detalle dokuteka-generico-fitxa

Among Us bideo-joko arrakastatsua ezagutzen duzu?

Azken boladan joko hau da munduan barrena jokalari gehien dituenetako bat.

Nola jolasten den jakin nahi baduzu, entzun Euskadi Irratiko audio hau, Digi-atalean saiokoa.  Bertan, Maite Goñik eta Joxe Rojasek azalpen ugari emango dituzte.
Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

Gorka Otaegi esataria. Azkenaldian oso modan jarri da jolas bat, joko bat, Among Us izenekoa. Entzungo dugu trailerra (aurrerakina). (musika) 

Joxe Rojas . Jesus! 

Gorka Otaegi gonbidatua. Hori, Jesus. Hori da. Jesus esan dugu erredakzioan deskargatu dugunean jolasa, eta kasik kanta honek iradokitzen duen izua sentitu dugunean. Bai, ze(ren) ez genuen ezer ulertzen. Ikusi ditugu hor panpina moduko batzuk, gorriak eta kolore desberdinetakoak, horrela, ez dakit, eskafandra moduko bat jantzita izango balute bezala, pantailatxo batekin edo kristaltxo batekin begien parean. Eta guk zer egin behar dugu panpina hauekin? Hau da gazteen artean modan dagoen jolasa, milioika erabiltzaile dituena munduan momentu honetan. Eta ez dugu ezer ulertu. Ez dugu ezer ulertu, eta orduan esan dugu S.O.S., mesedez, gure Joxek eta gure Maitek azal diezagutela nola jokatzen den honetara edo zer egin behar den, ze(ren) jakin badakigu Maitek noizbait erabili izan duela.  

Maite Goñi gonbidatua. Bai. Bai. Bai. Noizbait edo ia egunero.  

Joxe Rojas. A? 

Maite Goñi. …ze(ren) ez zait, ez daukat beste erremediorik. 

Joxe Rojas A bai, e?  

Maite Goñi. Bai. Bai. Bai. Bai. Bai. Hortxe daukat, ez dakit entzuten egongo den, baina iloba, 10 urterekin…. Eta asko gustatzen zaio. Eta orduan, holaxe ibiltzen naiz ni, horrela, egunean jarrita. Baina kontua da esan duzula panpinak. Nola panpinak? Astronautak, Gorka, astronautak dira! 

Gorka Otaegi. A! Astronautak dira. Bueno.  

Maite Goñi. Astronautak dira.  

Gorka Otaegi. Egia esan, marrazkiak ez dira oso definituak (zehatzak).  

Joxe Rojas. Ez.  

Maite Goñi. Ez. Ez. Ez. 

Gorka Otaegi. Izan daitezke astronautak edo patata-zaku bat ere bai. 

(barreak) 

Maite Goñi. Hori ere bai. Bai, baina gero jakin dezazula, bueno, ja behin ulertzen duzunean jokoa eta hori, posible duzula aldatzea bai kolorea eta bai eskafandraren kolorea, eta baita txapelak eta holako gauzak (ere).  

Bueno, kontua da, espazio-ontzi batean zaude, eta bueno, lortu behar duzu misio bat, eta abar. Eta orduan, partidaren hasieran esaten, e, bueno, makinak edo jokoak esleitzen ditu rolak, eta rol bat da tripulazioko pertsona arrunta, edo astronauta arrunta, eta beste bat da iruzurgilea. Ba betiko “El asesino” jokoarena edo, edo “Cluedo”, edo…   

Gorka Otaegi. Zer dago, infiltraturen bat, satorren bat hor dagoena? 

Maite Goñi. Hori da. Eta 10… Bueno, joka liteke 4ko taldean edo 10ekoan. Orduan, 10ekoan daude 3 iruzurgile eta 4koan ba bat uste dut dagoela. Eta orduan, arruntak egin behar duena da, ba betiko moduan, arrunt guztiok egiten duguna, ba atazak eta eguneroko lanak, eta tripula, tripulazioko lanak.   

Joxe Rojas. Konpondu radarra, eta holako gauzak. 

Maite Goñi. Hori da. Konpondu lana. Eta orduan, baina bitartean, lanak eta… Bueno, dago mapa bat espazio-ontziarena, eta orduan, espazio-ontzi horretako gune ezberdinetan daude ba erronka ezberdinak egin behar dituzunak, ba garbitu, edo, edo ez dakit, edo bete depositoa (gordailua), eta horrelako gauzak. Baina… 

Gorka Otaegi. …eta erronkak gainditzen badituzu? 

Maite Goñi. Bai, bizirauten jarraitzen duzu, baina kontua da zuk horiek denak egiten dituzun bitartean, ez baldin bazara iruzurgilea, ba, egon beharra daukazula oso erne, ze(ren) etor liteke edozein momentutan eta zu akabatu. Orduan, hori da. Jokoa da, iruzurgileak egin behar du ba misioa bertan behera utzi, edo behintzat, edo kaosa sortu, eta horrelako zerbait, eta akabatu jendea.  

Orduan, oso sinplea da. Astronautak, zuk diozun bezala, ez daude oso ondo definituta eta hori, eta jokoa bera ere holakoxea da, ze(ren) daude gela batzuk, eta zu joaten zara muñekitoaren (panpinatxoaren)… Mugitzen duzu hatzaz, eta gela batetik bestera gauzak egiten. Eta kontuz ibili behar zara beste norbaitek ba agian… Denbora guztian oso erne. Eta klaro, edozeinek ikusten baldin badu zerbait susmagarria, deitu dezake bilera batera. Eta orduan dago txat bat. Eta orduan esaten duzu: “Ba nik uste dut beltza izan dela”. “Eta ez, eta zelestea (urdin argia)”. Eta hori… 

Gorka Otaegi. Bai, baina txat horretan iruzurgilea ere badago. 

Maite Goñi. Bai. Bai. Bai. Bai. Bai. Bai. Bai. Eta orduan…. 

Gorka Otaegi. Esango du: “Nik ez dakit ezer!” 

Maite Goñi. Hori. Hori. Hori. 

Gorka Otaegi. “Ez dakit nor den iruzurgilea”. 

Maite Goñi. Ez. Edo kontrakoa: “Ikusi dut arrosa egiten ez dakit zer”. Eta orduan, orduan, despistatzeko da.  

Gorka Otaegi. Baina, adibidez…e 

Maite Goñi. Bai?  

Gorka Otaegi. Iruzurgileak norbait hiltzen duenean pertsona hori ja txatetik kanporatua izango da, ze(ren) bestela esan dezake: “Honek akabatu nau”.  

Maite Goñi. Bai. Hori. Bera dago ja, botatzen dute espaziora, hor bueltaka (itzulika); eta joan egiten da. Baina beti dago bilera bat esateko zein izan den. Orduan, beti urgentziazko bilera bat, eta orduan asmatu behar da nor izan den. Eta orduan, hor dago trukilloa. (trikimailutxoa).  

detalle2

Document library

B2
02-09-2021

x61pRelaContWAR

27955070
04:22

x61pViewCountWAR

3537

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR