2020ko Euskaraldia prestatzen

Urtebete barru egingo da Euskaraldiaren bigarren edizioa, "Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan" lelopean.

2018ko lehen edizioan bezala, belarriprest eta ahobiziak izango dira protagonistak, baina erronka berri bat ezarri dute: ariguneak, lantokietan euskaraz aritzeko guneak sortzea.


Transcription:[+] Transcription:[-]
ESATARIA. Euskarak gizartean toki handiagoa izan dezan, Euskaraldiak ez du atsedenik. Bi urtez behin egiteko pentsatua, hemendik urtebetera egingo den bigarren edizioa prestatzeko martxan dira antolatzaileak, iazkoa bezain arrakastatsua izango den itxaropenarekin. 
KIKE AMONARRIZ, TOPAGUNEKO LEHENDAKARIA. Nahiko genuke hurrengo edizioan euskara gehiago, gehiagotan eta gehiagorekin egitea, eta aurreko Euskaraldian sekulako markak lortu bagenituen ere, nik uste dut, eta sinistuta nago, horiek gainditu egingo ditugula.    
ESATARIA. Leloak argi uzten du: zereginik badela oraindik, eta ahalik eta pertsona, talde zein erakunde gehienen inplikazioa nahi da. Lehen edizioan hain ezagun egin ziren belarriprest eta ahobizik elementu berri bat izango dute bigarren Euskaraldian: ariguneak, euskaraz aritzeko guneak. 
KIKE AMONARRIZ. Euskaraz 15 egun horietan egingo duten espazio antolatuak. Eta sare sozialetan ere saiatuko gara Euskaraldian hartzen diren bi rolak, bai ahobizi eta bai belarriprest rolak sare sozialetara eramaten.
ESATARIA. Nafarroan eta Iparraldean ere izango du tokia Euskaraldiak. 
BEÑAT ARRABIT, IPARRALDEKO ORDEZKARIA. Guk euskaldundu behar dugu eta, beraz, hara, han hastapen batean gira (gara) eta holako ekitaldi berezi batzuk egin behar dira, eta gizartea euskalduntzeko. Bai. 
ANA OLLO, NAFARROAKO ORDEZKARIA. Aurten ere pentsatu dugu behar dugula, bueno, entitate, erakundeen artean lankidetza egitea, eta beste aldetik, gizartearekin batera.
ESATARIA. Iazkoa bezain arrakastatsua eta are eta jende gehiago inplikatu dadin, hurrengo urteko Euskaraldia martxan da.
B2
12-03-2019
21036741
00:01:42
2003