Agerraldia 8 Atala 3

"Din-don" berriro.

AMONA: Jesus, Maria eta Jose!

TXETE: Nor zara zu?

AMONA: Hara bestea!

TXETE: Baina zer egiten duzu zuk hemen?

AMONA: Eta zuk nondik atera dituzu txima horiek?

TXETE: Je... ispilurik ez etxean?

AMONA: Tximajario halakoa!

TXETE: Beno, igoal dio. Banoa. Deskuidatu egin naizela uste dut.

AMONA: Aizu, Txaroren bila al zabiltza?

TXETE: Ui! Eta nola dakizu hori?

AMONA: Nik pentsatu!

TXETE: Ezagutzen al duzu, ba, Txaro?

AMONA: Ba, ez dakit, ez nago seguru.

TXETE: Orduan, zergatik galdetu didazu hori?

AMONA: Ba, duela gutxi beste bat etorri delako harexen bila.

TXETE: Txusma izango zen.

AMONA: Hori ez, ba, nik jakin! Ile guztiak tente-tente dituen bat. Ez zu bezala, aurpegirik ikusi ere ezin zaizu egin eta!

TXETE: Eta nora joan da?

AMONA: Hortxe dago, egongelan.

TXETE: Egon dadila, ba, bertan, ni geroxeago etorriko naiz!

AMONA: Bai, zera! Total! Pasa, pasa, ea Txaro hori eza-gutzen dugun behingoz!

TXETE: Hona etortzeko esan digu eta...

AMONA: Bai, bai, pasa.


Download


08-13-2005
20653016
161