kasu handirik egiten iratzargailuari baina…
Maite Goñi. Edo bestela, Ilaski, kontratatu norbait aldamenean horrela iratzartzeko. Ez da ideia txarra. 
Ilaski Serrano. Bueno, Willis Drummond edo… deitu beharko diegu.
Maite Goñi.  Ez duzu talde oso bat behar. Norbait a capella egitearekin ba agian nahikoa izango litzateke. 
Ilaski Serrano. EITB Kulturatik gatoz, eta ikusten egon garelako besteak beste.     

B1
03-02-2021
28020902
00:02:59
966