Nesken saskibaloia indartzen ari da

Denbora luzean itzalean egon ondoren, emakumeen arteko saskibaloiak sekulako indarra hartu du.

Donostiako eskola batzuetako neskekin jarduten duten entrenatzaile birekin hitz egiten dute irratsaio honetan; baita saskibaloian aritzen diren neska batzuekin ere.


Download
Transcription:[+] Transcription:[-]
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Tamara, saskibaloi-entrenamendu batean izan zara. IDK Gipuzkoa lehen taldea hainbat eskolatan ari da lanean, taldeak jarraipena izan dezan: harrobia eratu nahi du. Zu horietako baten entrenamenduan izan zara, ezta?
TAMARA FERRARI KAZETARIA. Bai, Manex Eizmendi eta Vixen Mozo dira Ekintza eta Luberri IDK-ko entrenatzaileak. Noiz eta nola sortu zen proiektua azaldu digu Vixenek.
VIXEN MOZO ENTRENATZAILEA. Orain dela bi urte, IDK-ko lehenengo taldeak pentsatu zuen beraien proiektu barruan sartu behar zutela eskola bat eta hortik landu, ze beraien helburua da, edo beti izan da, Gipuzkoako talentua ahalik eta gorenera eramatea, ez?
TAMARA FERRARI. Ikastoletan eta beti landu izan da, baina zergatik orain sortu dira bi talde hauek?
MANEX EIZMENDI ENTRENATZAILEA. Beti ere eskoletan egiten den eskola-kirola, azken finean, zerbait arrunt samarra da eta beste kirol batzuekin nahastuta. Eta guk gure aldetik, ba, espezifikotasun handiagoa ematen diogu saskibaloiari.
TAMARA FERRARI. Bada hemen harrobi ona gure artean? Badira jokalari onak? Ikusten duzu etorkizuna?
MANEX EIZMENDI. Bueno, hori generazioz generazio joaten da ikusten, baina egia da Donostian eta Gipuzkoan nesken artean azken urteetan lan polita egiten ari dela eta ateratzen ari direla jokalariak, ez? Lara Gonzalez, adibidez.
Gure helburua, eta hasieratik nik uste bastante argi izan genuela, dela neska hauei saskibaloia gustatzea. Gustatzea, bertara engantxatzea eta ahalik eta denbora gehienen jokatzea: ahal duenak eta gaitasun aldetik eta gogo aldetik profesional mailaraino iritsi badaitezke ba primeran, baina gure helburua da denak saskibaloi-munduari itsatsita egotea ahal den denbora gehien.
MANU ETXEZORTU. Emakumeen saskibaloiak, erabateko itzalean egon eta gero, sekulako indarra hartu du azken aldian.
MANEX EIZMENDI. Futbolaren monopolio horretan neskak sartu direnean, badirudi nesken kirola indarra hartzen ari dela. Egia da, saskibaloian IDK-ko taldeak urte dezente daramala ja goi-mailan lehiatzen eta, hori ere, urteetako esperientzia hori ere hor egon dela. Ez dela, orain badirudiela, ba, futbolean edo beste kirol batzuetan indar hartzen ari den honetan, saskibaloian ere indar gehiago hartzen ari dela, e?, baina hemen ere aritu direla lanean urte askotan eta hori errekonozitu beharra dago.
TAMARA FERRARI. Manex eta Vixenekin hizketan ari ginen bitartean, iristen hasi dira, Manu, IDK Luberriko taldekideak, protagonistak, eta horietako bostekin hitz egiteko aukera izan dugu.
TAMARA FERRARI. Nolatan hasi zarete hemen, Luberrin, entrenatzen eta jokatzen eta?
NESKA 1. Guri saskibaloia asko gustatzen zaigulako.
TAMARA FERRARI. Zer da gustatzen zaizuena?
NESKA 2. Ba, dibertigarria delako.
NESKA 3. Bai, eta ere, ba, zure taldearen kontrako pertsonak ezagutzen dituzu.
NESKA 1. Eta partida egiten duzunean, galdu edo irabazi, oso pozik ateratzen zara, oso ondo pasatzen duzulako.
TAMARA FERRARI. Eta da bizia ere, ez? Giro polita egoten da…
NESKA 1. Bai, ze hau ez da futbola bezala, adibidez, futbolean daudela iskanbila pila bat…
TAMARA FERRARI. Eta profesionala?, baten-batek izan nahi du zuen taldean?
DENAK. Bai
NESKA 4. Nik profesionala izan nahi dut, ba, berez da gustatzen zaidalako eta hori guztia, eta ere, ba, beste jende famatua ezagutzeko.
DENAK. Bat, bi, hiru: Luberri!!
MANU ETXEZORTU. Neskek esandako gauza batek atentzioa eman digu. Esan dute, saskibaloi partidetan: “Berdin da irabazi ala galdu, garrantzizkoena ondo pasatzea da”. Helduok ere gauza bera pentsatuko bagenu, segur aski mundu honek arazo gutxiago izango luke. MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Tamara, saskibaloi-entrenamendu batean izan zara. IDK Gipuzkoa lehen taldea hainbat eskolatan ari da lanean, taldeak jarraipena izan dezan: harrobia eratu nahi du. Zu horietako baten entrenamenduan izan zara, ezta?
TAMARA FERRARI KAZETARIA. Bai, Manex Eizmendi eta Vixen Mozo dira Ekintza eta Luberri IDK-ko entrenatzaileak. Noiz eta nola sortu zen proiektua azaldu digu Vixenek.
VIXEN MOZO ENTRENATZAILEA. Orain dela bi urte, IDK-ko lehenengo taldeak pentsatu zuen beraien proiektu barruan sartu behar zutela eskola bat eta hortik landu, ze beraien helburua da, edo beti izan da, Gipuzkoako talentua ahalik eta gorenera eramatea, ez?
TAMARA FERRARI. Ikastoletan eta beti landu izan da, baina zergatik orain sortu dira bi talde hauek?
MANEX EIZMENDI ENTRENATZAILEA. Beti ere eskoletan egiten den eskola-kirola, azken finean, zerbait arrunt samarra da eta beste kirol batzuekin nahastuta. Eta guk gure aldetik, ba, espezifikotasun handiagoa ematen diogu saskibaloiari.
TAMARA FERRARI. Bada hemen harrobi ona gure artean? Badira jokalari onak? Ikusten duzu etorkizuna?
MANEX EIZMENDI. Bueno, hori generazioz generazio joaten da ikusten, baina egia da Donostian eta Gipuzkoan nesken artean azken urteetan lan polita egiten ari dela eta ateratzen ari direla jokalariak, ez? Lara Gonzalez, adibidez.
Gure helburua, eta hasieratik nik uste bastante argi izan genuela, dela neska hauei saskibaloia gustatzea. Gustatzea, bertara engantxatzea eta ahalik eta denbora gehienen jokatzea: ahal duenak eta gaitasun aldetik eta gogo aldetik profesional mailaraino iritsi badaitezke ba primeran, baina gure helburua da denak saskibaloi-munduari itsatsita egotea ahal den denbora gehien.
MANU ETXEZORTU. Emakumeen saskibaloiak, erabateko itzalean egon eta gero, sekulako indarra hartu du azken aldian.
MANEX EIZMENDI. Futbolaren monopolio horretan neskak sartu direnean, badirudi nesken kirola indarra hartzen ari dela. Egia da, saskibaloian IDK-ko taldeak urte dezente daramala ja goi-mailan lehiatzen eta, hori ere, urteetako esperientzia hori ere hor egon dela. Ez dela, orain badirudiela, ba, futbolean edo beste kirol batzuetan indar hartzen ari den honetan, saskibaloian ere indar gehiago hartzen ari dela, e?, baina hemen ere aritu direla lanean urte askotan eta hori errekonozitu beharra dago.
TAMARA FERRARI. Manex eta Vixenekin hizketan ari ginen bitartean, iristen hasi dira, Manu, IDK Luberriko taldekideak, protagonistak, eta horietako bostekin hitz egiteko aukera izan dugu.
TAMARA FERRARI. Nolatan hasi zarete hemen, Luberrin, entrenatzen eta jokatzen eta?
NESKA 1. Guri saskibaloia asko gustatzen zaigulako.
TAMARA FERRARI. Zer da gustatzen zaizuena?
NESKA 2. Ba, dibertigarria delako.
NESKA 3. Bai, eta ere, ba, zure taldearen kontrako pertsonak ezagutzen dituzu.
NESKA 1. Eta partida egiten duzunean, galdu edo irabazi, oso pozik ateratzen zara, oso ondo pasatzen duzulako.
TAMARA FERRARI. Eta da bizia ere, ez? Giro polita egoten da…
NESKA 1. Bai, ze hau ez da futbola bezala, adibidez, futbolean daudela iskanbila pila bat…
TAMARA FERRARI. Eta profesionala?, baten-batek izan nahi du zuen taldean?
DENAK. Bai
NESKA 4. Nik profesionala izan nahi dut, ba, berez da gustatzen zaidalako eta hori guztia, eta ere, ba, beste jende famatua ezagutzeko.
DENAK. Bat, bi, hiru: Luberri!!
MANU ETXEZORTU. Neskek esandako gauza batek atentzioa eman digu. Esan dute, saskibaloi partidetan: “Berdin da irabazi ala galdu, garrantzizkoena ondo pasatzea da”. Helduok ere gauza bera pentsatuko bagenu, segur aski mundu honek arazo gutxiago izango luke.
B2
02-27-2020
21587011
00:03:41
841