detalle dokuteka-generico-fitxa

Alzheimerdun gaixoen zaintzaileak

Irailaren 21a Alzheimer gaitzaren munduko eguna da. Alzheimerdun gaixoak bezain garrantzitsuak dira, ordea, gaixo horiek zaintzen dituzten pertsonak eta euren emozioak.

Alzheimerdun gaixo bat zaintzea prozesu luze eta nekagarria bihur daiteke. Gaixoak, gaixotasuna aurrera doan heinean, gero eta zailtasun handiagoak ditu egunerokotasunean bere kabuz bizitzeko. Hau da, pixkanaka, trebetasun kognitiboez gain (memoria, aditasuna...), gaitasun fisikoak eta sozialak galtzen ditu. Beraz, gaixoa mendekotasun-egoera batera iristen da, eguneko 24 orduetan zaintzaile baten zaintzak behar izateraino.

Egun, Alzheimerdun gaixoak etxe inguruan zainduak daude eta orokorrean zaintzaile nagusi bat izaten dute. Zaintzaile honen profila honako hau da: emakumea, 55 urte ingurukoa, ezkondua eta ikasketa-maila baxuarekin. Zaintza-prozesuak eragin negatibo handia izaten du zaintzaileetan, batik bat ongizate psikologikoan, fisikoan, emozionalean eta sozialean. Alzheimerdunen zaintzaileek depresio eta antsietate-arazoak izaten dituzte, osasun-arazoak (gaixotasun berriak azaltzen zaizkie edota zeuzkatenak larriagotzen dira), isolamendua (gaixoa zaindu behar dutenez, denbora gutxiago dute beraiei gustatzen zaizkien gauzak egiteko edota lagun eta senitartekoekin egoteko). Baina Alzheimerdunen zaintzaileek batez ere, emozioen mailan jasaten dituzte ondoriorik larrienak.

Zaintzaileen sentimenduak
Alzheimerra "galeraren gaixotasuna" bezala ezagutzen da. Zaintzaileek gaixoak jasaten dituzten galera progresiboei aurre egin behar diete, baina ez hori bakarrik, baizik eta etorkizunari begiratzen diotenean, egoera ezezagun eta aldakorra ikusten dute maiz. Honek zaintzaileengan honako sentimenduak sorrarazi ditzake:

  • Tristura: egoera asko daude tristura sorrarazten dutenak baina, batez ere, gaixoak jasaten dituen galera kognitibo eta fisikoek sortzen dute zaintzaileengan tristura handia.
  • Kezka: etorkizunari begira batik bat, zaintzaileek kezka handia sentitzen dute, ez baitakite zehatz-mehatz zer gertatuko den.
  • Haserrea eta kulpa: gaixoaren portaerek eta batez ere gaixotasunak sorrarazten dituen portaera-arazoek (agresibitateak, arduragabekeriak, desinhibizioak...), zaintzailearen pazientziarekin bukatzen dute eta zaintzaileak haserretu egiten dira gaixoarekin. Honek ondorio bezala kulpa-sentimenduak sorrarazten ditu zaintzaileengan.
  • Ezintasuna: gaixotasunari aurre egiteko tratamenduak badauden arren, hauek ez dute erabat sendatzen. Egoera honek eta zaintza-prozesuan ematen diren beste hainbatek ezintasun-sentimenduak sortzen dituzte zaintzaileengan.
  • Ikara: etorkizunari begira  sortzen da batez ere. Ezjakintasunak sortzen duen sentimendua da.


Zer egin egoera honen aurrean?

INGEMAk zaintzaileen behar emozionalei zuzendutako programa psikohezitzaileak jarri ditu martxan. Programa hauek Alzheimerdun zaintzaileei zuzenduak daude eta lana taldeka egiten da. Zaintzaileei trebetasun psikologikoak eta emozionalak erakusten zaizkie, beraien ongizate psikologiko eta emozionala hobetze aldera. Programa hauen bitartez, zaintzaileen emozio negatiboak gutxitu, emozio positiboak gehitu eta erregulazio emozionala hobetu egiten da. Horretaz gain, estresa gutxitzen laguntzen  die.


Erreferentziak

Etxeberria, I.; Yanguas, J.J.; Buiza, C.; Galdona, N. eta González, M.F. (2005). Eficacia de un programa psicosocial con cuidadores de enfermos de Alzheimer: análisis de los resultados al año de seguimiento. Revista Española de Geriatría y Gerontología, 40(Suppl. 3), 46-54.
Facal D, Etxeberria I, García A, Iglesias A, Laskibar I, Galdona N, Lorea I, Sancho MT, Del Barrio E, Pillemer K, Buiza C, Yanguas JJ (en prensa). Improvement of psychological and emotional well being in Alzheimer caregivers after a Psycho educational Intervention. Alzheimer's & Dementia. The Journal of the Alzheimer's Association
Gallagher-Thompson D., Coon, D.W. (2007). Evidence-based psychological treatments for distress in family caregivers of older adults. Psychology and Aging, 22: 1: 37-51
Igone Etxeberria, INGEMA

Irudia: Sabine van Erp, Pixabay

detalle2

Document library

B2
06-15-2009

x61pRelaContWAR

16501207

x61pViewCountWAR

2028

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR