Zer erosten du jendeak egunotan?

Bermuta, legamia eta garagardoa omen dira produkturik salduenetakoak egunotan. Atzean gelditu dira komuneko papera eta oinarrizko jakiak konpultsiboki erostea.

Bermeoko supermerkatu bateko behargin batek eman du azken joeren berri Euskadi Irratian.


Download
Transcription:[+] Transcription:[-]
ESATARIA 1. Egun on, Agurtzane.
AGURTZANE RUBIERA PELISSIER. Bai. Egun on zuri be (ere) bai.
ESATARIA 1. Praka bete lan, baina hala ere, umorea galdu gabe, ezta?
AGURTZANE. Bai. Bai. Bai. Hori azkenengoa galduko duguna, umorea.
ESATARIA 2. Zer zabiltzate? Topera oraindik ere, Agurtzane?
AGURTZANE. Zelan?
ESATARIA 2. Topera zabiltzate beharrean?
AGURTZANE. Bai. Bai. Beste era batera, baina bai. Bai.
ESATARIA 2. Beste era batera. Zer esan nahi du horrek?
AGURTZANE. Ba bueno, lasaitu da jendea. Akopioa (pilaketa), generoa erosi eta erosi eta erosi: jada lasaitu da jendea. Badator dendara, lasaiago erosten: trankiltxoago.    
ESATARIA 2. Egiten dugun erosketa-saski hori beste modu batera betetzen omen dugu orain, Agurtzane. Ez dakit zuek hori nabaritu duzuen ala ez hori Bermeoko zuen dendan. Ba pixka bat litxarrerietara jo dugu gehixeago, e!: patata frijituak, olibak eta garagardoa. Izugarri saltzen omen da garagardoa.
AGURTZANE. Eta bermuta. Izugarri, bermuta. Jendea dabil bermuta, palomitak... Horreek gauzak (gauza horiek) dira, klaro! Dendan normal daukaguz (dauzkagu) gauzak. Jada ez da falta ez komuneko paperik, ez azukrerik, ez gailetarik, ezer be (ere). Dendak daukaguz jada bete(tu)ta. Orduan, zer pasatzen da? Ba orain, hemen por ejemplo (adibidez), Bermeon, barikuetan pintxo-pote egiten da zortzietan, tabernetan. Baina tabernak ez dagozenez (daudenez), barrio guztia balkoietara urteten, eta txalo, txaloak emonda gero (emanda gero), badagoz koadrillak eginda whatsapetik, eta benga "gaur egingo da txaloak akabatzen direnean edo, lehenago, ba bingoa, gero disfrazatu, eta gero barikuan, pintxo-potea. Orduan, balkoietara urten, eta zuk etxean zer daukazun: edo patatak, edo azeitunak, edo palomitak; ard(a)oa, zerbez(e)a; daukazuna. Eta domeketan, goizeko hamabietan, heldu, hori zelan izaten da? Domeketako, berezia egiten dena, kalera urten, ba bermutxoa. Ba orduan taberna edo dendetan, bermuta, por lo menos (behintzat) gurean, bermuta eta zerbeza, éxito total (arrakasta erabatekoa).
ESATARIA 2. A!, orduan igande eguerdiko poteoa egin beharrean, igande eguerdian, hamabietan hartu bermuta, edo ardoa edo garagardoa edo ura, bakoitzak nahi duena, eta balkoira irteten zarete. Bermeon ohitura hori dago...
AGURTZANE. Bai. Bai. Bai. Bai. Bai. Bai. Nik ezagutzen dodazan (ditudan) barrioak eta jendeak, komentatzen dabena (dutena) dendan, bai. Eta neure barrioan, hemen, be (ere) bai. Halan egiten da.
ESATARIA 1. Orduan, jendea zurrutean asko ari da!
AGURTZANE. Ba bai, esan dot (dut). Gero gurean ez dakit tabernara joateko gogorik edukiko baduen, porque (zeren) jada akostunbratuta itzel etxean egiten horreek gauza guztiek (gauza guzti horiek), ba igual tabernetara ardura be (ere) ez, joatea.
ESATARIA 1. Joan beharko dugu. Itxiko ez badizkigute.
AGURTZANE. Gu, gainera, bermeotarrak... asko gustatzen jaku (zaigu) parrand(e)a. Jan eta edan, abilak gara.
ESATARIA 2. Bueno, orduan, eta destilatuak ere bai. Alkohol-gradu dezente duten horiek ere asko saltzen omen dira. Zuek ez? Horiek ez hainbeste?
AGURTZANE. Horreek normalago. Ez. Ez. Holan vodka, ginebra eta horrek gauzak (gauza horiek) nahi duzu esan?
ESATARIA 2. Bai. Horiek. Horrelakoak. Bai. Bai.
AGURTZANE. Ez. Horreek (horiek) normal. Gehiago da, eguneroko gauza, zerbez(e)a, arda(o)a...
ESATARIA 2. Eta gero, eta gero, Agurtzane, jendea hasi omen dela etxeetan postreak egiten. Eta uruna, (irina), eta legamia...
AGURTZANE. Eske andereñoak emon deutsee (eman diete) egiteko, ba postreren bat, eta gero emoten ditue (ematen dituzte) argazkiak. Orduan, dagoz egiten gailetak, pudigna, pastela, erroskila.. Orduan, uruna eta lebadura (legamia) freskoa, pila bat saltzen da be (ere) bai.
ESATARIA 1. Bermuta eta legamia, puntan-puntan orduan.
AGURTZANE. Bai. Bai. Bai.
ESATARIA 1. Eta gero zer, tinteak (tindagaiak) edo zer azaltzen dira? Pixka bat...
AGURTZANE. Uleko (ileko) tinteak be (ere) hasi dira, jendea, atzo be (ere ) bai.
ESATARIA 2. Orduan zuri aholkuak ere eskatzen dizkizute.
AGURTZANE. Bai. Bai. Bai. Bai. Bai. Bai.
ESATARIA 2. Pelukera (ile-apaintzailea) bazina bezala.
AGURTZANE. Lo que pasa (baina gertatzen da), klaro, guk saldu egiten dugu, baina, klaro, ez dakigu zelan geratuten dan (geratzen den) gero.
ESATARIA 2. Baina apalak osatzeko ez daukazue inolako problemarik. Denetik dago, ezta? Lasai egon gaitezke, ezta?
AGURTZANE. Bai. Bai. Bai. Bai.