Hamar asmakizun

Andoni Egañak hamar inbentu aipatuko dizkizue entzungai honetan. Zuek asmatu behar duzuena da jada existitzen duten gauzak eta joerak diren edo bere irudimen soilaren fruitu.




Hiztegi lagungarria


Bat-batean birrindu. Supituki, derrepentean birrindu. Adibidez: Eraikina era kontrolatuan eta bat-batean birrintzeko, lehergailuak jarri dizkiote.

Hitzartu. Adostu, konforme jarri. Adibidez: Bi aldeek bakea itzartu zuten.

Itsatsita. Pegatsita. Adibidez: Metro karratu bakoitzeko 20 txikle omen daude zoruan itsatsita Bartzelona hirian.

Jaten ari garen heinean. Jaten ari garen arabera. Adibidez: Jaten ari garen heinean, une berean alegia, tresna horrek esango digu janak min egingo digun ala ez.

Komenientziara. Nahi bezala, nahierara, erosotasunera. Adibidez: Futbolean lehia bat telebistaz eman behar bada, jokalariak ezin dira euren komenientziara jantzi, etxeko eta kanpoko taldearen jantziak ongi bereizi behar dira. 

Lurrin. Perfumea. Adibidea: Marilyin Monroek esan omen zuen, oherakoan Chanel nº 5 lurrina besterik ez zuela janzten. 

Maskuria. Pelbisean, pubisaren atzean dagoen organoa, gernu-maskuria. Adibidez: Banoa komunera, maskuria lehertzeko zorian daukat eta.  

Pareko. Maila berekoa. Adibidez: Xelebrea zara gero! Zure parekorik ez dago.

Xehe-mehe. Xehe-xehe, xehetasun osoz, detaile guztiekin. Adibidez. Botika hori hartu aurretik irakurri xehe-xehe argibide guztiak.

Xurgatu. Zupatu. Adibidez. Gozoki hori gogorregia da horzka egiteko, hasieran xurgatu egin behar da, biguntzeko.

Zehatz-mehatz. Xehetasun guztiekin. Adibidez. Agureak notaritzan zehatz-mehatz adierazita utzi du bere azken nahia.   




Download
Transcription:[+] Transcription:[-]


Nik hamar inbentu aipatuko dizkizuet. Zuek asmatu behar duzuena da iada existitzen duten gauzak eta joerak diren edo nire irudimen soilaren fruitu. Ekin egingo diot zerrendari:

1.- Orain sabelean sartzen duten baloi gastrikoaren pareko zerbait sartu ahal izango duzu maskurian nahi adina denbora egon ahal izango gara komunera pisa egitear joan gabe.
2.- Liburuetako letren tamaina aldatu ahal izango dugu komenientziara orria hatzaz ukitzearekin bakarrik.
3.- Hizkuntza arrotzak edozein hizkuntza hamabost egunetan ikasi ahal izango da. Horretarako gailu egokiak erabiliz gero.
4.- bere txakurra beste edozeinekin kruzatzea nahi ez duenak txakur puzgarriak, meñeka intxableen antzekoak erosi ahal izango ditu, txakurra sosega dadin.
5.- Edozein otordutan jaten ari garen heinean makinatxo batek adierazi ahal izango digu une oro zenbat proteina, zenbat koipe eta zenbat karbohidrato irensten ari garen.
6.- Komunean hondakinen hondakinak itsatsita geratzen direnean, betiko eskobillaren ordez, hauts batzuk erabili ahal izango dira, bat-batean birrinduko dituztenak... zera... arrasto horiek.
7.- Goizean lurrin jakin bat bota geure buruari eta aparailu txiki bati eraginez gero, udare formako aparailu txiki bati, nahi dugun unean bestelako lurrina hedatuko zaigu gorputzean. Eta gero bestelakoa, eta gero horrela, nahi adina lurrin nahi dugun uneetan.
8.- Haurren txupetean dopamina izeneko sustantzia bat jarri ahal izango dugu eta umeak, munduko ume guztiek behin xurgatzea aski izango dute bat-batean negar egiteari uzteko.
9.- Bikoteek banatzean haurrik badute edo ez badute, berdin du, txakurraren kustodia erdibanatua hitzartu ahal izango dute. Astegunetan batekin, bi asteburutik behin bestearekin, hamabost egun oporretan batekin, bestearekin Gabonak.
10.- Erlojuari begiratu eta hurrengo hamabost egunetan ze eguraldi egingo duen jakin ahal izango dugu zehatz-mehatz eta xehe-mehe.

Hamar inbentu horietan zenbat ziren egiazkoak zuen ustez? Nik emango dizuet emaitza: Bi. Zuen esku geratzen da egiazkoak zein ziren asmatzea.

B2
11-10-2009
16500175
00:2:42
4795