Zinema ezbaian

Zinemara joatea areto batean film bat ikustea baino gehiago da: ikusitakoa komentatzea, edo pelikula ikusi bitarteko jan-edana hizketagai dira entzungai honetan.

Zinemara joatean zer duten gustuko eta zer ez aipatzen dute Euskadi Irratiko elkarrizketa honetako gonbidatuek.

 

 

 

Argazkia: Pxhere (CC0)


Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

Olaia Urtiaga esataria. Zinea bai ala ez?

Antton Telleria gonbidatua. Nik diot bai, ñabardura batzuekin.  

(barreak)

Olaia. Jo, beti igual.  

Antton. Nire postura izango da, zinea bai, zineaz hitz egitea, ez.  

Olaia. Eta orduan, ya está (kito): eztabaida hemen amaitu da.  

Antton. Ez. Ez. Ez. Ez. Ez. Ze(ren) nik hitz egingo dut zineaz hitz egiten dutenei buruz.  

Olaia. Benga! Bale!  

Iker Lauroba gonbidatua. Kolokio (mahainguru) eta antzeko…

Antton. Gustatzen zaizkit, pelikulak ikustea gustatzen zait, ondorengoa ja sobratzen zait: pelikula osteko analisia, irakurketak…

Iker. La 2n (TVE-ko 2. katean), egiten diren zera horiek, ez?, bi orduko mahainguruak…

Antton. …mahainguruak. E, beti…. Gero argituko dut nire postura.

Olaia. Iker?  

Antton. Laurobak argitu dezala ze(ren) beti ihesean aritzen da.  

Olaia. Bueno, argitu. Ea e!

Iker. Ba nirea ere antzekoa. A ber, zinezalea naiz, ez naiz aditua, ez dut ulertzen baina azkenean arteetan ere beti dago zera bat, ematen du ulertu behar duzula, ez? Jendeak esaten dizu: “Joder, nik musikaz ez dut ulertzen, baina ez dakit zein talde gustatzen zait [zaidan]”. Azkenean ez da beharrezkoa ulertzea zerbait disfrutatzeko, ez? Eta zinearekin gertatzen zait antzeko zerbait. Oso gustura ikusten dudan zerbait… Lehen, Antiguoko zinea irekita zegoenean, ia-ia astean behin joaten nintzen zinera…

Antton. A bai? Zinefiloa zaitugu? Lauroba, bai?

Iker. Bai. Bai. O sea (alegia) denetatik. Ez naiz, hori… Pelikula txekiar bat azpititulatua igual ez nuke ikusiko, ez?  

Antton. Igual Antiguoko zinera bakarrik joango zinen.

Iker. Bai.

Antton. Zer sentsazioa, zinera bakarrik joatea.   

Olaia. Bai. Egia da.   

Antton. Ez zarete pertsona hobeak , ez zarete zine-aretoa guziaren gainetik sentitzen?  

Olaia. Bai. Ausartzen zarenean, ez?, lehenengoz esaten duzunean, “ba gaur bakarrik joango naiz”

Antton. Bakarrik etorri naiz.  

Iker. Bai. Gero marabilla (txunditzekoa) bat da. Eta por tzierto, zuek normalean zinean jaten duen jendearekin?  

Antton. Puf!

Iker. Zer iritzi daukazue horren inguruan?  

Antton. Bueno.

Olaia. Baina zer jaten du?  

Iker. Eske, hori da gauza bat.  

Antton. Bai.  

Iker. Hasteko, nik palomitak-eta debekatuko nituzke zinean-eta. Palomitak, patatak, holako….       

Antton. …kirriskatsuak direnean….  

Olaia. Kris, kris, kris, kris…   

Iker. …pelikula bat ikusten zaude isiltasunean, eta ondokoa daukazunean…

Antton. Bueno, hain ondokoa ez.

Olaia. Bai. Bai.  

Antton. Orain urrutixeago dago sikiera.

Iker. Covidak gauza on batzuk ekarri ditu.  

Olaia. Eta zer onartuko zenuke orduan?

Antton. Ezer ez: ezin da jan.  

Iker. Ezin da jan, ez. Bai. Antzerkira joaten zarete, eta ez duzu jaten. Eta joaten zara kontzertu batera, eta bueno. (barreak)

Olaia. Ulertzen dut. Ulertzen dut. Eta niri egia da gainerakoak ere, bueno, gainerakoek egiten duten zarata gorroto dut, baina gero jatea gustatzen zait.  

Antton. Nik lehenago baloratuko nuke analisia.  

(barreak)

Antton. Nahiago norbait ondoan artoa jaten edukitzea eta entzutea irakurketak entzutea baino. Hau diot erabat konplexutik eta mugetatik. Ze(ren) kontua da ez naizela, ez naizela kapaza, ez naiz ondorio horietara iristen, eta orduan nire estrategia da “bale, nik, nik ulertu ez badut, hemen mundu guztia egon dadila isilik”. Nik Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi nuen, bejondeiala, ez didazue txalorik jo behar-eta. Ondo dago. Pelikulen analisiak-eta egiten genituen eta uf, jabetu nintzen ez dela inondik… Alegia, zinearekin disfrutatzen dut, pelikula bat ikusita gozatzen dut, baina gero konturatzen naiz ez naizela erdiaz-edo enteratu (jabetu).

Iker. Nik uste gauzak ere asmatzen dituztela ondoren. Hasten direla “bai, ze(ren) nire, nire paperak (rolak) esan nahi zuen hau eta beste”. Hori asmatzen ari zara. Hori ez zegoen hor.

Antton. Niri eragin dit horrek, ze(ren) sentitzen dut zinera joateko halako pereza (nagitasun) moduko bat, eta nik uste dut horregatik dela, tentsionatzen nau horrek…

Olaia. …geroko konbertsazioak…

Antton. …eta ulertu ez badut? Ulertzen ari ote naiz pelikula ikusten ari naizen bitartean. Niri gustatzen zait pelikula ikusi, ordu eta erdiko rato (une)…   

Olaia. …eta listo!

B1
10-19-2020
22958278
00:03:22
1194