detalle dokuteka-generico-fitxa

Txomin Peillen, Ale berdeak (Dakit, 2002)

Gorputz Deia, Jesus Castroren bizitza hitsa, Amets egiteko 'traman kulua', Love business, Allahren birjina... Honatx Txomin Peillen euskaltzainaren hainbat ipuin erotiko. Hemezortzi ditu guztira liburuxka honek. Eros eta goza!

Zarautzen eta Baionan egoitzak dituen argitaletxe honek Txomin Peillen euskaltzainaren Ale Berdeak liburua argitaratu du. Liburuaren kontrazalari segituz, esan umorez betetako liburua dela, eta erotismoz: 'Garai bateko Euskal Herrian sexuaren aipamena debekatua bazen, orain hori litzateke gai jakingarriena, eta noski, serioski idaztekoa. Txominentzat ez bata ez bestea, baldin erotomanoek burua sabeletik behera badute eta erotofoboek ezer ez gerritik behera. Biak barregarri zaizkio, eta zuei ere berdin izango zaizuelakoan itxaroten dugu'.

Hamazortzi testu bildu ditu Peillenek 90 orrialdeetan. Bitxikeria bat. Ipuin guztiak eskuineko orrialdean hasten dira. Eta ezkerrekoa, batzuetan hutsik dago, eta beste zenbait aldiz marrazkiren bat ikus daiteke. Liburuaren hasieran eskaintza hau: 'Euskal literaturan erotika berriz sartu eta ironiarekin lotzen jakin zuen Jon Miranderi'.

Jon Mirandek zubereraz idazten zuen, eta liburu honetan bada ipuin bukatugabe bat zubereraz idatzia, zuberera zaharrean eta gaurko grafiarekin, eta ondoan euskara batuko ordainarekin. Done Akeruneren bizitza santua kontatzen zaigu, malizia eztiz. Ipuin honetan, eta beste askotan, hitz-jokoak sartzen ditu Txomin Peillenek: Zama Kutra, Amets Egiteko 'traman kulua', Al Uzki Ibn Es Sakilen Bizitza, Allahren Birjina... Era guztietako pertsonaia-andana darabil Peillenek kontakizunotan: homosexualen arteko harremanak, zoofilia, Lolita eta Lolitozaleak, HIESa azaltzen da, preserbatibo-saltzailea, gizasemerik gabe haurdun gelditzen diren emazteak, eta emazterik gabe haurrak izaten dituzten gizonezkoak, gizakiari baimenik eskatu barik robot-kumeak izaten dituzten robotak, gizonezkoak trapu zahar gisara baliatzen dituzten emakume boteretsuak, sekta sexu zaleak, sexu-apeta asetzeko, lagunik ezean asetzeko, ebakuntza moderno bat, Jainko-jainkosa mitologikoen arteko sexu-jolasa...

Istorio hauetako batzuk hobeto ulertzeko, hainbat hitz-joko, historia apurño bat jakitea komeni da, Kubakoa kasu. Beste batzuetan zientziaren azken aurrerapenek (?) nora eraman gaitzaketen esaten digu, arrazismoaren kontra era jardungo da... Bestetik, esan, literatura erotikoan askotan erabiltzen den teknika darabilela Peillenek, kantu ezagunei letra aldatzea ipuinaren komenientziara.

x61pRelaContWAR

Interesting for you



detalle2

Document library

11-07-2002

x61pRelaContWAR

16524804

x61pViewCountWAR

2532

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR