Docutec
Lan bila sarean
Euskaraz lan egiteko lanpostu bila dabiltzan jendearentzat, webgune berria sortu dute; bertan curriculua jarri edo lan eskaintzak ikusi daitezke.
Transcription:[+]
Transcription:[-]
- Bihar aurkeztekoa den web gune bati tartea egin nahi diogu hemen: bilalan.net du izena web honek, eta izenak berak adierazten duen legean ba, lana bilatzeko zein aurkitzeko web gunea izango da hori. Honera (hona) arte, honaino, berritasunik ez dago, baina euskaraz lana bilatzeko eta urkitzeko balio duela esaten baldin badugu, ba gauzak zeharo aldatzen dira. Goizalde Landabaso, arratsalde on!
- Arratsalde on.
- Kontaiguzu ( konta iezaguzu), Goizalde.
- Ba web gune berezia da, zuk esan bezala, Euskalkidetza kooperatibak bultzatutakoa, batetik euskaraz lan egiten dutenek hornitu ahal izango dutelako euren beharrizanetarako, eta bestetik, euskaraz lan egin nahi duenak izango duelako bertan eskaintza zabala, merkatuak eskaintzen duenetik, ba, izango duelako zer aukeratua. Billalan edo... Bilalan.net web gunea dagoeneko abiarazita dago, salto egiten badugu sarera, bertan aurkituko dugu, eta honetaz berba egin behar dugu Patxi Alañarekin, bera baita arduradunetako bat. Patxi, arratsalde on.
- Bai. Arratsalde on.
- Beno, euskaraz lan egiteko aukerak erdara munduetan guztiz uztartuta agertzen dira, eta pentsatzen dut zuek honen hutsunea betetzeko beharrizana sentitu duzuela, ez?
- Bai. Eta gero eta gehiago gainera. Azken bost urteetan asko zabaldu dira sarean lana topatzeko atariak, lan-atariak eta gaur egun, e, Europan, beno, gero eta... egunez egun geroz eta zera gehiago, ez? Emandako azken datuek esaten dute ia-ia gaur egun lanpostuen bilaketen % 25a, o sea 4tik 1 lan-atari hauen bidez egiten dela, ezta?
- Mmm...
- Orduan gero eta gehiago, beno, gero eta inportantzia gehiago dauka arlo honek, eta beno, euskarak horri ere erantzun behar dio, ezta? Gainera, euskararen normalizazioaren ikuspuntutik oso garrantzitsua da, ez? Jende askok igual euskaraz egiten ditu ikasketak, baita unibertsitate (sic) - unibertsitatera - arte, beno, hor dago, salto eman behar du lan-mundura, eta beno, aukera polita, ba, beno, eskaintzeko bere burua langile euskaldun bezala, ezta? Eta beno, hori baloratzen duten enpresek ba jakin dezatela ba nor dagoen prest ba euskaraz lan egiteko, ezta? Eta alderantziz ere bai, ba enpresek gero eta gehiago behar izaten dituzte profesionalak, eta profesional gero eta kualifikatuagoak, eta noski, euskara jakitea eta menperatzea ba ezaugarri garrantzitsua da, ez? Zerbitzu (sic) --zerbitzua - bi edo hiru hizkuntzetan eman, emateko, ezta? Eta orduan, beno, horretarako ere, ba enpresek ere, ba ipintzeko eskaintzak bilatzeko jende euskalduna, ba aukera polita izango du honen bidez, ezta?
- Zuek abiarazta, abiarazitutakoa (sic) - abiarazitakoa - da Euskalkidetzatik bultzatu duzuen ekimena da, baina erakunde publikoen babesa ere baduzue, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala, beste udal zenbaitekin ere lan egingo duzue. Etorkizunean, mm, gehiago batuko al dira?
- Bai, beno, guk nahi genuen zerbitzu gehiena dohainik eskaintzea, ez? Eta azkenean bi zerbitzu ezik, inportante guztia (sic) - guztiak - dohainik izango dira: bai curriculuma ipintzea, bai lan-eskaintza ipintzea. Orduan, ba zen pixka bat finantziazioa lortzea. Ba azkenean lau udalek, eta baita ere Aldundiak eta Jaurlaritzak dirua eman dute, ba beno, hau egin ahal izateko. Eta espero dugu udal gehiago ere sartzea, ze ikusi dugu azken bolada honetan arlo batzuetan, gainera euskara behar dituen (sic) - behar duten - arlo batzuk beste hizkuntza batzuetan ez dira behar izaten. Erdarazko atarietan inork gutxik jartzen du ba, adibidez behar duela irakasle bat, ba bere umeei ba klase partikularrak emateko, ezta? Edo umeak zaintzeko be (bere) bai, ezta? Eta zenbait euskara-zerbitzuk, udaletxetako euskara-zerbitzuk ba egin dituzte holako zerrendak ba jendea joan zaielako holako jendearen bila, ezta? Ba klase partikularrak emateko euskaraz, edo umeak zaintzeko, baina jende euskalduna. Eta orduan, beno, eskaini diogu , ba o sea, ez bakarrik nolabaiteko lan-eskaintza arruntak, ezta? soldatapean, baita ere, holako lanak egiteko aukera eskainiko dau (du), ez? Baita ere...
- Mm
- Bekadun gisa, praktiketako lan-kontratua be (bere) bai, o sea, pixka bat segmentu guztiak kontutan hartzeko, ezta?
- Esan duzu zerbitzu bi ez direla doanekoak izango. Zeintzuk izango dira?
- Bai. Adibidez, zuk behar baduzu pertsona bat, ba beno programak ematen dizu (sic) - dizkizu - bi curriculum, baina adibidez gehiago egongo balira, ba momentu honetan irakasle curriculumak ez dakit zenbat dauden, baina hamar, baina hogei edo... Eta oraindino hasi, ez gara martxan jarri... Denak nahi badituzu, edo berrogeita hamar, ba beno, kopuru txiki bat ba, ba ordaindu egin behar da, ezta? Baina txiki bat... Beno, lau - udaletxe hauetan dena dohainik izango da.
- MM
- Patxi Alaña, arratsalde on!
- Bai.
- Patxi, zenbait erakunde publikoren babesa duela esan dugu, horrek zer esan nahi du: agertuko diren lan-eskaintzak erakunde horietan aritzeko izango direla, ala bestelakoetan ere aritzerik izango da.
- Ez. Ez. Izango dira Euskal Herri mailan edozein lan-eskaintza sartzeko, ez? Guk nahi duguna da pixka bat muga guztiak apurtu. Ba adibidez Iparraldean behar badute pertsona bat, ba beno, jar dezatela hor, eta orduan Euskal Herri osoko (sic) jakingo dugu hor behar dutela pertsona bat, edo alderantziz, edo pertsona batek behar badu ba klase partikularrentzako pertsona bat, ba edozein udalerritan, udalerritan. O sea, udalek emandako diruari esker, ba beno, zerbitzu guzti-guztiak dohainik dira udaletxe horietan, baina funtsezko biak ez dira ordaindu behar, dohainik dira, ez? Eta orduan ez dago problemarik. O sea, atariaren % 98a dohaineko da, ez? Lan-eskaintza sartzea edo curriculuma jasotzea. Gero, atariak daukan abantailetako... garrantzitsua da pixka bat mekanizazioa... saiatu gara ahalik eta gehien automatizatzen. Orduan, esate baterako, zuk karrera bat amaitzen duzu, sartzen duzu zure curriculuma, eta baduzu aukera momentu batean lan-eskaintza bat sartzen badute, arlo horretakoa, automatikoki posta elektronikoan jasotzen duzu, Ahi va, momentu honetan sartu da, zera, lan-eskaintza bat... Momentuan e? jasotzen du berak hor, hor... bere etxeko ordenagai...gailuan, eta berak mezua bidali diezaioke esanez ba beitu (begiratu), interesatuta nago, ez? Hori aurretik enpresa horrek ez baldin badu kontsultatu curriculumen bat zeran ez? O sea, oso automatizatuta dago, enpresek ere aukera daukate ba hori, momentu batean sartzen bada curriculum bat edozein momentuan (sic) - momentutan - automatikoki jasotzeko haiek. Horrek asko errazten du funtzionamendua.
- Ez dakit oso ondo ulertu dudan. Zuek egingo duzuena da bitartekaritza lana eta baliabideak paratu, eta jendeak eskatuko du lana, eta bestetik enpresek edo eskainiko dute lana.
- Bai.
- Hori da egingo duzuena?
- Dena automatikoki doa. Zuk sartzen duzu lan-eskaintza bat, ezta? Behar duzulako, esate baterako, lanean enpresa batean behar genuen itzultzaile bat, sartu nuen ostiralean behar genuela itzultzaile bat, bai?
- Mm
- Orduan bi aukera daude. Zu sartzen bazara, ahi va, itzultzaile bat behar dute, orduan klik, klikatzen duzu, ikusten dituzu (sic) - duzu - nork eskatzen duen, eta mezu bat bidaltzen duzu... Horrela hiru mezu heldu zaizkigu, ez? Hiru pertsonak (sic) - pertsonek - nahi zuten ba, haien curriculuma bidali digute, bai?
- Mm
- Edo baduzu aukera be (bere) bai, ba curriculuma sartzen baduzu, aurrerantzean arlo horietan egongo diren eskaintzak ba automatikoki jasoko dituzu.
- Eta lana, lana bilatzeko esparrua zein izango da Patxi, Euskal Autonomi Erkidego soilik ala Euskal Herri osoa?
- Ez. Ez. Guk datu-basean jarri dugu "Euskal Herriko herrialdeak", eta gero baita ere jarri dugu "Munduko kontinenteak". Adibidez, New York-en jatetxe euskaldun batek nahi badu euskaldun bat sar dezake, eta baten bat (sic) - batek - sartu badu Estatu Batuetan ba langabezian dagoela eta prest dagoela zerbitzari, ba jasoko luke bere postarian (sic: postontzian). O sea, ez da bakarrik Euskal Herrikoa, euskaldunak non gauden, ba behar ditugun eskaintzak hor sartu, eta kontsulatu, kontsultatzen dutenek, ikusiko dute ze eskaintza dauden, ze curriculumak, eta pixka bat euskaldunen arteko sarea e, lan, lan arloan kasu honetan, baina euskaldunen arteko lan-sare bat trinkotzeko tresna izango da hau, ezta?
- Halere, lau hizkuntzatan agertzen da web gunea: euskaraz, espainieraz, frantsesez eta ingelesez. Baina argi eta garbi geratu behar da euskaraz lan egiteko edo euskarazko lanpostuak eragiteko sortua dela, ez?
- Bai. Bai. Jarri dugu azalpentxo bat beste hizkuntzetan, ba sarri askotan jada kasu bi edo gertatu zaizkigu, ez? Eta da gurasoi, erdaldunek nahi dute ba euskaldun bat haien seme-alabentzat, ez? Edo enpresa batzuetako zuzendari erdaldunek nahi izaten dute kontratatu pertsona euskaldun bat, ez? Orduan haiek ez dakitenez pixka bat atarian datu horiek sartzen, haien lan-eskaintza telefonoz esaten digute eta guk sartzen diegu.
- Mm
- Baina hori da azalpen gisa. Baina bai, helburua da euskaldunen arteko harreman laboralak sortaraztea, ezta?
- Ondo da, Patxi Alaña, eskerrik asko, eta zorte on web gune berri horrekin.

Document library
06-21-2004
16532469
0:08:11
5853