detalle dokuteka-generico-fitxa

Bikotekidea aukeratzea


Zergatik dira kaltegarri harreman batzuk? Norekin nahi dugun hautatzea garrantzi handiko kontua da; ongi aukeratzea, funtsezkoa. Gure begiak norbaitengan pausatzean erakartze-estimuluari erantzuten ari gatzaizkio. Fisikoki atsegin zaigu pertsona hori baina hori, lotura finkatu arte, pixkanaka ezaugarri eta bertuteez osatuko den katearen begi bat baizik ez da.

Kontuan izan dezagun, dena den, lokarri hori helduago eta osasuntsuago izango dela "geure buruarekiko harremana" ona bada. Bestela esateko, bikotekidea bilatu eta aukeratzeko, abiagune egokiagoan kokatuko gara geure burua ezagutzen badugu, auto-estimua birrinduta ez badugu, geure mugaz hein batean kontziente bagara eta, hortaz, hautatzeko askatasunaren jabe bagara.

Beste pertsonarekiko kontaktuan aurrera egiteko zailtasunak izango ditugu geure burua aske, arduratsu eta paregabe ikusten ez badugu. Bestela, oso litekeena da okerreko morrontzat sortzea, gure afektibotasunean ditugun hutsuneen ondorioz.

Pertsona batzuek, okerreko bidea aukeratu eta, bikote-harremanetan morrontzan erortzeko joera handiagoa agertzen dute, auto-estimu maila apalegiko profilekoak, oro har. Hainbat alorretan egiten dute huts: pertsona ezagutzean, bere burua fisikoki aintzat hartzean eta zer nahi, uste eta sentitzen duten zehaztean. Egin ohi dituzten konparazioetan bere burua gaitzetsita egokitzen da, ez dute bere burua onartzen, gutxietsi egiten dute.

Sano ez diren harremaneiu, saihets

  • Ez gara laranja erdiak. Laranja erdiaren mitoak, osatuko gaituen beste erdiaren bila dabilen zerbait garela sinestera garamatza. Geure hutsune eta guzti baina unitate osoak gara, geure zoriontasunaz arduratu behar dugunak.
  • Ez dugu beste pertsonaren osagai edo ondasun izan behar. "Zu gabe ez naiz ezer": mito horri ama-umearen arteko lokarriaren tekua dario. Zilbor hestea ebakitzea autonomo izatera heltzea da. Libre izatea, alegia.
  • Egiazko maitasuna ez da beste pertsonarekin bat egitea. Bikotekidearekin bat egitea inoiz ezinbestekoa bada ere, bat egite horretaraino iritsi ahal izateko nork bere burua bakar eta bereiz dela jakin behar du.
  • Denetarako bat eginik, ez. Bikotekideek elkarrekin komunikatu eta partekatu behar dute; horrek esan nahi du espazio bat parteka dezakegula baldin eta espazio horren jabe bagara, bakoitzak bere buruarentzat zaintzen eta mimatzen duen lursaila daukanean: lursail hori izango da partekatzeko gaia.
  • Egin zoriontsu zure bikotekidea eta hark zu egingo zaitu zoriontsu: maitasuna ez da horren soila. Zoriontasuna eskaini eta eskuzabal partekatu ahal izateko, bikotekide bakoitzak, berez eta bereiz, zoriontsu izan behar du.
  • Bestearen jarraitzaile erabat zintzoa izan behar duzu: akats larria. Bikotekideak, egin behar duenean, zuzentzen ez bagaitu, txalorik ere ez digu eskainiko. Lokarriaren ondoriozko obligazioak sorrarazitako onarpen edo amore emate hori nagusitzen denean ezaxolakerian amil daitezke bikotekideak.
  • Bestearena asmatu egin behar da, hemen ez dago magiarik. Inork ezin lezake seguru jakin besteak zer pentsatzen, zer sentitzen duen. Ezta bere buruari dagokionean ere. Igarpenetan aritzea inkomunikazioaren iturri da.
  • Bikotearen arazoak ez dira jorratzen: oso litekeena da isiltasunak lokarria ebakitzea. Kontua ez da jasatea eta matrimonioaren iraupenaren alde sutsu borrokatzea; kontua da nork bere buruarentzako laguntza bilatzea. Pertsona da berreskuratu behar dena: era horretan baliteke bikoteak funtzionatzea. Baita ez funtzionatzea ere.

detalle2

Document library

C1
06-29-2006

x61pRelaContWAR

16513011

x61pViewCountWAR

4813

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR