Docutec
Zenbat aldatu den musika entzuteko modua!
Nola entzuten duzu zuk musika?: YouTuben, Spotify-ren bitartez, Interneten bidez...? Bistan da urte gutxian asko aldatu direla musika entzuteko manerak.
Euskadi Irratiko grabazio honetan, Idoia Torregaraik kontatuko digu musika entzuteko zer gailu ezagutu dituen berak eta zer oroitzapen dakarzkioten: irratia, disko-jogailua, irrati-kasetea, discmana...
IDOIA TORREGARAI KOLABORATZAILEA. Gure entzuleak ere horri buruzko beraien iritziak-eta ematera gonbidatuko ditugu.
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Hori da. Musika lehen nola entzuten zen, eta gaur nola entzuten duten. Edo zehatzago zer galdetuko diezu?
IDOIA TORREGARAI. Hori da. Zein zen beraien kuttunena musika entzuteko? Gaur, beharbada, era batera entzuten dute ba YouTube-tik edo Spotify-etik edo dena delakotik baina … Ba diskoen garaia, edo kaseteen garaia, walkmana ea erabiltzen zuten edo ez…
MANU ETXEZORTU. Bale.
IDOIA TORREGARAI. Discmana…
MANU ETXEZORTU. Discmana!
IDOIA TORREGARAI. Ea, ea erabiltzen zuen edo ez. Edo baita ere: zein da urre gorri bezala gordetzen duzun disko hori, kasete hori, CD hori?
MANU ETXEZORTU. Bale.
IDOIA TORREGARAI. Beraz, pixka bat musika izango dugu, musika entzuteko manerak izango ditugu gaur.
MANU ETXEZORTU. Hasi egingo gara.
IDOIA TORREGARAI. Telebista aurretik, ordea, bazegoen etxean aparailu bat mundura konektatzen gintuena, edo musikara; eta trikitixara gure garaian, gure etxean. Irratia izan zen.
MANU ETXEZORTU. Irratia.
IDOIA TORREGARAI. Irrati-aparailu hori normalean sukaldean, ezta?, sukaldeko epelean, abaroan, hortxe. Eta irratiak badaukala halako toki berezia gure bihotzean.
MANU ETXEZORTU. Bai, badauka, bai.
IDOIA TORREGARAI. Bueno, nik uste hortik(an), euskal kantu klasikoak ere, eta trikitixa, eta…
MANU ETXEZORTU. …eta Lurdes Iriondo…
IDOIA TORREGARAI. Hori da. Hori da.
MANU ETXEZORTU. Eta Xabier Lete…
IDOIA TORREGARAI. Ez Dok Amairu…
MANU ETXEZORTU. Mikel Laboa…
IDOIA TORREGARAI. Orduan badauka bere presentzia handia irratiak. Baina hor ez genuen guk aukeratzen. Jartzen zutena entzun behar zenuen, eta hortik(an) dator ja hurrengo pausoa.
MANU ETXEZORTU. Tokadiskoa.
IDOIA TORREGARAI. Tokadiskoa, disko-jogailua,
MANU ETXEZORTU. Disko-jogailua
IDOIA TORREGARAI. Jogailua da. Jogailua erosi nuen urte hura ba ikaragarrizko maitasunez gogoratzen dudalako. Salto kuantiko bat izan zen nire bizitzan. Irratia jartzen zizunetik entzutera zuk aukeratzen hasi, zuk aukeratzen zenuen zer musika, zer entzungo zenuen: biniloa ezagutu genuen… Eta gaur egun berriro badirudi bueltan datorrela biniloa. Biniloa izan dela elegantzia (dotorezia).
MANU ETXEZORTU. Bai.
IDOIA TORREGARAI. Elegantzia, gainazal beltz hori, eta ez urratzeko hola…
MANU ETXEZORTU. Hautsa hartzen zuen. Hori bai.
IDOIA TORREGARAI. Bai, eman behar zen, holako traputxo bat pasa behar zenuen ondo, ez urratzeko beldurrez. Hautsa garbitzen. Eta orratza gainean jartzeak sorrarazten zuen plazer hori, ezta? Ttak! Eta urratzen baldin bazen…
MANU ETXEZORTU. Amorrazioa…
IDOIA TORREGARAI. Ze mina! Disko-jogailuak bai markatu gintuela! Beste, beste fase batera sartu gintuelako.
MANU ETXEZORTU. Entzule baten oroitzapena!: “Nola grabatzen genituen diskotik kasetera, e?, kotxean entzun ahal izateko”.
IDOIA TORREGARAI. Hori da. Ze bazeukaten aparailu batzuek dagoeneko grabatzeko aukera. Hori nik izaten nuen.
MANU ETXEZORTU. Bai.
IDOIA TORREGARAI. Eta orain joango gara hurrengo, hurrengo…
MANU ETXEZORTU. Hurrengo gailura,ez?
IDOIA TORREGARAI. …saltora. Radio-kasetea.
MANU ETXEZORTU. Irrati-kasetea, zoragarria zen.
IDOIA TORREGARAI. Eta radio-kaseteak gure bizitzan nolako aldaketa ekarri zuen. Flipatu egiten genuen, flipatu egiten genuen! Zergatik? Batez ere bi pletinetako radio-kasetea baldin bazen.
MANU ETXEZORTU. Uau! Bai. Hori zen!
IDOIA TORREGARAI. Bi pletinetakoekin, hor ja, zer esango nizueke! Esan nahi zuen batetik bestera grabatzeko aukera ematen zigula. Eta hor sortu zen 80ko hamarkadaren bukaeran. Eta 80ko hamarkadetan halako arte handi bat. Eta zer izan zen? Guk gure kanten mix horiek, albumak edo kaseteak grabatzen genituenak. Bueno, ez didazue esango hori artea ez zenik(an).
MANU ETXEZORTU. Bai.
IDOIA TORREGARAI. Arte bat zen: handik hartu, hemendik ekarri… Gero arte bat zen ere titulu guztiak txukun-txukun idaztea, edo karatula horiek marraztea.
MANU ETXEZORTU. Artea zen hori, e!
IDOIA TORREGARAI. Artea zen.
MANU ETXEZORTU. Ez dakizu zenbat mezu ari garen jasotzen!
IDOIA TORREGARAI. Bueno, bueno!
MANU ETXEZORTU. Batek dio: “Lehendabiziko walkmana Villabonako Truchuelo dendan erosi nuen. Poz-pozik geratu nintzen. Gero, berriz, pilak erosi eta pilak erosi. Walkmana oso egokia zen, baina pila asko behar izaten zituen”.
IDOIA TORREGARAI. Arrazoi! Klaro! Klaro!
KAZETARIA. Eta discmanak zer esanik ez!
IDOIA TORREGARAI. Baina walkmana zer moloia (atsegina) zen!
MANU ETXEZORTU. Bai.
IDOIA TORREGARAI. Hor pixka bat gerrikoan, holako riñonera [gerriko poltsa] bezala erabiltzen zen.
