detalle dokuteka-generico-fitxa

Elgorria: izendapen ugariko gaitza

Noizean behin gure gizartean ia desagerrarazitako edo, gutxienez, kontrolpean dauden gaixotasunen agerraldiak gertatzen dira. Azken bolada honetan Elgorria. Baina zurean, nola deitzen diozue gaixotasun horri?

Jabier Agirre medikuak Elgorriaren adiera ezberdinak eskaini ditu audio honetan. 

 

 

 

 

 

Irudia: Eitb

HIZTEGI LAGUNGARRIA

- Adibide batzuk jartzearren. (-t(z)earren atzizkia. Adibide batzuk jartzeagatik, jartzeko.
- Hiztegietara jotzen baduzu. Hiztegietan kontsultatuz gero.

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria: Beti esan izan da, bitxikeria bezala, izen ugari dituela euskarak tximeleta intsektua izendatzeko. Ez ditugu denak aipatuko, baina adibide batzuk jartzearren, inguma, marisorgin, mitxeleta, pinpirin, sorgin-oilo, mitxirrika,.... pentsa ezazue, guztira 200 adiera baino gehiago jasotzen omen ditu Plazido Mujikak bere hiztegian. Bada gaurko gaixotasunekin ere halako lotura bat, ezta, antzeko zerbait gertatzen da gaurko gaixotasunarekin.

Jabier Agirre: Bai, gaur aipatu nahi dugun gaixotasunari, euskaraz, izen normalizatu bezala, Euskaltzaindiak elgorri esan dio, eta entzuleak hobeto identifikatzeko espainolez sarampión da. Orduan, hiztegietara jotzen baldin baduzu, edo jendeak etxean daukan erreferentzia hartzen baldin baduzu, euskaraz badaude izen "normalizatu gabeak" asko. Orduan, zer egin behar da? Ba, bat proposatzekotan, guk elgorri proposatzen dugu.

Esataria: Guk adibide gehiago ezagutu nahi ditugu, ea batzuk ezagutzen ditugun behintzat.

Jabier Agirre: Bai, seguru baietz. Adibidez, Iparraldean, nonbait, ni ez naiz Iparraldekoa, gorriairea edo gorrina esaten zaio, txarranpina esaten zaio Gipuzkoan batez ere, edo txurrunperi, hiztegietan bildu dut, Erronkari aldean, nonbait garai hartan euskaraz egiten zutenean, edo xurrunpe, edo zurrunpiñoa. Eta gero, oraingo hauek pixka bat aparte utzi nahi ditut, naparmina edo nafarreri gorria ere esaten omen zaio. Horiek dira batzuk, gero horien barianteak edo aldaketa txikiekin asko, baina denak dira....

Esataria: Eta hori zergatik gertatzen ote da? Zergatik hainbeste aldaera?

Jabier Agirre: Azaleko gaixotasunetan hori nahiko gauza arrunta da. Pentsa ezazu orain, gaur egun, medikuntzak asko aurreratu du eta badagoela joera bat gaixotasun bati izen bat eta bakarra emateko, denok elkar hobeto ulertzeko. Baina pentsa orain 50 edo 100, edo 150 urte, medikuak oso baliabide gutxi zeuzkan, eta baliabide horien artean zen ikusten zuena. Zer ikusten zuen? Ba, azalean pinporta gorri batzuk ateratzen zitzaizkiola pertsonari, normalean umeari. Orduan, hizkuntza bakoitzak egin du bere bidea eta euskarak gorriaren inguruan egin ditu lehen aipatu ditugun horiek guztiak: gorria, elgorria, gorrina, gorriairea eta abar.

Esataria: Eta lehen aipatu dituzun naparmin edo nafarreri gorria bezalakoak? Horiekin zer gertatzen da?

Jabier Agirre: Bai, horiekin... bueno, badaukat beste egun batean ere horretaz hitz egiteko gogoa, baina niri iruditzen zait pixka bat ofentsiboak edo izan litezkeela nafarrentzako. Nafarreria edo nafarmina edo naparmina, hori beraiek esango dute, ikusiko dugu, baina gogor samarrak iruditzen zaizkit gaixotasun bati lotzeko.

detalle2

Document library

C1
12-18-2006

x61pRelaContWAR

16510814

x61pViewCountWAR

2250

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR