detalle dokuteka-generico-fitxa

Wangari Maathai

Wangari Maathai, 2004. urteko Bakearen nobel sariduna minbiziak jota hil zen, Nairobin, 2011ko irailaren 25ean. Emakume handi honen bizitza eta lanaren berri ematen duen "Hazien bidaia" izeneko euskarazko komikia osorik duzu eskura gure atarian.

71 urte zituen, eta Afrika mendebaldean lehen emakume katedradunetako bat izan zen, Biologian egindako doktoradutza batekin. 1977an, ingurugiroaren aldeko Gerriko Berdea izeneko mugimendua sortu zuen Maathaik. Horri esker, 20 milioi zuhaitz landatu dituzte Kenian, batik bat, emakumeek. Nobel saria eman ziotenean ingurugiroaren alde, garapen jasangarria bultzatuz egin zuen lana goraipatu zuten. Borroka horretan, gainera, demokraziaren, giza eskubideen eta emakumeen eskubideen alde egin zuela nabarmendu zuten.

Hazien Bidaia komikia

 HABE aldizkariak Wangari Maathairengan oinarritutako komiki bat eskaini zuen hainbat aletan, "Hazien bidaia" izenekoa. Bertan emakume handi honen bizitza eta lanaren berri ematen da (HABE aldizkaria 398. aletik 414.era).

Ziklozirkua izeneko bildumaren lehen alea da Hazien bidaia. Ale guztietan pertsonaia nagusia Ziklozirku izeneko mutil gazte bat izango da eta berarekin batera, alero, pertsonaia famatu bat agertuko da. Lehenengo ale honetan, esan bezala, Wangari Maathai da pertsonaia ospetsua.
Bilduma honen ideia Gasteizko Sauré argitaletxeko arduradun den Jean François Saurérena izan zen. Berak, Josema Carrascok eta Joseba Gomezek egitasmoa bere egin zuten.

Ikusi zuten Wangari Maathai famatua izan bazela, baina ez zegoela informazio handirik bere pertsonari buruz. Horregatik, interesgarria iruditu zitzaien ezagutzera ematea.
Dokumentazio lan handia eskatu zion gidoilariari baina Stefan Ehlert idazlearen La madre de los árboles liburua irakurri eta ideia asko jaso zituen. Bestalde, Alvaro Neil izan zen Ziklozirku pertsonaia asmatzeko arrazoi nagusia. Neilen liburuak ere irakurri zituen Josebak.

Bildumaren mezu nagusia ekologia, bakea eta proiektu onak dira. Egileen ustez, irakurleek irakaspen bat aurkitu behar diote komikiari eta beren buruari galderak egin, ez bakarrik komikia irakurri.

Hazien Bidaia komikiaren pertsonaia nagusiak

Alvaro Neil pailazoaren bizitzan dago oinarritu, hein handi batean, Ziklozirku pertsonaia. 20 eta 30 urte bitarteko gizon europar gazte bat da eta ilehoria da, bere lehen helmuga Afrika izanik, beharrezkoa zelako pertsonaia edozein binetatan asko nabarmentzea, besteengandik bereiziko zuen ezaugarriren bat izatea, alegia. Ez da altuegia eta itxura arrunta du. Bere begiak berdeak dira ingurumenarekin kezkatuta dagoela gogorarazteko. Elastiko zuri bat darama soinean. Kolore zuriak ziurtasuna, garbitasuna eta errugabetasuna esan nahi du, bakearen sinbolo ere bada eta janzten dituen bakero urdinei dagokienez, kolore urdina zerua eta itsasoarena da eta horregatik lotu ohi da sakontasun eta egonkortasunarekin.

Mundua zeharkatu eta bertan aurkitzen dituen bidegabekeriak salatu nahi ditu. Bizikleta gorri batean bidaiatzen du eta gorria da kolore honek energia, kemena eta ausardia adierazten dituelako.
Komikia, osorik

Orain osorik duzu komikia, atalez atal ariketez hornituta, segidan aurkituko duzun artxibategian.

Komikia
 

detalle2

Document library

B1
11-18-2011

x61pRelaContWAR

20769551

x61pViewCountWAR

1511

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR