Traola jujian. Lekeitioko kantak.

Lekeitioko kanta herrikoien bilduma argitaratu dute. Bertan zahar, heldu, gazte eta haurrak ageri dira kantuan. Xabier Gabiola, Lekeitioko Enplegu eta Garapen teknikariak ideia nola sortu zen, non bildu dituzten kantak eta bilduma nola burutu duten azalduko du irratsaioan.

Galtzear zeuden kantak bildu eta jendeari eskaintzea izan zen egitasmo honen helburu nagusia.


Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

(Abestia) 

 

Hiru bapor palta, (bapore falta) 

motorrak etxian,  

berrogeita hamar otzara  

kofradijen aurrian.  

Papardo txiki bat, (papardo: arrain-mota bat 

pobriak eskian, (eskian: eskean) 

jo lelengo kanpaiak, (lelengo: lehenengo) 

bost ta erdijak diraz 

Zazpi papardo daoz (daoz: daude) 

pisuaren azpijan  

 

Arantxa Iturbe esataria. Kostalde guztian, baina bereziki Lekeition, belaunaldiz belaunaldi kantatu izan direnak jaso, kantarazi eta CD-liburu batean bildu dituzte. Bertatik entzun dugu 3 bapor falta 

Esataria. Traola jujian. Lekitton kantaten (1) du izena udalaren ekimenez eta herri askoren parte-hartzearekin argitaratu berri den disko- eta liburu-bildumak. Xabier Gabiola, Lekeitioko Enplegu  eta Garapen teknikariari egokitu zaio gaur arratsaldekoan aurkezpena egitea.  

Arantxa Iturbe. Xabier Gabiola, arratsalde on. 

Xabier Gabiola Lekeitioko Enplegu  eta Garapen teknikaria.  Arratsalde on bai zuei be (ere) 

Arantxa Iturbe. Gustura zaudete emaitzarekin?  

Xabier Gabiola. Bai. Oso, oso, oso gustura.  

Arantxa Iturbe. Aizu, eta nondik, nondik nora sortutako proiektua da hau? 

Xabier Gabiola. Bueno, ba, hau proiektua (egitasmo hau), bueno, herri, badakizu, kostaldean ba bueno, beti dekogula (daukagula) kresal-usain, hola piskatxo bat dekogula, ez? Eta hor kantuan eta asko gustatzen jakula (zaigula), ez? Eta horretan hainbeste kantu, hainbeste kantu, eta esaten genduan (genuen): “Jo, ba hemen batu egin behar dira”, ze(ren) nolabait, ikusten genduan (genuen) kantu asko kantatzen dira, baina galtzear dagozela (daudela) kantu asko”. Orduan, ba, hor esan genduan “Jo, hor batzen hasi behar dogu (dugu) piskatxo bat”. Eta piskatxo bat hori, ondare hori, ikutezin (ukiezin) hori ba ez galtzeko, ba bueno, proiektu honetan hasi ginen ba orain dela bi urte.  

Arantxa Iturbe. Eta bidea nolakoa izan da? 

Xabier Gabiola. Bueno, bidea luzea, eta bueno, eduki du, bere zailtasunak eduki ditu. Ze bueno, gauzea (gauza) da, lehenengo egin duguna da, ahal dugun eta kantu gehienak batu, batu ditugu, eta batundakoan (batutakoan), klaro, batu doguz (ditugu) 140 bat kantu. Eta hemen, liburu honetan, 45 bakarrik dagozela (daudela). Eta… 

Arantxa Iturbe. Beraz, izango direla 2 eta 3 eta 4…  

Xabier Gabiola. Eta horregatik… Bai. Bai. Horregatik jarri dogu (dugu) Lekeition kantaten (1), ez? Ikusita ez?, jendeak ja(da) nola hartzen daben [duen] lehenengokoa. Eta uste dogu (dugu) emaitza oso ona dela… Bai? 

Arantxa Iturbe. Xabier, bai, ez? Pentsatzen ari nintzen. Hemen Terek… 

Xabier Gabiola. Bai. 

Arantxa Iturbe. … naturaltasun osoz esan du “Traola jujian 

Xabier Gabiola. Bai.  

Arantxa Iturbe. Lekeition kantaten”.     

Xabier Gabiola. Oso ondo esan dau (du). Bai.  
Arantxa Iturbe. Oso ondo.  

Xabier Gabiola. Ze(ren) oso ondo esan dau (du) ze(ren) askotan, jujian ez, ze irakurriz gero jujian, baina hemen, Lekeition hori, jota “yu” esaten dogu (dugu), ez?  

Arantxa Iturbe. Baina ez dakigu zer esaten ari garen.  

Xabier Gabiola. A, bueno, orduan azalduko deutsuet (dizuet). Gauzea (gauza) da Traola jujian. Hor be (ere) badaukagu holako, gorabeherak badagoz (badaude), e! Arrantza-mundutik datorren holako bat da. Traola da bera aparailua batzeko tramankulu egurrezko, bueno, pita batzen zen lekuan. Eta jujian ba hor badaukagu horrelako zalantzak, ez? Batzuek esaten dabe, jujian da, pita botatzen dugunean, aparailua itsasora, ba hor botatzen dogunian (dugunean), harri artean gagozenean (gaudenean) piskatxo bat pita, ba horri deitzen jakola (zaiola) jujian ez? Ba bueno, hor kantuan, kantutan, hemen sortu jaku (zaigu) askotan, ba bueno, esan hau, jo, familia bakoitzak edo kuadrilla bakoitzak, modu batera kantatzen zen, ez? Eta bueno, hemen, kantu-liburuan egin doguna (duguna) da, bueno era desberdinak be (ere), sartu egin ditugu letra-tipo diferenteekin ba sartu dogu (dugu).  

Orduan ba bueno, arrantzako kontu edo kantu asko dagozelarik (daudelarik), iruditu jakun (zitzaigun), ba hori, Traola jujian asko erabiltzen den ba bueno, berba dela hemen Lekeition, ba hor sartzea, ez?  

(abestia) 

 

Traola, traola, traola jujian  

itasorako treotzaria. (Treotzaria: itsasoko tresna bat, tretza-otzara edo tretza-ontzia; tretza: amu asko dituen lanabes bat). 

Arantxa Iturbe. Xabier! 

Xabier Gabiola. Bai. 

Arantxa Iturbe. Non arrantzatu dituzue?  

Xabier Gabiola. Non arrantzatu? 

Arantxa Iturbe. Bai. 

Xabier Gabiola. Bueno, ba, bai koadrila desberdinak, baita be (ere) hor, Juan Manuel Barbarías, holan, Lekeitioko bat, ba bueno, beti batzen ibili dena; Estudiantinak (errondaila) bere garaian, Estudiantinak da herriko talde bat,  kantatzen dabena (dutena) hor, horreek (horiek) herriko kantuak batu dituenak. Eta gero ba bueno,  pertsona indibidualak  be (ere) etorri jakuz (zaizkigu), piskatxo bat esaten “ba bueno, jo, ba neronek kantuak ditut, ahí va (tori) zuek be (ere) batu”. Ba askotan grabaketa-lanak egiten hasi garenean, ze(ren) bueno, grabaketak esan 6 hilabete edo gehiago iraun dabela (dutela)… Kuadrillako jende askok esaten gaituzen [ziguten]: “Xabi, mesedez, grabatu kantu hau, edo ahi va (tori) kantu hau ze(ren), nik bakarrik dakit eta hau galtzear doia (doa)”. Eta hori, ba, horrek dauko (dauka) kristoren aberastasuna, ez?, jendeak zelan parte hartu daben [duen]) eta nahi izan daben, ba, bueno, ba, bultzatu eta esan: “Beitu (begiratu), hemen, dakit nire kantua edo nire amamak kantatzen eustana (zidana)”.   

Eta ba bueno, hor, hemen batzuk agertzen dira, beste asko daukaguz (dauzkagu) batuta, eta etorkizun urruneko lanetan ba zabalduko doguna (duguna).  

Arantxa Iturbe. Aizu, Xabier, gauza bat da lan, bilduma-lan hori egitea, bilketa-lan hori egitea… 

Xabier Gabiola. Bai. 

Arantxa Iturbe. Hurrengo pausua herritarrak grabaziorako kantari jartzea izango zen. 

Xabier Gabiola. Bai. Bai. Bai. Hor badakizue, ni, herrian ba bueno, ezaguna, edo ez? Ba esan, herriko dei zabal bat egin genduan (genuen), ez?, herriko kuadrilla, kultur-, kirol-talde desberdinei, udaleko langileak be (ere) hor badagoz ( badaude)… Herriko eskola, ikastola, Iturriotz… Hor dei zabal bat egin genduan (genuen) eta erantzuna oso positiboa izan zen, ez? Nahiz eta, ba, bueno, taldean lau, bost egon batzen eta horretan, gero be (ere) lau-bostok, ba, bueno, oihartzuna egin genduan (genuen) eta bueno, azkenean ba herriak, ba bueno kantaria da, herri kantari bat daukagu eta nahiko ba jendea ba animoso eta bueno, prest gehiago kantatzeko.                                 

Interesting for you



C1
06-09-2010
16498611
00:05:40
6300