Docutec
Errepasoa 2020 urteari
Xabier Lete abeslaria gogoan, kantari egin du Maddalen Arzallus bertsolariak 2020 urtearen errepasoa.
Urteko gai nagusiak aipatuko ditu maddalenek entzungai dituzun bertsoetan.
Jatorrizko audioa, helbide honetan duzu entzungai.
Kantatzera noazu (noakizu) bertso bat edo bi,
atzo bertan jarriak urte zaharrari
bukatuz doan 2020ri,
gauza ederra denik ez ukatu neri (niri),
gauza ederra denik ez ukatu neri (niri).
Urtea hasi eta lenbiziko (lehenbiziko) gauza,
harrotu ziren erraustegitako hautsak,
errudunak nor diren nolako zalantzak,
lasto tartean zail da topatzen orratzak,
lasto tartean zail da topatzen orratzak.
Martxoa hasi eta horrekin batera,
birusarekin denak joanda komunera,
zenbakiekin bete digute papera
“La Pantoja” ikusiz ilustratzen gera (gara),
“La Pantoja” ikusiz ilustratzen gera (gara).
Futbola ere aurrera doa mantxo-mantxo,
Realak ia-ia galdu zuen atzo,
bihotzekok (bihotzekoak) emanda joan ziren bi atso,
ze (zein) pozik De Pedrito eta Don Alonso,
ze (zein) pozik De Pedrito eta Don Alonso.
Gauzak gaizki dabiltza hau da komeriya (komeria),
Saharan ere gerra piztu dute iya (ia),
eta totatzen bazait aurten loteriya (loteria),
erosi beharko det (dut) planeta berriya (berria),
erosi beharko det (dut) planeta berriya (berria).
Ez dira garai onak printziak (printzeak) hazteko,
haiek errege-eskola xuxen (zuzen) ikasteko,
gero herriarentzat lanian (lanean) hasteko,
garai hobeak dira bazterrak nasteko (nahasteko),
garai hobeak dira bazterrak nasteko (nahasteko).
Aurtengo urtea ere bota du gu bada,
(e)ta joan den moduan gauza ederra da,
urte berrian zerbait banezake alda,
ea bajatzen (jaisten) dugun rebroteen (agerraldien) malda,
ea bajatzen (jaisten) dugun rebroteen (agerraldien) malda.
Ez naiz ni neska txarra, baina ze arraio,
ixilik (isilik) egoteko ez bainintzan (ez bainintzen) jaio,
bertsotan egiten det (dut) makina bat saio,
hurrengo urtera arte, muxu bat (e)ta aio,
hurrengo urtera arte, muxu bat (e)ta aio.
