Kafe Antzokiak 10 urte

Bilboko Kafe Antzokiak 10 urte bete ditu. Hori dela eta, elkarrizketa egin diote bertako sortzaileetako bati. Nola sortu zen eta zer asmo dituen azaltzen du, baita egin behar duten festaren berri eman ere.

 Segidan duzu Euskadi Irratiko pasartea.

 

 

 

Argazkia: Wikimedia Commons, Toniher (CC BY SA 4.0)


Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

Arantxa Iturbe. 10 urte Bilboko Kafe Antzokiak eta beharbada nahikoa urte bada, e, zuen lehen helburuari eusteko, bilakaera izateko, urte-kafea uzteko eta urteen poderioz esperientzia hartzeko eta batez ere Xabier, pentsatu dugu Kafe  Antzokia definitzeko. Ondo iruditzen zaizu?

Xabier Monasterio idazlea. Definitzeko?  

Arantxa Iturbe. Bai. Ea, ea asmatzen dugun. Lagun iezaguzu. E, Kafe Antzokia 10 urte…

Nekane Peñagarikano. …amets bat.  

Arantxa Iturbe. Zenbat lagunen ametsa?  

Xabier Monasterio. Askorena, askorena. Ba, Bilbon bizi garen euskaldun askorena eta uste den baino gehiago gara Bilbon bizi garen euskaldunak. 55 mila bat bagara eta horietatik aparte ba, badira beste 60-70 mila lagun ba inoiz  euskararekin, e, ba, halako kontakturen bat eduki dutenak, ezta? Ikasten saiatu direnak eta maila bateraino iritsi direnak. Orduan, horien, guzti horien (horien guztien) ametsa eta errealitatea bada Kafe Antzokia, baina beste askorena ere, adibidez, ba, Bilbon bizi diren hainbat eta hainbat erdaldunena, erdaldunena ere bada, erdaldunak izanik ere, ba bat egin baitute gure proiektuarekin.  

Arantxa Iturbe. Ametsa izaten hastetik egia bihurtzera zenbat denbora?  

Xabier Monasterio. Ametsa izatetik egia izatera ba, nik esango nuke lehenengo urtebetegarrenean (urteurrenean) ja konturatu ginela abian jarri bezain laster, ametsa izan zen (zela) orduan ezta? Baina, hasi eta berehala konturatu ginen ba, gure beldurrak, eta gure izuak eta gure ikara guztiak ba,... airean joan ziren berehala jendearen erabateko erantzun positiboa ikusita. Orduan nik esango nuke, urtebete eskasean edo.  

Nekane Peñagarikano. Kafe Antzokia Bilboko erdigunean, hiri erdian.  

Xabier Monasterio. Bai eta beti ere, ba, hemen, Bilbon, zoritxarrez pairatu behar izan dugun aje baten kontra jo genuen horrekin, ezta? Izan ere, euskalduntasuna, ba, halako giro ruralarekin, baserri-giroarekin, aldeanismoarekin, boronismoarekin-eta lotuta zegoen garai batean gertatu zan (zen) hori, ezta?. Izan ere, jende askorentzat euskaldun izatea baserritarraren antzeko cloudsa (hodeia) bat izatea zan (zen). Orduan, guk argi ikusi genuen ba, Bilbo erdian jo behar genuela, puntaren-puntako gauza bat antolatu behar genuela, modernitatean oinarritutako gauza bat, baina gure sustraiei uko egin gabe, ezta? Izan ere…  

Arantxa Iturbe. …ausardia beharko zen?  

Xabier Monasterio. Handia gainera, oso handia.  

Arantxa Iturbe. Lokala bilatzea zer moduzko lana izan zen?  

Xabier Monasterio. Ba, lanak izan genituen horretan ere. Izan ere, argi baikeneukan hasieratik ba, ez genuela periferiako bigarren mailako toki bat, erdi-erdian jo nahi genuen, eta klaro (noski), horiek dira garestienak eta zailenak, baina bueno, zorionez ba, topatu egin genuen.  

Arantxa Iturbe. Barkatu, Xabier, bilbotarkeria dela norbaitek esan zizuen?  

Xabier Monasterio. Ez.  

Arantxa Iturbe. Ez.   

Xabier Monasterio. Ez baita izan bilbortarkeria, e! Ez baita izan…

Arantxa Iturbe. Bilbortarkeria ote zen, alegia?  

Xabier Monasterio. Ez, ez, ez zigun esan, erokeria bai. Bilbortarkeria ez (barreak), erokeriatzat batek baino gehiagok hartu zuen garai hartan.  

Nekane Peñagarikano. Kafe Antzokia, kulturgunea.  

Xabier Monasterio. Bai, kulturgunea eta kulturen gunea, ezta? Batez ere, kultura, e, letra larriz idatzitako kultura baten gunea, euskal...  

Arantxa Iturbe. Euskal?  

Xabier Monasterio. ...kulturarena, alegia. Horretarako, horregatik eta horretarako sortu baikinen, baina geureari eutsiz. Ez genuen inolako ghettorik sortu nahi eta horregatik ba, kanpoan, atzerri horretan sortzen diren emaitzarik onenak etxeratzen ere saiatu gara, baina geure identitatea, geure nortasunari uko egin gabe, noski.  

Arantxa Iturbe. Behin ezagutu duenak Bilboko Kafe Antzokiko eszenatokia errepikatu nahi izaten du?  

Xabier Monasterio. Bai artista bezala eta bai ikusle bezala gaineratuko nuke nik. Izan ere, asko baitira behin baino sarriago, behin baino gehiagotan e, gurean aritu direnak eta behin aritutako horiek, ba, normalean errepikatu egin dute eta ikusleen artean ere bai.  

Nekane Peñagarikano. Kafe Antzokia erreibindikazio (aldarrikapen) tokia.  

Xabier Monasterio. Erreibindikazio-tokia euskal kulturarena, e, hizkuntzarena, eta bereziki, euskararen herriarena, euskararen herria Euskal Herria baita.  

Nekane Peñagarikano. Kafe Antzokia, bilgune.  

Xabier Monasterio. Bilgune, ba, hainbat, hainbat jenderena, hainbat erakunderena, hainbat elkarterena eta hainbat ilusiorena baita ere.  

Nekane Peñagarikano. Kafe Antzokia, jantokia.  

Xabier Monasterio. Bai. Eguerdiko ordubata eta erdietatik eta laurak bitartean, ba 200-250 lagun hortik pasatzen dira eta oso polita ikustea da ba, denetariko jendea, ezta?. Bilbon bizi diren hainbat pertsona mota hortxe, hortxe daudela, berdin gazte zein zahar, berdin gorbatadun zein gorbata gabe.  

Arantxa Iturbe. Eta eguneroko menuak ematen dio jaten Kafe Antzokiari?   

Xabier Monasterio. Ez, menuetatik-eta diru askorik ez da ateratzen, baina zerbitzu bat da, eta lagunarte egiteko modua ere ematen du eta guk horri ba, eutsi egin nahi diogu.  

Nekane Peñagarikano. Kafe Antzokia, taberna.  

Xabier Monasterio. Taberna eta kafetegia, eta pub, eta gau-giroa, eta goiz-giroa ere bai.  

Arantxa Iturbe. Denetarakoa, beraz.  

Xabier Monasterio. Bai.  

Arantxa Iturbe. Eta adinari dagokionean, Xabier?  

Xabier Monasterio. Adinari dagokionez ere ba, espektro osoa, ezta?, adin-tarte guztiengana iristen saiatzen gara. Hori izan zen gure hasieran, ezta?, gure proiektuaren hastapenetan erabili genuen ideia nagusietako bat. Izan ere, ba, leku bakarra geneukan Bilboko eta Bilbo Handiko euskaldunei eskaintzeko, eta leku bakar hori ahalik eta ondoen ustiatzen eta erabiltzen saiatu gara, ba, berdin, e, umeengana iristeko eta halaxe egiten dugu. Igandero-igandero antolatzen ditugun, ba, jaietan eta emankizunetan eta berdin, ba, edadeko jendearengana (nagusiengana). Zergatik ez.  

Nekane Peñagarikano. Kafe Antzokia, izan ere, ekitaldi-tokia, programazioa.  

Xabier Monasterio. Programazioa, ba, oso kontuan hartzen duena, ba, estilo guztiei kasu egitea; azken, azken urteotako joerei men egiten diena; jendearen eskakizunei… Eta beti ere, beti ere, ba, euskal kulturaren azken emaitzak plazaratzen, e, saiatzen dena.  

Arantxa Iturbe. Urtean 200 ekitaldi?.  

Xabier Monasterio. 200 bat ekitaldi, horietan denetarikoak sarturik, e, ba, alde batetik, musika-emanaldiak, antzerki-bidetik etorritakoak, aurkezpenak, prentsaurrekoak, eta abar, eta abar, eta abar.  

Arantxa Iturbe.  Noiz hasi zen Kafe Antzokira jendea eskean etortzen jende-bila joan partez? Alegia, jendeak bertan ekitaldiak egin nahi zituela eskariak egiten?  

Xabier Monasterio. Berehala, sortu ta (eta) berehala, eta hori ere, bide honetan, bide luze-labur honetan, e, oso, oso pozgarria gertatu zaigu, e. Izan ere, jendeak berehala kon, jende, jendea berehala konturatu baitzen gizarte- ekimen batetik sortutako kontua zala (zela), beretzat hartu zuen leku hori eta sarri askotan, ba, bertan hainbat, denetariko gauzak eskatzeko baimena, eskea egiten digute.  

Arantxa Iturbe. Tokia, gonbidapenik gabe joateko tokia. Bueno, gonbidapenik gabe, festa sorpresara (ustekabera)?  

Xabier Monasterio. Gonbidapenik gabe.  

Arantxa Iturbe. Baita? (Baita ere?)  

Xabier Monasterio. Bai. E, joa, joateko moduko eta etorri beharreko eguna eta etorri beharreko, e, zita (aipua), esango nuke nik.  

Arantxa Iturbe. Etzi izango da  

Xabier Monasterio. Etzi, arratsaldeko 7:30etatik aurrera.  

Arantxa Iturbe. Beste noiz edo noiz galdetu izan dizugu aurreratzeko eta nola badakigun ezetz esango duzula, ba, begira, eskatu ere ez dugu egingo gaur.  

Xabier Monasterio. Ba, nik esan egingo det (dut) ordea (barreak).  

Arantxa Iturbe. (barreak).  

Xabier Monasterio. Ez, ez, ez, ez dut askorik aurreratutako, baina, bueno, jakinda, ba Kafe Antzokiko jaia dela musika ezin falta noski, eta, bueno, ba gure kulturatik sortutako hainbat ikuskizun eta edukiko ditugu. Esango nuke dozena batetik gorako kopuruan e, edukiko dugula jai, ospakizun horretan. E, beste alde batetik, ba, nolabait, ibilbide honen, ibilbide luze-labur honen laburpen moduko bat ere egiten saiatuko garela. Irudiz eta hitzez hornitzen, eta euskaldunak izanik, ba, jan-edanak ere ez dira faltako, noski!  

Arantxa Iturbe. Xabier Monasterio, zorionak.  

Xabier Monasterio. Mila esker.

B2
12-14-2005
16515571
0:7:46
1604