Docutec
Zer ote da ezker izatea?
Jende asko ezkerra da (populazioaren %10-15), baina gaur egun ez da erdi ezindutzat hartzen, minusbaliatutzat jotzen. Beraz, zerbait aurreratu dugu zientziari eta kulturari esker.
EGILEA: Consumer Kontu genetikoa ala ausaz egokitua? ikertzaileak ez dira ados jartzen zergatik den norbait eskuin ala ezker. Batzuek diotenez, guraso biak edo bietako bat ezker baldin bada, joera hori herentzian jasotzeko aukerak ugaldu egiten dira. Beste batzuen ustez, aldiz, naturaren txiripa hutsa da. Kontu pare batean, gutxienez, denak bat datoz: zergatiak neurologikoak dira, hots, ezker ala eskuin izatea garunaren baitan dago, eta guraso ezkerrek era bereko seme-alabak aiseago izango dituzte bestelakoek baino, eta kontzientzia handiagoz lagunduko diote haurrari bere garapenean. Dena den, haur hori bere autonomia zehazten hasten denean, idazten hasten denean, hau da, bospasei urte inguruan, orduan berretsiko du bere ezker joera, ez lehenago. Ordura arte pazientziaz eta errespetuz jokatzea komeni izaten da. Sardexka hartzeko, zapatak lotzeko edo kremailera ixteko haurrak ezker eskua darabilenean adibidez. Ondo egiten lagundu beharko zaio, eskumari laguntzen zaion bezala, baina berezko trebezia horren aurrean begirunea agertuz, ikaskuntzan atzerapenik ez nozitzeko bezain artatsu izan dadin zainduz eta beste eskuaren erabilera murriztu gabe. Eta inor ez da, inolaz ere, kosta ala kosta eskuin bihurtu behar. Aski frogatua dago ezkerreko aldeaz baliatzeak ez dakarrela inolako atzerapenik garapenean, baina eskuina erabiltzera derrigortuta, aitzitik, garapen hori moteldu egin daiteke.
- Lata-irekigailua: ezkerrak erabili nahi badu, zirkoko malabaristaren trebezia erakutsi beharko du.
- Arrain-pala: absurdua da ezkerraren eskuetan, saltsa-koilara den bezala.
- Golfeko makilak eta arrantzako kanaberak: eskuinentzat diseinatuak daude egun.
- Zorrozkailuak eta eskuinentzako guraizeak ezkerrak ez ditu behin ere eroso maneiatuko.
Garunaren hemisferioak
Bi hemisferio daude garunean: eskuinekoak gorputzaren ezker aldeko mugimenduak zuzentzen ditu eta ezkerrekoak eskuin aldeko mugimenduak. Garunak, beraz, gorputza 'era gurutzatuan' kontrolatzen du eta, ia beti nagusia ezkerreko aldea denez, agindu gehien-gehienak gorputzaren eskuin aldera doaz. Honetan ezkerrak dira salbuespen, beraiengan alderantziz gertatzen baitira gauzok: eskuin hemisferioa dute nagusi eta, ondorioz, ezker aldera igortzen ditu agindurik gehientsuenak. Honelako arrazoi neurologiko sendoei esker, mintzairaren ardura ezker hemisferiokoa dela frogatu da ikerketa batzuetan. Hortik abiatuta, teoria askok diote bertan daudela beste hainbat funtzio:idaztea, ahozko mintzamena, logika eta pentsaera abstraktua. Aldiz, eskuin hemisferioari dagozkio adierazpen emozionalaren kontrola, mimikazko mintzaira, musika eta artearekiko sentsibilitatea. Banaketa honek ezker hemisferioak zuzentzen zituen funtzioak garrantzi handiagokoak zirela adierazi zienez zientzialariei, nagusitzat jo zuten delako hemisferioa. Egungo teoriek, berriz, kolokan jartzen dute eskuin hemisferioak betetzen dituen eginkizunak -sormen eta irudimenari dagozkionak- bigarren mailakoak direla. Ikasketaren helburua: eskuin behartuak ez sortzea
Ezker-eskuin gaia jorratzen denean, bitako hemisferio baten nagusitasunak lateralitatearekin daukala zerikusia diogu. Lateralitatea bete-betekoa da hemisferio batek alde bereko esku, oin eta begia menperatzen dituenean; baina gorputzeko hiru atal horiek, eskua, begia eta oina menperatzeko ardura bi hemisferioen artean banatzen denean zeharkakoa da lateralitate hori. Azterketa batzuek diotenez, gizaki primitiboak berdin-berdin erabiltzen zituen ezker-eskuin eskuak, bata zein bestea alegia, baina azkenean lantza eskuinarekin erabiltzea nahiago izan zuen, iruditzen zitzaiolako hartara borrokako alderdirik erasogarriena, bihotza, hobeto babesten zuela. Areago, ikerlari zenbaitek diote gu gehienak ezker-eskuin peto-petoak garela jaiotzez, baina alde baterako ala besterako joera berehala agertzen dugula umetan. Haurtxo batek bi hilabete baizik ez duenean ikus dezakegu nola banatua duen lateralitatea, hau da, nola banatzen dituen eskuma edo ezker eskuaren ardurak. Datuak ez dira erabatekoak. Dena den, berriro diogu, oraintsu arte ezker izatea ezintasun antzeko zerbait zela. Beraz, azterketa zorrotz gutxi dago kontu honen gainean. Esker txarrekoak ezkerrekin
- Haurtxoa elikatzeko koilaratxoa: okerdura txiki bat dauka, haurraren ahoan aiseago sartzeko, baina okertze hori zeharo alferrikakoa da janaria ezker batek eman behar badio. - Lata-irekigailua: ezkerrak erabili nahi badu, zirkoko malabaristaren trebezia erakutsi beharko du.
- Arrain-pala: absurdua da ezkerraren eskuetan, saltsa-koilara den bezala.
- Golfeko makilak eta arrantzako kanaberak: eskuinentzat diseinatuak daude egun.
- Zorrozkailuak eta eskuinentzako guraizeak ezkerrak ez ditu behin ere eroso maneiatuko.
Esker oneko denda
Berariaz ezkerrentzako diseinatutako tresnak saltzen dituzten dendak ugaritzen ari dira. Bitxia da establezimendu horietako objektuak ikustea, batzuentzat mundua alderantziz dagoela frogatzen baitute. Eskolako materiala: zentimetroak alderantziz grabatuak dauzkaten erregelak, espirala beste aldera duten zorrozkailuak, bizkar leuneko koadernoak -bizkar gogorrak idaztea galarazten dio ezkerrari-, azpian topea daukaten boligrafoak (hatzak muturreraino ez gerturatzeko), tinta ateratzeko presioaren premiarik ez dutenak. Lanabesak: labanak, kimatzeko guraizeak, igitaiak, igeltseroentzako paleta eta plaunkaiak, belak josteko eskularruak, jostunentzako metroak eta, areago, zaldiaren apatxak garbitzeko tresnak: horiek ikustean, tradizioko lanabesak ispilura begira daudela ematen du. Kirolerako materiala: golfeko makilak, boomerangak, beisboleko eskularruak eta pokerreko kartak eskatzen dituzte ezkerrek geroz eta sutsuago, lateralitatea errespetatua izango bada. Artazi edo guraizeak: aparte aipatzea merezi dute lanabes hauek, ezkerrentzat egokitu zen lehendabiziko tresna izan baitzen: estreinakoak XX. mendearen erdialdean moldatu zirelarik, prototipo haren ondotik etorri dira gainerako guztiak: eskolakoak, sukaldekoak, jostun eta modistarenak, sendagileenak, ile-apaindegikoak, manikurakoak, burdina, beruna eta adaxkak ebakitzekoak.