Docutec
Agerraldia 1 Atala 2
MAITE: Nor da? Aita?
AMA: Gezurra badirudi ere, hala da.
MAITE: Aita?
AITA: Kaixo, laztana! Ez al duzu klasera joan behar?
MAITE: Errepideak ipini arte ez, behintzat! Goizeko zazpi eta erdiak dira, e! Argitu al du dagoeneko?
AITA: Egia! Ez nekien hain goiz zenik! Zera pentsatu dut... beno... klasera joan beharko duzula, eta eramaterik nahi baduzu...
MAITE: Zenbat behar duzu oraingoan?
AITA: Maite, faborez... gero eta amaren antz handiagoa hartzen ari zara!
MAITE: Zer da hori? Piropoa ala iraina?
AITA: Tira, tira! Ez zaitez goiz-goizetik horrela hasi! Irekiko al didazu atea, hotz egiten du eta!
MAITE: Ondo da. Igo!
AMA: Gora al dator?
MAITE: Bai! Gosaria eman beharko diot.
AMA: Ba, ni ohera noa!
MAITE: Zer pentsatu behar du ohean zaudela esaten badiot?
AMA: Logureak nagoela!
