detalle dokuteka-generico-fitxa

Kerman, mintzalagun bila: Kerman sukaldari

Kermanek pintxo goxo bat jateko asmoa du. Ez daki nola heldu eta sukaldariak eskuekin hartzeko esan dio. Horretaz gain, pintxoa nola egin duen azaldu eta sukaldera gonbidatu du.

'Labana eskatzea eta mantala janztea ahaztu zait' esango dugu, singularrean. -TZAT atzizkia erabiltzean X dela iruditu zaigula esan nahi dugu: 'Kerman sukaldaritzat hartu dugu.'
Transcription:[+] Transcription:[-]
KERMAN: Bueno, bueno, bueno. Hau da hau pintxoa! e? Eta nola jango dut? Eske, labana eskatzea eta esku-trapua eskatzea ahaztu zaizkit.
EDORTA: Horretarako, pintxo hori jateko ez da labanarik behar. Hori zuzenean eskuarekin hartu eta ahora eraman.
KERMAN: A, bale, bale, oso ondo. Aizu, eta zer dauka pintxo honek? Hobeto esanda, zer ez dauka?
EDORTA: Ba, begira, zaporeen arabera, bakarrik hiru gauza daude hor garrantzitsuak: hasteko solomoa, piper errea eta mustarda.
KERMAN: Eta nola egin duzu?
EDORTA: Bueno, hori egiteko, lehenengo piperrak erre behar dira, gero pure bat egin, gero merenge...
KERMAN: Bueno, barkatu eske, niri dena galdetzea eta dena jakitea gustatzen zaizkit.
EDORTA: Dena den, hori jakiteko, ea nola egiten den jakiteko, onena sukaldera joatea izango da.
KERMAN: A! Sukaldera sar naiteke?
EDORTA: Bai
KERMAN: Oso ondo. itxoin, pintxoa bukatzea eta txakolina hartzea ahaztu zaizkit.

"Labana eskatzea eta mantala janztea ahaztu zait" esango dugu, singularrean. Kasu horietan ez dugu plurala erabiliko. Beraz, saihestuko ditugu "labana eskatzea eta mantala janztea ahaztu zaizkit" eta antzerakoak. 

KERMAN: Planta ederra daukat, e? Bezeroek ikusten banaute, sukaldari bezala hartuko naute.
EDORTA: Ba izan daiteke, baliteke. Dena dela, sukaldaria izateko, planta edukitzeaz aparte trebetasuna eduki behar da, e?
KERMAN: Oraintxe ikusiko duzu. Bueno, nondik hasiko gara? Lehenengo eskuak garbitu, ezta?
EDORTA: Hori da. Hori da gauza garrantzitsuenetariko bat.
KERMAN: Oso ondo. bale, eskuak garbitu...
EDORTA: Oso ondo.
KERMAN: Eta orain zer egingo dugu, Edorta?
EDORTA: Ba, bueno, hemen daukagu, jada, okela egosia, tenperatura baxuaz egosia, eta orduan, txikitu behar duzu, bale? Hemen merenge bat daukagu eta orduan, igotzen denean luzatuko duzu, bale?
KERMAN: Bale, oso ondo. Eske nire amak sukaldean ez dit ezer egiten uzten. Tonto bezala hartzen nau. Ba, bueno, zer moduz? Ondo nabil?
EDORTA: Ondo. bueno, lehenengo gauza izateko eta horrela, ez dago gaizki.
KERMAN: Lan polita da, e? Aizu, ondo egiten badut laguntzaile hartuko nauzu Edorta?
EDORTA: Asteburuetan lan pila bat izaten dugu, osea ke, nahi izanez gero...
KERMAN: Bueno, nik asteburuetan ere lan asko izaten dut, e? Ligatzen!

 "Kerman sukaldaritzat hartu dugu" esatean, sukaldaria dela iruditu zaigula esan nahi dugu. Kasu horretan, "sukaldari bezala" hartu dugula esatea ez da zuzena izango. Dena dela, gogoratu ez dela gauza bera "sukaldaritzat hartzea" edo "sukaldari hartzea".

KERMAN: Edorta, zenbat pauso pintxo bat egiteko, e? Eta zenbat lan! Ai! Osagaiak apuntatzea eta pausoak idaztea ahaztu zait.
EDORTA: Lasai, lasai, ateratzerakoan dena idatzita emango dizut.
KERMAN: A bai? zer ondo! Eske, agian, tontotzat hartuko nauzu, baina nik guztia apuntatu ezean, ahaztu egiten zait.
EDORTA: Eta nola moldatzen zara euskararekin orduan?
KERMAN: Nik euskararekin lan itzela egiten dut, e? Zeren, egunero ariketak egitea eta gaiak errepasatzea gustatzen zait.
EDORTA: Ba, orduan euskaltegiko ikaslerik finena izango zara, ezta?
KERMAN: Bai. Agian, zuzendari izendatuko naute.
EDORTA: Ba, lastima, zeren, nik laguntzaile hartu nahi zintudan eta.
KERMAN: Ba, begira, euskararekin amaitzen dudanean, hona etorriko naiz
EDORTA: Onena izango da, bien bitartean, beste lagun bat bilatu

Donostiako "A Fuego Negro" tabernan Kermani labana eskatzea eta eskutrapua ekartzea ahaztu zaio. Gogoan izan, "sagarra zuritzea eta bazkaria prestatzea ahaztu zait" esango dugula, eta ez, "sagarra zuritzea eta bazkaria prestatzea ahaztu zaizkit"  

Bestalde, Kerman sukaldari beza hartu dute" forma baztertu egingo dugu. Horren ordez, Kerman sukaldaritzat hartu dute" esango dugu. Era berean, ez da  gauza bera "sukaldaritzat hartu" edo "sukaldari hartu" esatea. "Sukaldaritzat hartu" formak esan nahi du pentsatzen dutela sukaldaria dela, eta "sukaldari hartu" esaten badugu, esan nahi duguna da sukaldari gisa kontratatu dutela. Argi geratu da, ezta? Bueno, ba, zuek Kermanek bezala, pintxo ahoan ere duzuela, honekin edo harekin, baina egin!


detalle2

Document library

A2
05-21-2010

x61pRelaContWAR

16498751
00:05:21

x61pViewCountWAR

6818

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR