Docutec
Agerraldia 14 Atala 12
AMA: Nor den ez jakitea, gainera, hobe, nik uste! Askoz ere, nola esango dizut, askoz ere... erromantikoago da!
MAITE: Etzazu umekeriarik esan!
AMA: Egia da eta!
MAITE: Ba, hori jakin izatera, neronek idatziko nizun azken urteotan karta mordoska bat! A zer bentaja izango nuen!
AMA: Bai... alde ederra! Hauek benetakoak dira, zera!
MAITE: Eta nola dakizu hori?
AMA: Igarri egiten dudalako. Ez, ba!
MAITE: Zertan, igarri zuk?
AMA: Sentitu, laztana, sentitu... hementxe, bihotzean!
MAITE: A, bale!
AMA: Zuk oraindik ez duzu ulertzen hori. Oso gaztea zara zu.
MAITE: A! Aitak deitu dizu.
AMA: Niri?
MAITE: Bai
AMA: Eta zer nahi zuen?
MAITE: Zurekin hitz egitea, horixe bakarrik...
AMA: Jesus! Horri sartu zaio horri hitz egiteko gogoa!
MAITE: Bai! Eta, besteak beste, Silvia bere senarrarekin adiskidetu dela esatekotan izango da!
AMA: Zein Silvia?
MAITE: Gezurra dirudi, ama! Zure Silvia! Zein izango da, ba?
AMA: Silvia... Silvia?
MAITE: Bai... bera, Silvia!
AMA: Ez da posible!
MAITE: Berak esango dizu!
AMA: Eta zer egin du bestearekin? Luciorekin? Berak Lucio maite eta...
MAITE: Aizu, niri ez galdetu. Nik hark esandakoa besterik ez dakit! Hortik aurrera, hor konpon! Zeuek ikusi! Nik neurearekin badaukat nahikoa!
