Nola hobetu zure idazkera

Ez dakizu zer egin zure idazlanak hobetzeko? Bideo honetan, oso errazak diren hiru gomendio emango dizkizugu.

Praktika apur batekin, erraztasunez idatziko duzu denbora laburrean.


Transcription:[+] Transcription:[-]

Hizkuntz ikaslea bazara, seguruenik, ongi idazten ikastea ezinezkoa dela irudituko zaizu.
Zorionez, idaztea ez da uste dugun bezain eginkizun zaila:
praktika apur batekin, erraztasunez idatziko duzu denbora laburrean.
Ikus dezagun nola

1.- Gustuko dituzun testuak irakurri
Lehen gomendio hau lekuz kanpo dagoela irudituko zaizu, baina, ahal duzun neurrian, irakurri!
Harrituta geratuko zara. Izan ere, irakurtzean asko ikasten da:
Idazteko tonua, estilo ezberdinak eta esaldi berriak jasoko dituzu, eta horrek guztiak hobeto idazten lagunduko dizu.

2.- Idatzi eta ingurukoen iritzia jaso
Saiatu testu bat idazten eta eskatu norbaiti zure idatzia irakurtzeko.
Jakina, besteen iritzia jasotzea gogorra izan daiteke batzuetan,
baina zure ideiak ondo adierazi dituzun ala ez jakitea urrats garrantzitsua da zure idazkera hobetzeko.
Hasiera batean, zaila gertatuko zaizu, baina idazketa-prozesuaren zatirik aberasgarriena izan daitekeela pentsatu behar duzu.
Eskatu laguntza lagun bati, irakasleari edo ikaskide bati.
Ulertu al dute zure testua? Gustatu al zaie?
Besteek esaten dizutena, testuan zer dagoen ondo eta zer ez jakiten lagunduko dizu.
Ez itzazu modu pertsonalean hartu besteen ohar eta iradokizunak,
eta jarri arreta zure idatzian hobetu behar dituzun puntuetan.

3.- Zure idazkera lantzeko modu desberdinak aurkitu
Ez dituzu beti testu luzeak idatzi behar zure idazkera hobetzeko.
Gaur egun aukera asko ditugu inguruan:
sare sozialak, adibidez, edo zure gustuko gairen bateko txatean har dezakezu parte.
Irakurle-talde bateko kide bazara, bertan parte hartu baino lehen, zure pentsamenduak idaztea modu egokia izan daiteke idazketa praktikan jartzeko.
Zure idazketa lantzeko beste modu erraza, eguneroko bat idaztea da.
Esate baterako, egunean zehar egin duzuna jaso dezakezu zure egunerokoan.
Edo ideien bilduma bat osatzeko erabili,
aurrerago garatuko duzu...
Idazketaren punturik garrantzitsuena ez da testu bakoitzaren luzera, baizik eta ahalik eta gehien eta egoera ezberdinetan idaztea.
Idazteari egunero denbora eskaintzen badiozu, konfiantza irabaziko duzu zeure buruarengan oso denbora laburrean.

 

 

B2 B1 C1
05-29-2020
22113267
03:49
3061