Garazi Etxaburu: “Ni, balleteko andereño”

Garazi Etxaburu ondarroar gaztea Euskal Herrian eta nazioartean aritu da dantzan. Gaur egun, hainbat proiektu ditu esku artean.

Euskadi Irratiko Txiriboga saioan egindako elkarrizketan adierazitakoaren arabera, Garazik ume-umetatik garbi zeukan zein zen bere ametsa. Orain arte egin duen ibilbidea ikusita, lortu duela esan daiteke. 

 

Elkarrizketa osoa entzun nahi izatera, jo helbide honetara.


Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria.- Garazi Etxaburu dugu gurean, nazioartean eta Euskal Herrian aritu da lanean eta egun ere, hainbat proiektu ditu eskuartean. Hogeita sei urteko gaztea izanik, ibilbide oparoan dabil-eta. Arratsalde on, Garazi. Orain bai, zer moduz? 

Garazi Etxaburu dantzaria.- Arratsalde on denoi. Oso ondo.  

Esataria.- Bueno, Garazi, esan dezakegu bizitza osoa daramazula dantzan, baina nola oroitzen dituzu lehen dantza-klase horiek?  

Garazi Etxaburu dantzaria.- Bada, ume batek… ume batek egin leikezenak (ditzakeenak), ez? amak apuntatzen zatsu (zaitu) eta pozik joaten zea (zara). Lagunak ere badabilz (badabiltza), bueno, pixka bat entretenit(z)ea, pixka bat mugit(z)ea, baina bueno, bada, baina etxean. Orduan, bada, hasiera batean, bada, ez zan (zen) gaur egun bihurtu dan (den) hori. Asko gustatzen jatan (zitzaidan), asko. 

Esataria.- Umetan askotan galdetzen digute ea zer izan nahi ote dugun heldutan, edota akaso zerekin amesten dugun. Zein izaten zen zure erantzuna, Garazi, horrelakoetan? 

Garazi Etxaburu dantzaria.- Nik argi neukan txikia nintzenetik “nik balleteko andereño” “Eta beste zer edo zer?” “Ez, beste zer edo zer, ez” Ez da beste zer edo zer, ze horixe da bakarrik… 

Esataria.- Bai ala bai. 

Garazi Etxaburu dantzaria.- Bai edo bai, horixe da, eta ez da beste(r)ik. 

Esataria.- Eta non hasi zinen? Ondarroarra zara zu, bertan hasi zinen klase horiekin? Balletarekin? Edo nondik hasi zen zure dantza-ibilbide hori? Ze estilotan edo? 

Garazi Etxaburu dantzaria.- Bada, hasi nitxan (nintzen) hiru urte neukazela (neuzkala) Maitane Uribe, Ondarroako balleteko andereñoagaz (andereñoarekin). 

Esataria.- Akaso batzuk ibiltzen ikasi eta Garazi ja balletean… 

Garazi Etxaburu dantzaria.- Ni ja dantzan. Geldike-geldike (poliki-poliki) eta… bada, gaur egun arte. 

Esataria.- Eta hortik(an) nora egin zenuen jauzia? 

Garazi Etxaburu dantzaria.- Bada, aber, hamabost urte neukala, berak, Maitanek, esan eustan (zidan), “Beidatu, (begiratu) bada, ja hamen (hemen) ikasi ahal dozuzenak (dituzunak) ja ikasi zuz (dituzu). Ordu(a)n, ero (edo) beste nonora (norabait), ero (edo) ja hemen da eskilara bat aurrera egin behar dozune (duzuna) ero (edo) gelditu, bestela. Bada, beste, beste aukera batzuk dakazuz (dauzkazu) eta nik argi neukan, bada, nahi nebala (nuela) jarraitu horregaz (horrekin). Esan dozueten (dizuedan) morun (moduan), bada, hiru urtetik ja argi neukan. Orduan, bada, ni, aurrera beti. Eta esan eustan (esan zidan), bueno, aukera bat ixan (izan) lei(te)ke (liteke) Gasteizeko Jose Uruñuela dantza-kontserbatorioa eta esan nuen, bada, bale, bada, aurrera! Orduan, hamabost urte neukazen (neuzkan) egin neban (nuen) han sarrera-froga (proba) bat, azterketa bat izaten da, eta horren arabera, bada, sartzen zara maila batean edo bestean eta egin neban (nuen) hori, sarrera-froga (proba) eta bertan eman nituzen (nituen) hiru urte. 

Esataria.- Beraz, Garazi, dantzarekiko apustua egin zenuen. Agian ez da ohikoena hamabost urterekin apustu hori egitea. 

Garazi Etxaburu dantzaria.- Ez, ez da bape (batere) ohiko eta klaro, nik, ingurukoak eta, bada, pixka bat flipa egin eben (zuten), ez? … esaten den moduan. Eta ja ez zan (zen) eskola, ja kontserbatorio bat, eta gauzak seri(x)o 

Esataria.- Eta behin hiru urte horiek-edo eginda, esango dugu ikasketa-prozesua-edo amaituta, nola egin zenuen jauzia? Nola egiten du dantzari batek, alegia, ikasle den batek, profesionaletarako, bada, bide hori? 

Garazi Etxaburu dantzaria.- Bada, hor, suerte handi(x)a euki neban (eduki nuen) eta lagun batek esan eustan (zidan) Beidatu (begiratu), Donostian da dantza-konpainia gazte bat eta... Dantzaz konpainixi (konpainia), eta da, bada, horixe, beste eskilara tarteko, ikastetik eta dantzari profesionala egitea, bada, hortxe, tartean dan (den) eskilaratxoa eta joan klaseak hartzera eta aber zer esaten deutsuen (dizuten), bai, ez, bueno...proba(tu)”. Eta astebetean egon nitxan (nintzen) eurekin klaseak hartzen, ezagutzen... “ai, nik hauxe nahi  dot (dut)” esaten neban (nuen), ez?, baina hori eta gero, deitu eusten (zidaten) eta ea nahi neban (nuen), bada, konpainiako parte izan, eta duda barik (gabe), esan neban (nuen), bada, baietz. Orduan, Gasteizetik Donostiara, beste hiru urtez. Ail(eg)atu nitxan (nintzen) eta geunkan (geneukan) ez dakit zenbat koreografia ikasteko, baina klaro, landu barik (gabe) neukazen (neuzkan) gauzak, orduan, esaten neban (nuen), ai ama! Eta gero, Dantzazen preparatzen gaitue (gaituzte) edo preparatzen dabez (dituzte), bada, horixe, nazioartera urteteko (irteteko) edo beste konpainia, bada, ja, handi(xe)agoa, bada, eta hor egin genduzan (genituen) pila bat audizi(ñ)o. Joan beste batera eta ez, eta etxera, benga. Eta joan beste batera eta ez, eta bueno, zazpigarrenean edo horrela,  esan eusten (zidaten), bai. 

Esataria.- Saiatu eta... 

Garazi Etxaburu dantzaria.- Eta niri berdin doztan (zitzaidan) Poloni(x)an edo Afrikaixan (Afrikan), berdin doztan, egi(x)a esan, eta bai esan nuen, imajinatuko duzue, ez? Bada, bai, aurrera. Eta gainera ixan (izan) zan (zen) “hemendik bi astera etorri zenkie (zintezke)?” ho(rre)lako zer edo zer eta bai, klaro, banator. Ez neukan beste aukerarik pez (ere ez)? Eta aukera ona iruditu doztan (zitzaidan). Urtebetez eta, bada, han be (ere), lehen esan dotena (dudana), hasieran, bada, hizkuntza ezberdine (ezberdina), jente (jende) ezberdine (ezberdina), baina jente (jende) majua (majoa) topa(tu) neban (nuen), lagunak eta lankideak oso majuk (majoak). Ordu(a)n, bada, bueno, jun nitxan (joan nintzen) horra moldaten (moldatzen) eta oso esperientzia politta (polita). 

Esataria.- Eta handik honako itzulera?, orain zertan zabiltza, Garazi? 

Garazi Etxaburu dantzaria.- Bai, orain nabil Lasala konpainixan (konpainian), ja hirugarren urtez, gero neure proiektu bakarka be (ere), bada, sortzen be (ere) bai,  eta bueno...  

B2
10-09-2020
22910380
04:34
507