Kafea eta zigarrorako atsedenaldiak ez dira lanordutzat hartuko

Justiziak halaxe esan du, behintzat, eta erabakiak zalaparta handia eragin du langileen artean.

Garbiñe Biurrun epailearekin hitz egin du Iban Garate kazetariak ETB1en gai honen inguruan.


Transcription:[+] Transcription:[-]

Iban Garate.- Kafea eta zigarroa hartzeko atsedenak lanordu moduan ez dira kontatu behar. Hori da titularra. Zigarroa edo kafea hartzera edo erretzera ateratzen baldin bazarete, bada, jakizue, gainera, esango dizuet, hiru zigarro eta kafe bat egunean hartzen baldin badituzue, urtean zehar, gutxi gorabehera, bederatzi egun inguru zor izango dizkiozuela enpresari.
Hau da abiapuntua. Eta zergatik esaten dugu hau? Bada, dakizuen bezala, hemendik aurrera, edo urtea hasi baino lehenagotik, oso oker ez baldin banago, langile guztiek fitxatu egin behar dutela enpresetan eta fitxatze horretan argi gelditzen dela zein eta noiz ateratzen den kalera, ezta? Enpresa batean hori erabaki zuten, ez zela lanordu moduan konputatuko eta Comisiones Obreras sindikatuak horren inguruan, bada, helegite bat jarri zuen. Eta esan zion mesedez argitzeko, justiziari ea hori lanordu izango zen ala ez. Eta justiziak arrazoi ematen dio enpresari. Ez da lanordutzat hartuko zigarroa erretzera edo kafe bat hartzera ateratako tarte hori.
Garbiñe Biurrun epailea, egun on.
Garbiñe Biurrun.- Egun on, bai.
I.G.- Orduan, hemendik aurrera, eskubide izango da hori, alegia, zigarroa erretzea edo kafe bat hartzea eta lanordutzat hartuko da? Noiz? Lan-hitzarmenean agertzen baldin bada, bestela ez.
G.B.- Bueno, lan-hitzarmenean horrela agertzen bada edo horrela adosten badute, noski, enpresako langileen ordezkaritzak edo ordezkariek eta enpresak berak. Edo enpresak, bueno, horrela onartzen badu, ezta? Bai, horrela izango da. Baina bueno, nik uste dut ez dagoela horrenbesterainoko aldaketarik kasu honetan. Esan nahi dut, hemen gertatu izan zena zen enpresa horretan, enpresa zehatz horretan…
I.G.- Metal-enpresa bat da.
G.B.- … ordura arte ez zela lanaldia zehazki kontrolatzen. Bakarrik(an) sartzeko zeuden… bulegoetan sartzeko zeuden, eraikinean sartzeko torno batzuk, baina esaten zen bakarrik(an) zela eraikinaren seguridaderako (segurtasunerako) eta prebentziorako. Arriskuen prebentziorako, baina ez lanaldia kontrolatzeko.
Orduan, aprobatu zenean 2019ko martxoan lanaldia erregistratzeko Errege-Dekretu Legea, hortik aurrera nik uste, noski, Errege-Dekretu Lege horretan ezartzen da, esaten zaie enpresei, lanaldia zehazki kontrolatzeko betebeharra. Eta nik uste dut hortik(an), pentsatzen dut, e, ez dakit, enpresak erreakzionatu zuela eta 2019ko irailean erabaki zuen, bada bueno, kontrola askoz ere zehatzagoa egitea, lanaldiarena, eta ez zenbatzea benetako lanaldi moduan, bada, atsedenalditxo horiek, ezta? Hori izan zen.
I.G.- Eta, honek, nolabait, ateren bat irekitzen du enpresa askotan atsedenaren inguruko eztabaida baten inguruan? Alegia, ea atsedena orain sartuko ote den lanaldiaren barruan edo ez. Kafea eta zigarroaren adibidea jarri dugu, baina atsedenarena da edozein kasutan ere, ez? ze eztabaida zabalago batean. Hori mahai gainean egongo den eztabaida izango da?
G.B.- Bueno, legeak aurreikusten du atsedenaldi bat, ezta? Baina hortik aparte dator beste atsedenalditxo horiek, nolabait araututa ez daudenak, ezta? Eta orain arte, gehienetan, bada, lanaldi arruntatzat eta benetako lanalditzat jotzen zirenak. Hemen eztabaidatzen zena zen, hala ere, ea enpresak hori bere kabuz egin zezakeen edo negoziatu behar zuen. Eta ea hori zen benetako lan-baldintza batzuen (kasu honetan, lanaldiarena) mamizko aldaketa bat. Eta hori da, hain zuzen ere, ukatzen duena Auzitegi Nazionalak. Esaten du ez da lan-baldintza horren mamizko aldaketa eta bueno, posible da eta jotzen du, bueno, arrazoitsutzat kontrol hori egitea, noski, baganekien, baina… deskontatzea ordu horiek edo denbora, minutu horiek galtzen dituenak, bueno, galtzen edo erabiltzen direnak horretarako. Ez delako, hain zuzen ere, benetako lanaldia.

C1
02-24-2020
21559018
04:11
1040