detalle dokuteka-generico-fitxa

Edurne Pasabani buruzko liburua

Liburu bat argitaratu berri dute Edurne Pasabani buruz. Edurnek idatzi du Josep Maria Pintoren laguntzarekin. Liburuan izena da "Catorce veces ocho mil", eta bertan mendiko kontuez gain bere bizitzaren berri ere ematen dute. Horretaz jardun dute Euskadi Irratiko Faktoria saioan.

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

Mendiko abentura latza baina, era berean, aberasgarria paperera pasa du orain Edurnek. Liburua idatzi du: Edurne Pasaban, 14 veces 8.000.

Kontatzeko gogoa, beharra, sentitzen zenuen?

Ba, igual bai. Egia da hasieran jendeak beti esaten zidala: "Edurne, idatzi behar duzu liburu bat, ez dakit zer...", eta liburu bat idazteko lehenengo gogoa izan behar da, eta esaten nuen: "Bai, baina ez da momentua. Beharbada itxoin egin behar da...". Eta bueno, igual nik itxoiten nuen bizitzako momentu puntual bat iristea, ez? Eta hori izan da hamalau zortzimilakoak bukatu ditudanean.

Edurne, gertaera eta sentimendu intimoak ere kontatu dituzu: maitasun-kontuak, familiarekin harremanak, mendian galdutako eta hildako lagunak, zeure buruaz beste egiteko ahalegina ere bai... Oso gauza intimoak kontatu dituzu...

Bueno, kontatu dut... Liburua pentsatu nuenean, pentsatu nuen mendiko liburu asko idatziak zeudela, ez, eta azkenean nire bizitzan hamalau zortzimilakoak garrantzi handia izan dutela, baina gauza gehiago ere izan dira bizitzan, ez? Liburuarekin, Edurne mendizalea ezagutzea nahi nuen, baina hori beharbada ezagutzen du jendeak gehiago, baina Edurne pertsona igual gutxiago ezagutzen zuten, eta zer suposatu duen nire bizitzan hamalau zortzimilakoak egite horrek, ba, horixe kontatu dut, eta azkenean eguneroko egia da, ez?

Eta kontatu duzu, argitu duzu behingoz baita ere, hau guztia hasi zela maitemindu zinelako, baina maitemindu ez mendiaz baizik eta pertsona batez, ezta?

Ba egia da baietz, ezta? Bizitzak horrelako gauzak ekartzen ditu. Lehenengo aldiz Himalayara joan nintzenean Tolosako lagun-talde batekin joan nintzen eta han, bai, maitemindu egin nintzen pertsona batetaz eta hor hasi zen istorioa. Beti esaten dut, beharbada, ez banintzen maitemindu, igual hamalau zortzimilakoak ez nituela bukatuko, seguru.

Ze garrantzia duen maitemintzeak, e?

Bai, ja ja.

Zenbat denboran idatzi duzu? Liburua idaztea zaila egin zaizu?

Zaila egin zait. Nik idazten dut normalean blog-ean, eta web-orrian idazten dut, baina zure bizitza kontatzea ez da erraza. Laguntza izan dut: Josep Maria Pintok lagundu dit. Orduak eta orduak pasa ditut; hamalau zortzimilakoak bukatu ondoren, udara guztia pasa dut pertsona honekin, orduak, eta berak dena paperera pasa du lehenengo pertsonan, eta kontatu ditu gauzak kontatu dizkiodan bezala. Hasiera batean beldurra nuen, ze norbaitekin egiten baduzu horrelako liburu bat erlazioa handia izan behar duzu, berak zuk kontatu nahi duzun hori idatzian jartzeko. Eta uste dut -horren beldur nintzen-, era batera lortu dugula, bien arteko harremana handia izan delako.

Nori gomendatuko zenioke liburua?

Ba nik uste, publiko guztiari. Hasiera batean, Edurne Pasabanen liburu bat izanez gero, mendiarekin erlazionatzen naute eta horrela, ez? Nik uste mendiaz aparte, gauza gehiago dela liburu hau, ezta? Pertsona baten bizitza kontatzen da. Hor bere debilidadeak, bere ilusioak, bere pasioa eta gauza asko. Nik uste publiko osoari irekitako liburu bat dela.

Zuk esaten duzu beti, ezta, pertsona bakoitzak jakin behar duela zein den bakoitzak igo behar duen zortzimilako hori. Liburuak lagundu dezake horretan, hori argitzen?

Pentsatzen dut baietz, nik uste bakoitzak bizitzan baduela bere zortzimilakoa, era guztietara: pertsonalean, lanbidean... leku guztietan, eta bakoitzak identifikatzen jakin behar du hori, eta horretarako lan egin.

Ez dago liburuan eskaintzarik. Ez diozu inori propio eskaini, dedikatu, liburua?

Ez, ez diot inori... bueno, baina nik uste dut argi ikusten dela liburuan garrantzitsuak direla nire familia, nire gurasoak. Eta liburua..., norbaitek soportatu baldin badu urte hauetan pasa dudan guztia, beraiek dira.

Gaur aurkezpena duzu hementxe, liburuaren aurkezpena, baina laster zoaz berriz Everestera. Oraingoan oxigenorik gabe igo nahi duzu. Hamar urte pasa dira igo zenuenetik, orduan oxigenoarekin. Arantzatxoren bat kendu nahi edo?

Bai, pixka bat, bai, zeren lehenengo 2001. urtean Everesta igo nuenean oxigenoa erabili nuen igotzeko. Lehenengo gauza ez nekielako zer zen zortzimila metrotan ibiltzea. Orduan..., pasa dira hamar urte, egin ditut beste zortzimilako guztiak eta geratzen zait pixka bat hori, arantza hori, bueltatu Everestera, eta oxigenorik gabe egitea, gehien bat.

Edurne, jakingo duzu pasa den Tolosako ihauterietan mozorroetako bat zu izan zinela, Edurne Pasabanez mozorrotuta ibili zela jendea.

Badakit, bai, bialdu dizkidate argazkiak, je, je. Horregatik esan nuen: "Bueno, ni banoa ihauterietatik, hemendik, bestela...".

Nola hartzen da hori?

Bueno, oso ondo, jendea jatorra da. Nik hilabete hauetan jaso dudan gauzarik hoberena da jendearen goxotasuna eta berotasuna, eta gero ihauterietan zutaz mozorrotzea, hori da, azken finean, nik uste, maite zaituztelako.

x61pRelaContWAR

Interesting for you



detalle2

Document library

B1
03-21-2011

x61pRelaContWAR

16497629
00:05:08

x61pViewCountWAR

5649

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR