Zebrabideak irisgarri

Zenbait pertsonak, zailtasunak izaten dituzte zebrabideetako marrak identifikatzeko eta, hortaz, muga bihurtzen dira. Hala, Euskal Herri osora zabaldu nahi den ekimena jarri da abian, zebrabideak irisgarri izan daitezen.

Azkoitiko Udala izan da ekimen honen aintzindaria: hainbat herritar eta elkarteren eskaera kontuan hartuz, herriko zebrabideetan piktogramak margotzen hasi dira.

Irratsaioa osorik entzun nahi izatera, egin klik hemen.

 


Download
Transcription:[+] Transcription:[-]
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Segidan erakutsi behar dizuegun argazkia erakusteko, kantu honekin akordatu gara. Kontua da zebrabideetako txuri-beltzak ez ditugula, nonbait, denok modu berean ikusten, adibidez, autismoa duten pertsonek ez dituzte marra zuri-beltzak deszifratzen eta piktograma bidez ulertzen dute oinezkoen pasabidean daudela. Ba, Azkoitian, irisgarritasunaren alde pauso bat eman nahi izan dute eta gaurtik aurrera piktogramak marraztuko dituzte zebrabideetan. Azkoitia aldera joana da Xabier Sukia: Xabier, egun on! konta iezaguzu Xabier...
XABIER SUKIA KAZETARIA. Aupa Manu! Kaixo, egun on!
MANU ETXEZORTU. Kaixo!
XABIER SUKIA. Hementxe gaude Azkoitiko kiroldegi aurreko biribilgunean, hor badira zebrabideak eta zebrabide horietako bat margotzen ari dira une honetan, ba, ertzetako marra zurietan, launa piktograma margotuko dituzte: ezkerreko piktograman jartzen du gelditu euskaraz idatzita eta, gero, esku bat agertzen da. Bigarrenean jartzen du begiratu eta begi baten ikonoa edo piktograma, marrazkia agertzen da, hirugarrenean autoa geldirik jartzen du idatzita eta auto baten ikonoa eta, laugarrenean, gurutzatu eta pertsona bat agertzen da oinez. Hauxe da Azkoitiko Udalak, Marea Urdina eta Gautena inklusioaren alde lanean ari diren elkarteekin, elkarlanean hartutako neurria eta hementxe ditugu denak zebrabidearen inguruan. Egun on, denoi, e! Beno, zergaitik da hain garrantzitsua zebrabideetan piktogramak egitea?
NEKANE.  Oso garrantzitsua da, zeren, gure kasuan adibidez, nik autismoa daukan ume bat daukat eta guk ulertzen ditugun signoak edo beraiek ez dituzte gure eran ulertzen eta batzuetan despistatuta joaten dira eta ez dituzte argi ikusten baina piktograma hauek konkretuki beraiek beraien hezkuntzan eta beraien hizkuntzan ohituta eta egunerokotasunean barneratuta dituzten piktogramak dira, beraien hizkuntza erabat da esango genuke, ez? Orduan, beraientzat alerta zeinu bat da, ikusten dute, ezaguna da,  alerta zeinu bat da eta esaten dute: "Aiba! Hemen zeozer pasatzen da", eta ekidin dezakegu istripu inportanteak gertatzea pertsona hauekin eta, oso garrantzitsua dena, beraien autonomia lantzea eta suspertzea. Zeren bestela oso zaila da pentsona hauek kaletik bakarrik ibiltzea eta gauza hauek asko laguntzen dute.  
XABIER SUKIA. Jimmy, hau Azkoitian egiten ari dira orain, zabalduko balitz, hobe, ezta?
JIMMY. Hori da, hori da. Guri, herri, Gipuzkoa osoan horrelakoak izatea gustatuko litzaiguke.
XABIER SUKIA. Ana Azkoitia, alkate ordea, nolakoa izan da hau martxan jartzeko prozesua?
ANA AZKOITIA ALKATE ORDEA. Marea Urdinak 2019 urte bukaeran txosten bat aurkeztu zigula (zigun) Udaleko talde denoi pixka bat piktogramen inguruan eta horrela, eta han bazegoen argazki bat zebrabide batena baina gero, Nekaneren senarrak bidali zidan Whatsapp bat albiste batekin eta han TEAVIAL agertzen zen: irabazi gabeko elkarte bat da, autismoan zentratuta dagoena eta berak (beraiek) dituzte erregistratuta hauek eta, nere sorpresa izan zen, euskaraz ere bazituztela. Orduan, hitzarmen bat sinatu dugu, plantillak bidali zizkidaten eta gaur margotzen ari gara.
XABIER SUKIA. Nekane, zuentzat, kalean ibiltzea zaila da?
NEKANE. Bai, guretzako, dena da zaila: etxean egotea, kalean egotea, ikastetxean egotea... dena da zaila. Orduan, edozein iniziatiba dagoenean pixka bat goxatu egiten duena ingurunea eta egiten duena errazago, dena, guri oso ondo etortzen zaigu. 
XABIER SUKIA. Inma, ikusten zaitut eskuetan egutegiarekin, 2020ko Marea Urdina egutegiarekin...
INMA, MAREA URDINA. Gure elkartean kasuistika ezberdinetako jendea gaude eta denontzako nahi dugu egin. Zailtasunik ez dituzten pertsonei ere, ongi etorriko zaizkie piktograma hauek: kaletik ume entre comillas normalekin dihoazten amonei ere oso ongi etorriko zaizkie, ze, guk azkenean inklusioa esaten dugunean, esaten duguna da: denok elkarrekin toki beretik joan behar dugula. Eta bide horretatik dihoaztela iniziatiba hauek pentsatzen dugu.
XABIER SUKIA. Ea denak hasten diren bide honetan, ezta? Bueno, eskerrik asko denoi e!
MANU ETXEZORTU. Hori da!
XABIER SUKIA. Ondo segi!
C1
03-25-2020
21755989
00:04:04
497