Docutec
Agerraldia 15 Atala 6
Ama sartu da kantari.
AMA: Ui! Zer egiten duzue zuek denok hemen? Bileraren bat?
MAITE: Zutaz ari ginen...
AMA: Hitz egin nahi duzuen guztia! Gaur umore onean nago!
AMONA: Bai, zenbat denborako jakin behar!
AMA: Nork esan behar zuen... norbaitek... Hara, isiltzea hobe izango dut! Gutxien espero duzunean etortzen dira sorpresak mundu honetan!
AMONA: Bai horixe!
AMA: Ai, gazteok! Zuek ere aurkituko duzue egunen batean maite zaituzteten norbait! Mundu guztiak aurkitzen du... batzuek lehenago, besteek beranduago.
AMONA: Zeure esperientziaz ariko zara hizketan, noski, Maritere!
AMA: Bai horixe! Beno... kartak irakurtzera noa, e!
