Docutec
Agerraldia 14 Atala 14
Tinbrea.
AMONA: Nork irekiko du atea?
MAITE: Etxeko neskameak, beste zereginik ez dauka eta! Atea ireki du.
TXEMA: Hala ere! Ea zer egin behar dudan, telefonoz deitzen dudan bakoitzean haizea hartzera bidaltzen banauzu!
MAITE: Zertara zatoz, Txema!
TXEMA: Hitz egitera, Maite! Gutxi iruditzen al zaizu?
MAITE: Zertaz?
TXEMA: Pentsatu ere ez zenuke egingo!
MAITE: Bai zuk bezalako imajinazioa edukiko banu!
TXEMA: Beno, sartzen utziko al didazu?
MAITE: Zure aitzakiaren berri jakindakoan erantzun beharko nizuke! Pasa, pasa...
TXEMA: Hori da jenioa, neska!
MAITE: Ez da jenioa, Txema!
TXEMA: Zure amonaren iguala zara!
MAITE: Bai, hark urte batzuk gehiago izatea, besterik ez...
TXEMA: Horixe!
MAITE: Aizu... eta zuk nola dakizu... Esan nahi dut... zuk ez duzu eta nire amona ezagutzen!
TXEMA: Ez dudala ezagutzen! Lehengo egun batean berarekin egon ez nintzen, ba, hementxe, berak atea irekita?
MAITE: Bai, egongo zinen, baina... ez haren jenioa ezagutzeko adina denbora...
TXEMA: Baina ez da hori bakarrik! Ustekabean ere gauza asko jakin dut hari buruz!
MAITE: Hara! Eta zergatik?
TXEMA: Ba, lehentxeago bukatzen utzi ez didazun kontu batengatik!
MAITE: Zer kontu da hori?
TXEMA: Ai! Orain jakinmina, ezta?
MAITE: Edo ez. Ikusi egin behar!
TXEMA: Lehen esango nizun, telefonoa eskegi ez bazenit! Ez dakizula norekin topo egin dudan etxera-bidean?
MAITE: Bai, badakit; baina ez dut uste horrek halako garrantzirik duenik.
TXEMA: Amaitzen utzi ez didazulako!
MAITE: Beno, Txema, aitonarekin topo egin duzula, ezta?
TXEMA: Bai.
MAITE: Eta berriro gauza bera kontatzera al zatoz?
TXEMA: Bai, baina bigarren parte eta guzti, aitona ez zihoan bakarrik eta!
MAITE: A, ez?
TXEMA: Ez. Aspaldian laguna duen emakume batekin zihoan!
MAITE: Bejondeiola! Martxosoa, orduan, zuen aitona hori?
TXEMA: Ez dakit zuen amona adina izango den!
MAITE: E? Nola, nola? Gure amona...
TXEMA: Bai, politta, bai! Ulertu duzun horixe bera... Zure amona eta nire aitona, elkarrekin goxo-goxo!
