Teleikasketa, guztiontzat berdina?

Ikastetxeak ixtearekin bat, teleikasketaren ateak zabaldu dira baina, bide honek, agerian utzi du ikasle guztien egoerak eta baliabideak ez direla berdinak.

Teleikasketak egoera ezberdinak azaleratu ditu eta hezkuntzaren faktore berdintzailea ere auzitan jarri du.

Irratsaioa osorik entzun nahi izatera, egin klik hemen.


Download
Transcription:[+] Transcription:[-]
MAITE ARTOLA KAZETARIA. Joxi Imaz Hezkuntzaren Soziologiako irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean, egun on.
JOXI MAZ. Egun on!
MAITE ARTOLA. A ze erronka hezkuntzarentzat, ez? Ikasleentzat bezala, irakasleentzat egoera berri hau.
JOXI IMAZ. Bai, egia esan, bai.
MAITE ARTOLA. Sakondu nahi dugu egoera honek hezkuntza alorrean uzten dituen arrastoen inguruan baina lehenago galdetu nahi genizun, uneotan, zein punturaino izan behar duen, zure ustez, lehentasuna hezkuntzako curriculuma jarraitzeak.
JOXI IMAZ. Nik uste dut orain bigarren maila batean gelditu dela curriculum ofizialaren jarraipen hori: orain helburua dela egoera honetatik ahalik eta ondoen ateratzea eta ondo iruditzen zait.
MAITE ARTOLA. Irakasleen aipatzen zuten, ezta, hainbat ikaslek, adibidez, hasteko euskarri digitalik edo teknologiko berririk ez daukala. Eustaten arabera, haurrak dauden etxeen % 96tan badago Interneta baina, beste bat da, zer nolako konexioa dagoen, ez? 
JOXI IMAZ. Hori da, batetik konexioaren kalitatea: nik uste dut etxe askotan gainera konexioa orain arte egiten zela mobiletan kasu askotan eta, klaro, eskolako lanak egiteko -mobilaren pantaila txikia da- eta umeak etxean edukita eta gurasoek ere askotan ordenagailuan lanean arituta, etxe askotan ez da egongo, logikoa den bezala, ordenagailu bat pertsona bakoitzarentzat. Eta orduan, orain arte soziologoek bai esaten zuten akzesoarena (sarbidearena), edo, ja gainditutako inferentzia bat zela baina nik uste dut etxe askotan edo gailua falta dela edo wifi konexioa erabatekoa eta ona ziurrenik ere beti-beti ez dagoela, lehen erabiltzen zela kasu askotan bestelako wifiak, kalean eta. 
Entzun dut Ikastolen elkarteak pintxoak edo Internet konexioak banatu dituela beharra daukaten familientzat eta gero badaude ziurrenik beste diferentzi batzuk: etxean dagoen giroa, gurasoek lagundu ahal dezaketen hizkuntza, eskolako hizkuntzak, ezagutzen dituztelako... Soziologian beti klasiko bat da, adibidez, eragin asko daukala gurasoen eskola-mailak: enpleguan, bai etxean egoteko aukeran umeekin, bai etxeko-lanekin laguntzeko aukeran... hori da klasiko bat eta orain seguramente egingo da ba gehiago ikusi hori. Orduan, lehenagotik zeuden diferentzia batzuk, ezberdintasun batzuk, oraingoak egingo ditu azaleratu.
MAITE ARTOLA. Hemen, hortaz, egon litekeen arrisku bat da, hau dena amaitzen denean, lehenaz gain, ikasle desberdinen arteko tartea handitzea, ez?
JOXI IMAZ. Bai, bai.
MAITE ARTOLA. Hortaz hezkuntzaren esango genuke faktore parekatzaile edo berdintzailea bera auzitan uzten du honek.
JOXI IMAZ. Ez daukagu oraindik daturik eta ikerketarik baina bai, nik uste eskolak zentzu batzuetan -adibidez jangelarekin aipatzen ari dena- berdintzen duela badagoelako hor irakasle bat ordu batzuetan talde guztiarekin eta orain irakasleak esaten ari dira, ba, noski, baliabide justuenak dauzkaten ikasleak ez direla konektatzen, ezin dietela jarraipenik egin... zailagoa dela horien jarraipena egitea eta etxean daudenak ere zailago izango dutela ume horiek motibatzea, laguntzea etxerako lanetan eta, orduan bai, ziurrenik diferentzia horiek, posiblea da, areagotu egingo direla eta gero errekuperatu beharko dira, bai. 
Gero nik uste dut genero arrakala ere ikusten zela lehenengo egunetan: etxean batez ere amak zeudela eta amak zeudela batez ere arduratuta ezin jarraitu kasu batzuetan eskolaren martxa, beraiek ere beraien enpleguko gauzak egin behar zituztelako etxean. Eta, nik uste dut, horrek ere erakutsi duela hor feminismoak aipatu duen zaintzaren krisia: eskola ixten den bakoitzean urduri jartzen gara ez daukagulako umeak norekin utzi, eta orain ikusi egin behar! Gizonezko asko suposatzen dut etxean sartu direla orain funtsezkoak ez diren jarduerak itxi direnean baina, klaro, hor badaude ohitura batzuk aurretik hartutakoak eta a ver hori bueltatzen dugun  eta hasten garen konturatzen zer ordu pila dauden hor zaintzetan, beste era batera antolatu behar dela eta ziurrenik soluzioa ez dela eskola gehiago, ba, uztailean oporrak baldin badaude "zaindu itzazu, eskola, nire umeak" baizik eta goazen denok enpleguan denbora gutxiago pasatzera bestelako lan horiek egiteko denbora gehiago edukitzeko, denok.
MAITE ARTOLA. Ba, Joxi Imaz, eskerrik asko!
JOXI IMAZ. Zuei!
C1
04-02-2020
21800628
00:04:00
1271