detalle dokuteka-generico-fitxa

Patxi Leturia: Alzheimerra

Patxi Leturia psikologoa Matia Fundazioko Gizarte Zerbitzuetako zuzendari teknikoa da gaur egun, eta bestalde, Ingema Fundazioan Ezagutzaren Kudeaketaz arduratzen den arloko buru ere bada.
Irratsaioaren gaia alzheimerra da, gai aski ezaguna gure artean. Gehienok ezagutzen dugu inguruan gaitz horrek jotako norbait. Baina gaitz horren aurrean nola jokatu ez da erraza izaten. Halako kasuetan sortzen diren zalantzak argitzen saiatuko da Patxi Leturia elkarrizketa honetan.

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]
Esataria: Patxi Leturia psikologoa Matia Fundazioko Gizarte Zerbitzuetako zuzendari teknikoa da gaur egun, eta bestalde, Ingema Fundazioan Ezagutzaren Kudeaketaz arduratzen den arloaren buru ere bada. Patxi, egun on.

Patxi Leturia: Egun on.

Esataria: Gaurkoan Alzheimerra izango dugu aztergai. Egia esan, gure entzule askorentzat ezaguna izango da hitz hau, euren familian edo inguruan gaitz horrek jotako norbait izango dutelako, eta kasu horietan sortzen diren zalantzak argitzen saiatuko gara. Hasteko eta behin, Alzheimerra zer den kontatuko al diguzu?, zeintzuk diren bere ezaugarri nagusiak?

Patxi Leturia: Bueno, izatez endekapenezko gaixotasun bat da, hau da, kronikoa eta progresiboa, garunean gertatzen den gaixotasun bat, baina nahiz eta garunean gertatu deterioro hori edo narriadura hori zabaldu egiten da ez bakarrik funtzio kognitiboetara, baizik eta baita afektiboetara, eta azkenean, funtzio guztietara, eguneroko bizitzan norbera baliatzeko ekintzetara eta arlo guztietara.

Esataria: Egia esan, zahartzaroan funtzio gehienek behera egiten dute, bai fisikoek, baita mentalek ere. Baina noiz hasi behar dugu kezkatzen? Inguruko pertsona batek funtzio horiek galtzen hasten denean edo jarrera bitxiak dituenean, noiz da normala eta noiz da patologikoa?

Patxi Leturia: Bereiztu egin behar da. Alde batetik, zahartzaroan gertatzen diren aldaketa normalak (adibidez oroimenean, epe laburreko oroimenean, normala izan daiteke hainbat gauza ahaztea, adibidez non utzi ditugun giltzak, edo oraintxe bertan aurkeztu diguten pertsona baten izena ez gogoratzea, normala izan daitekeena), baina epe luzeko oroimenean gertatzen badira horrelako ahazteak, adibidez ez gogoratzea gaztetan egiten zuena pertsona horrek, edo seme-alaben izenak, edo iloben izenak..., hori jada ez litzateke normala izango. Edo hasten badira beste arazo batzuk, desorientazioa -non dagoen edo zer momentu den ahaztea- edo gertatzen bada edozein egunetan orain arte normal egin ditugun ekintzak gaizki egiten baditugu -adibidez, arropa janzterakoan gaizki janzten badugu-, horrelako gauzak bai, izan daitezke susmagarriak, eta agian interesgarria izan daiteke balorazio berezi bat egitea, bereizteko normala den edo susmagarria izan daitekeen, beste edozer okerragoa izan daitekeen...

Esataria: Eta funtzio galera hori epe batzutan ematen da? Bat-batean gertatu liteke?

Patxi Leturia:
Kasu bakoitza desberdina izaten da normalean. Ikusi behar da prozesu hauek segun eta nola gertatzen diren oso azkarrak izan daitezkeela edo, beste kasu  batzuetan, poliki-poliki agertzen direla. Hala eta guztiz, nik uste dut beti eduki behar dugula kontuan edozein momentutan zer edo zer susmagarria edukiz gero, oso inportantea dela analisi bat egitea edo diagnostikoa garaiz egitea. Orduan, ahal den azkarren ikustea profesional batekin oso garrantzitsua izango litzateke.

Esataria: Eta zuek, Patxi, zertan oinarritzen zarete pertsona horrek izan duen momentuko ahanztura hori behin-behineko zerbait den ala Alzheimerraren ondorioetako bat den jakiteko?

Patxi Leturia: Hor balorazio integral bat egiten dugu, osoa. Normalean geriatra batek egiten du, neuropsikologo batek, gizarte-laguntzaile batek... Eta orduan ikusten dugu, alde batetik, beste edozein gaixotasun izan dezakeen ala ez; zeren diagnostikoa beti izan behar da bereizteko lehenengo beste edozein arazo edo gaixotasun daukan ala ez. Lehenengo hori dena alde batera utzi behar da. Hori dena alde batera utziz gero, badaude balorazio berezi batzuk aztertzeko funtzio kognitibo guztiak, emozioak... Zaintzailearekin edo senideekin ere egiten dugu elkarrizketa bat, jakiteko aldaketa horiek normalak izan daitezkeen ala ez, edo betiko martxan nola sumatu dituen zaintzaile horrek aldaketa horiek, zeren askotan elkarrizketa batean bakarrik ezin dugu dena zehaztu, baina zaintzailearen laguntzarekin balorazio oso zehatzak egiten ditugu.

Esataria: Senideak eta zaintzaileak aipatu dituzu. Ez dakit Alzheimerra duen gaixo batek ondoan senide bat, zaintzaile bat, izan beharko lukeen, pertsona espezializatu bat. Zer-nolako laguntza beharko luke?

Patxi Leturia: Gure ustetan, edozein pertsonak Alzheimerra baldin badauka, arazoa ez da bakarrik berea, baizik eta senideena ere bada, familia osoarena da, zeren askotan familia sistema bat da eta horrelako aldaketa inportanteak eragin handia izaten du sistema horretan. Orduan, beti kontuan eduki behar ditugu baita zaintzaileen beharrak, zaintzaileen ikuspuntua, gaixoa ahal den ondoen baloratzeko eta zaintzeko, baina baita zaintzaileen beharrak ere: beraiek zaintzeko, beraiek egiten duten zainketa-prozesu horri laguntza bat eskaintzeko. Eta kasu horretan, oso garrantzitsua da lantalde bat osatzea senideekin, ahal den emaitza onenak lortzeko hasieratik.

Esataria: Batetik hori, zaintzaileak duen garrantzia, baina tratamenduari dagokionean, zer esan liteke? Zeren askotan aipatzen dira zelula amak, ematen diren berrikuntzak... zer esan liteke zentzu honetan?

Patxi Leturia: Bueno, tratamenduen aldetik, ikerkuntza farmakologikoan... gutxi gorabehera, izango litzateke, alde batetik, zein kausatan aztertu dezakegun, eta kausa horiek ikusiz gero, bai proteinak, bai genetikoak, bai zelula amen bidez, ea posible den..., ahal den azkarren bilatuz gero gaixotasuna, nolabait atzeratu prozesua edo geratu, ahal bada. Orduan, tratamenduak bide horretatik joango lirateke. Oraindik hori ikertzen ari gara eta ez dago ezer zehatzik. Normalean, orain arte dauzkagun tratamenduak dira gaixoak dauzkan arazoak nolabait gutxitzeko edo kontrolatzeko, baina ez gaixotasuna bera, gaixotasuna sortzen duen kausa.

Esataria: Baina ondorio hori behintzat...

Patxi Leturia: Hori kontrolatzeko badaude tratamenduak. Eta gero badaude beste tratamendu batzuk farmakologikoak ez direnak: orientabidea errealitatean, memoria lantzeko programak eta beste hainbat, ahal den neurrian funtzio kognitibo horiek eta afektibo horiek ahal den ondoen mantentzeko.

Esataria: Zaila litzateke gomendio guztiak ematea baina, amaitzeko, Alzheimerra duten gaixoen senideei emango zenieke halako gomendio jakinen bat?

Patxi Leturia: Bai, alde batetik, nik uste dut lehenengo gauza dela zaintzaileen elkarteetara jotzea edo profesionalengana jotzea hori jasotzeko. Adibidez, guk gure web orrian badaukagu aholku pila bat: jokaera-arazo guztiak nola tratatu behar diren, nola maneiatu behar diren eta nola maneiatu daitezkeen etxeetan. Orduan, hor badago informazioa, eta askotan inportanteena da jakitea nora jo behar den, hasieratik hori dena jaso ahal izateko. Nik uste dut arazo larrienak senideentzako izaten direla, alde batetik, jokaera-arazoak, eta bestetik, deskantsua ez izatea. Orduan, guretzat oso garrantzitsua da senideen artean harremana ondo lantzea, bakoitzak deskantsu horiek izan ahal izateko; bestetik, jokaera-arazo horiei aurre egiteko profesionalen gomendioak izatea, eta horretarako onena da profesional on bat edo zerbitzu on bat izatea hori lortu ahal izateko, momentu bakoitzean agertzen diren jokaera-arazoei aurre egiteko, kasu bakoitzean ezberdinak direlako, eta baita jotzea... adibidez, guk Memoria Unitate bat daukagu horrelako gauzak lantzeko... Orduan, nik uste dut baliabideak badaudela, eta onena izango litzateke baliabide horietara jotzea eta hor jasotzea laguntza kasu bakoitzean eta momentu bakoitzean. Hau prozesu luze bat da eta prozesu horretan fase bakoitzean behar ezberdinak izaten dira. Hasieran dauden beharrak, seguruenik psikoestimulazioa izango litzateke eta eguneko zentro batera joatea eta abar, eta azkeneko fase batean, normalean, laguntza askoz handiagoa behar izaten da, normalean sintomak kontrolatzea izango litzateke garrantzitsuena. Orduan, kasu bakoitzean eta momentu bakoitzean laguntza bereziak behar dituzte, eta onena da laguntza hori elkarren artean lortzea, alde batetik AGUIFESen bidez (Familia-elkartearen bidez) eta abar, eta bestetik profesional on baten bidez.

Esataria: Edozein kasutan ere, entzuleei esango diegu, behar izanez gero, informazioa dela egokiena eta behar duten mementoan eskuratu dezatela. Patxi Leturia, ez dugu besterako astirik. Eskerrik asko gurekin izateagatik eta hurren arte.

Patxi Leturia: Mila esker zuei.

x61pRelaContWAR

detalle2

Document library

B2
08-10-2007

x61pRelaContWAR

16506597
00:09:59

x61pViewCountWAR

4611

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR